1948 (Orio)
Egile honen
beste liburuak
NOBELA
1973, Gero
1971, Etor
1983, Erein
1984, Erein
1987, Erein
1991, Erein
1994, Alberdania
1998, Alberdania
2002, Alberdania
2006, Alberdania
2004, Alberdania
2008, Alberdania
NARRAZIOA
1995, Alberdania
1996, Alberdania
1996, Alberdania
1998, Alberdania
1990, Erein
IPUINA
1970, Lur
1979, Erein
SAIAKERA
2001, Alberdania
1999, Alberdania
KRONIKA
2004, Alberdania / Berria
BIOGRAFIA
Martin Ugalde, leialtasun baten historia
1997, Andoaingo Udala
ETNOGRAFIA
1993, Zarauzko Udala/Itxaropena
ANTOLOGIA
Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)
1991, Erein
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Erein
1982, Erein
1988, Erein
1988, Erein
Paris de la France-ko pateen kasua
1988, Erein
Alarguntsa sikodelikoaren kasua
1989, Erein
Sardina ezpain gorriaren kasua
1989, Erein
Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe
1993, Erein
1989, Erein
1999, Elkar
2000, Elkar
Aizak eta aizan elkarrekin dantzan
2002, Elkar
Carla
1989, Erein
Pasa da lehendabiziko astea, eta hasieran gogorra iruditu bazaio ere etxe berria menderatu eta bere egin beharraren zama, artean ezezagunak zaizkion orduen irristatze astiroa, ekin dio bigarrenean eguzkia noiz hasiko zaion pertsianen artetik abisuka ikasi nahiari, antzeman samartzen du kanpokaldetik etxeratzen zaion hots bakoitzaren tonu eta ixtorio partikularra. Etxez aldatzeko erabakia hartu zuenetik, bizitza guztia berean bota duenaren ohiturak ezartzen ahalegindu zaio bere buruari: Zapatilak beti toki berean. Dutxako uraren bero tajutua. Zakar poltsa kaleratzeko tenorea. Bizkarra azulejo hotzen kontra duela bazkaltzen du. Lan gelaz zigarro kiratsa nagusitzen zaionean, bost bat minutuz leihoa ireki eta, gela aireatzen zaion bitartean, melitta paperean iragazitako kafe egin berria hartzera ohitu da. Maindireak ostiralero aldatzeko erabakia...
Sukalde ondoko gelan hasi da lo egiten Gortari, neguan beharko duen epeltasunari aurrea hartuz. Bigarren gela bat hautatua du lanerako, eta gainerantzeko hiruak, aurreko biak baino haundiagoak izan arren, itxi egin ditu giltzaz, etxea bere beharren neurrira ekarriz.
Inor ez duenak, inorentzat ez dituen hiru geletako ateak ixtearekin batera berritu du etxea alokatu nahia agertu zuenekoa. Administraritza lanak ere bere gain hartuak dituen etxeko atezainak familia posible bati buruz bota dio itauna, larderia izkutatu ezinik isuria. Atezainak goitik behera errezeloz aztertu dituen Gortariren dokumentuek mutila soltero dela adierazten duten arren, gizonaren ezpain arte hanpatuak itauna berritu dio eta Gortarik ezetz, lehor, ez duela familiarik eta ez zaiola argibide gehiago ematera prestatuko adierazi dio ezetzaren tonu hotz minaz. Etxeko jabeen aginduak aipatu dituen atezainari lerdetu egin zaio ezpain arte likitsa, Gortarik hala iragazi du, behintzat, oroimena, iraganaren alderdi ilaunenak ezabatu nahi izaten dituen galbahe interesatuan.
—Badakizu, bisitak bai, baina besterik ez...
Isilik gelditu da agurea eta espresiorik gabe begiratu dio Gortariri, etxea erakusten dion bitartean. Gortariren aurretik dabil, bisagretan olio falta duten ateak zabalduz, behatz bat pasaz armarioetan ez dagoela hauts arrasto bakar bat garbi lagatzeko asmoz, arratsaldeko argi eskasari bere itzala areagotuz mutilaren aldera.
—Zaude lasai, ez dut nik bisitarik izango zuk ez badiozu inori nire berririk ematen...
Oroimenak berritu dio hiru hilabete ordaindu behar izan dituela aurreraturik, legea ez da nik egina bota dio atezainak Gortariri, honek protesta egin dionean. Protestarekin batera etxearekiko interesa guztia galdu izan balu bezala jokatu du Gortarik, handik aldegiteko imintzioa eginez; baina atezainak setatsu, Gortarik berarekin eraman dituen kartoizko kaja eta maletek ez dutela gau hartan babes haundirik izango antzemanda, ezin aldatuko dituela markatutako prezioak, ez duela gainerantzeko auzoen artean zeresanik nahi.
Keinu batez uxatu nahi izan du oroimena Gortarik. Badaki auzokoen errenta ez dela bereak ez diren interesak ondo defenditzen dakien atezaina aipatzen ari zitzaionera heltzen. Jakin badaki, baita ere, ez zaizkiola bere piura, ez dokumentuek adierazten duten jatorria gogoko bloke burges hartako atezainari, horregatik markatu diola errentaren prezio hura bere patrikak ederki nozituko duen tenorean. Gortarik, ordea, etxe hura begiz joa du Place de la Paix-etik hain gertu baina, une berean, gertutasun hartan hain sospetxagaitz, haren jabe egin nahi du kosta ahala kosta. Zaude lasai, ez dut inor espero. Zein modutara —galdetu dio Gortarik bere buruari— egin daiteke edozein desiratzen duen etxe baten jabe, bakartasunean ez bada?