1948 (Orio)
Egile honen
beste liburuak
NOBELA
1973, Gero
1971, Etor
1983, Erein
1984, Erein
1987, Erein
1989, Erein
1991, Erein
1994, Alberdania
1998, Alberdania
2002, Alberdania
2006, Alberdania
2004, Alberdania
2008, Alberdania
NARRAZIOA
1995, Alberdania
1996, Alberdania
1996, Alberdania
1998, Alberdania
1990, Erein
IPUINA
1970, Lur
1979, Erein
SAIAKERA
2001, Alberdania
1999, Alberdania
KRONIKA
2004, Alberdania / Berria
BIOGRAFIA
Martin Ugalde, leialtasun baten historia
1997, Andoaingo Udala
ETNOGRAFIA
1993, Zarauzko Udala/Itxaropena
ANTOLOGIA
Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)
1991, Erein
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Erein
1982, Erein
1988, Erein
1988, Erein
Paris de la France-ko pateen kasua
1988, Erein
Alarguntsa sikodelikoaren kasua
1989, Erein
Sardina ezpain gorriaren kasua
1989, Erein
Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe
1993, Erein
1989, Erein
1999, Elkar
2000, Elkar
Aizak eta aizan elkarrekin dantzan
2002, Elkar
ADI ZAN, NESKA (1)
—Adi zan, neska,
etxean zer moduz?
—Aitona zeukanagu
trikulu-trakulu.
—Zer zaion, bada, gertatu?
—Bart arratsean,
esnea hartzen ari zela,
kutxarila tragatu.
—Hori pasatuko zaion.
—Nola pasatuko zaion, ba,
ito egin zunan-eta!
—Tan-tan, tan-tan!
—Tan-tan, tan-tan
—Nor da atean?
—Afrikako beltxa atean.
—Afrikako beltxak zer egingo?
—Txokolate beltxin-beltxingo.
—Txokolatea norentzat?
—Mari Fandagorentzat.
—Eskerrik asko, Beltxin-Beltxingo.
—Maite zaitut, Mari Fandango.
Euria, euria
—Euria, euria,
aitona bizar zuria.
—Kalera irten eta
txapela busti-bustia.
—Elurra, elurra,
aitona bizkar makurra.
—Oihanera joan eta
elurpean egurra.
ADI ZAN NESKA (ETA 11)
—Adi zan, neska,
lanean zer moduz?
—Zuzendaria daukagu
tikulu-trakulu.
—Zer zaio, bada, gertatu?
—Bulego nagusian,
kafea hartzen ari zela,
kutxarila tragatu.
—Hori pasatuko zaion.
—Nola pasatuko zaio, ba,
eztarrian geratu zaio eta!
Dakienak daki
—Zorriak zer du jaki?
—Dakienak daki,
ez dakienak baleki!
—Nola bizi da berez?
—Nik dakidanez,
zorria beti alferrez.
—Zein da bere egitekoa?
—Nik dakidantxoa,
alferra da zorritxoa.
—Zorriak adina balkeki!
—Dakienak daki,
zorria beti ederki.