Anjel
Lertxundi

1948 (Orio)

Egile honen
beste liburuak

NOBELA

Goiko kale

1973, Gero

Ajea du Urturik

1971, Etor

Hamaseigarrenean aidanez

1983, Erein

Tobacco days

1987, Erein

Carla

1989, Erein

Kapitain Frakasa

1991, Erein

Otto Pette

1994, Alberdania

Lehorreko koadernoa

1998, Alberdania

Zorion perfektua

2002, Alberdania

Ihes betea

2006, Alberdania

Konpainia noblean

2004, Alberdania

Zoaz infernura, laztana

2008, Alberdania

NARRAZIOA

Piztiaren izena

1995, Alberdania

Azkenaz beste

1996, Alberdania

Letrak kalekantoitik

1996, Alberdania

Argizariaren egunak

1998, Alberdania

Lurrak berdinduko nau

1990, Erein

IPUINA

Hunik arrats artean

1970, Lur

Aise eman zenidan eskua

1979, Erein

SAIAKERA

Mentura dugun artean

2001, Alberdania

Gogoa zubi

1999, Alberdania

KRONIKA

Italia, bizitza hizpide

2004, Alberdania / Berria

BIOGRAFIA

Martin Ugalde, leialtasun baten historia

1997, Andoaingo Udala

ETNOGRAFIA

Tresak eta Kordelak

1993, Zarauzko Udala/Itxaropena

ANTOLOGIA

Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)

1991, Erein

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Gizon kabalen piurak

1982, Erein

Tristeak kontsolatzeko makina

1982, Erein

Eskiatzaile herrenaren kasua

1988, Erein

Kaxkajo bahituaren kasua

1988, Erein

Paris de la France-ko pateen kasua

1988, Erein

Alarguntsa sikodelikoaren kasua

1989, Erein

Sardina ezpain gorriaren kasua

1989, Erein

Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe

1993, Erein

Estalaktita rockeroaren kasua

1989, Erein

Nire kuleroak

1999, Elkar

Musubero mon amour

2000, Elkar

Aizak eta aizan elkarrekin dantzan

2002, Elkar

Urtero da aurten

1984, Erein

Narratze saioa egin du Anjelek, hari ezberdineko gaiak ukituz, beti ere atal bakoitzean gai zabal samar bat bilakatuz, baina luzera gabeko esaldietan umore beltza, filosofia sakona eta ingenioa bilduz.

Iñaki Kamino (Argia, 1984-12-09)

        Bizitza maite omen duzu eta ez gara gu orain horrelakoak ukatzen hasiko.

        Baina jakingo duzu, ba, bizitzak heriotzean izaten duela kunplimendu betea?

 

 

        Erresumarik gabeko erregeak ez du profetaren ahotsen beharrik erresuma lapurtu ziotenen aurkako gerlarako deia entzuteko. Kodizeetara pasako diren bi lege eta beti topatzen den bufoiren batek kantatuko dituen bost kopla idatzi ondoren, aharrausi tankerakoak botatzen ari den zaldi gainera igo da, koroea buruan, kapa morea bizkarretik behera, deiadarka:

        —Eraso! Eraso!

        Gudalosterik gabeko kapitainak ez dio errege beste inori obedientziarik zor erresumarik gabeko erregeren hitzetara makurtzerakoan. Gaua lihozko maindirepean igaro du bart kalean aurkitutako bustigaien berotan. Ohetik jaiki eta bere kasko eta defentza astunak jantzi ditu, oihuka:

        —Eraso! Eraso!

        Goiza borobila da. Eguzkiaren gurpilak borobildutuagoa. Margoak gainezka balkoitako loreontzietan, disdirak erreak kristaletan, beroa kiskalgarria bideko harlosetan.

        Bi zaldien trosta hotsak bakarrik entzuten dira. Turuta jo du, ondoren, kapitainak; bekokia zimurtu erregeak. Bost bat minutu egin dituzte plazan, norbait azalduko. Txakur kabal bat plazako ertz batetik zaunka aspergarrian. Besterik ez.

        —Non arraio da jendea?

        Ez da inor ageri. Jendea ez dago erasotarako. Jendeak eguzkiaren beroa zihurtatu nahi du uzta biltzeko, eguneko lixibetarako, belar ontzeko.

        Eskale bat agertu da plazara, balkoiren baten pean edo eskaratzeren bateko babesean erropa zikinetako izerdia baretzeko.

        —Nor zaitugu?

        Eskaleak ezin dio farrari eutsi. Nondik irten diren bi txorimalo fantasiosoak nahi luke jakin. Ez du erregerik ikusten errege jazkien pean, ezta kapitainarik ere ezagutzen kapitain medailen pean.

        —Zer? Komerianteak, ala?

        —Eraso! Eraso!

        Zazpi ezpata zauri ditu orain eskalearen alkandorak. Zazpi ezpata zauri eta odolgune haundi bakar bat. Beroak indartzen hasia da plazari usain berezia eskaintzen dion ñabardura gorria.

        Erresumarik gabeko erregeak eta gudalosterik gabeko kapitainak beren zorrotan gorde dituzte ezpatak.

        Heldua da garaipena ospatzeko ordua!

 

 

        Sukaldean mahai aurrean eserita bainak txikitzen ari zen emazteari senarra atzetik joan eta plastikozko zorroa sartu zion burutik behera.

        —Zergatik egin zenuen? —galdetu zion epailariak.

        —Hamaika aldiz esana nion ez zaidala bainarik atsegin —senarrak ez zuen damuaren arrastorik begi zihurretan.

        —Bidezkoa zenuen, bidezkoa.

        Jurisprudentziak, bere historia luzean zehar hainbestetan bezala, pauso berri bat emana zuen epilariari esker.

        Eta pozik etxeratu zen emazteak plantxatu behar zion togaz, handik aurrera ikusi ere ezin zituen ilarrik jan beharrik ez zuela izango eta.

 

 

        —Itsasoan galdu da! Gizarajoa!

        Hileten ondoren azken urteetako arrantzaren eskasiaz kezkaturik bizi den patroiak itsasoan galdutako beste birekin aski izango zaiola erabaki du.

 

 

        Sinpatiaren saria bakarrik eman zioten itxaropen gehiagotarako eskubide osoa zuen miss irrifartsuari.

        Pare bat gau berarekin igarotako epaimahaiko sujetoa dardar ikaratan aurkitu zuten hoteleko gelan. Sendagileek ez zuten zianuroari aurka egiteko betarik izan.

 

 

        —zatozte nahi duzutenean. Ustekabean bota behar dizkidazue bi tiroak! —adierazi zuen telefonoz Ordaindu eta Gero Hilko Zaitugu ajentziara.

        Egunak pasa ziren eta ez zegoen haren bizitzan inolako ustekabearen arrastorik. Ohartzeke pasa zitzaizkion egunak, ohartzeke sartu zen argi gorriko taberna hartan. Bi kopa eta inguratu zitzaion neskaren gerriondoak ase zuten tabernan botatako ordubetea.

        Etxera eraman zuen gau hartan gerri liraineko neska. Kopa bat serbitu eta telefonoz deitzera zihoanean, bi tiro entzun ziren gauean.        .

Garapena: Dijitalidadea SL