Anjel
Lertxundi

1948 (Orio)

Egile honen
beste liburuak

NOBELA

Goiko kale

1973, Gero

Hamaseigarrenean aidanez

1983, Erein

Urtero da aurten

1984, Erein

Tobacco days

1987, Erein

Carla

1989, Erein

Kapitain Frakasa

1991, Erein

Otto Pette

1994, Alberdania

Lehorreko koadernoa

1998, Alberdania

Zorion perfektua

2002, Alberdania

Ihes betea

2006, Alberdania

Konpainia noblean

2004, Alberdania

Zoaz infernura, laztana

2008, Alberdania

NARRAZIOA

Piztiaren izena

1995, Alberdania

Azkenaz beste

1996, Alberdania

Letrak kalekantoitik

1996, Alberdania

Argizariaren egunak

1998, Alberdania

Lurrak berdinduko nau

1990, Erein

IPUINA

Hunik arrats artean

1970, Lur

Aise eman zenidan eskua

1979, Erein

SAIAKERA

Mentura dugun artean

2001, Alberdania

Gogoa zubi

1999, Alberdania

KRONIKA

Italia, bizitza hizpide

2004, Alberdania / Berria

BIOGRAFIA

Martin Ugalde, leialtasun baten historia

1997, Andoaingo Udala

ETNOGRAFIA

Tresak eta Kordelak

1993, Zarauzko Udala/Itxaropena

ANTOLOGIA

Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)

1991, Erein

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Gizon kabalen piurak

1982, Erein

Tristeak kontsolatzeko makina

1982, Erein

Eskiatzaile herrenaren kasua

1988, Erein

Kaxkajo bahituaren kasua

1988, Erein

Paris de la France-ko pateen kasua

1988, Erein

Alarguntsa sikodelikoaren kasua

1989, Erein

Sardina ezpain gorriaren kasua

1989, Erein

Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe

1993, Erein

Estalaktita rockeroaren kasua

1989, Erein

Nire kuleroak

1999, Elkar

Musubero mon amour

2000, Elkar

Aizak eta aizan elkarrekin dantzan

2002, Elkar

Ajea du Urturik

1971, Etor

Bere bigarren obra honetan, ironia, fikzioan bertan datza. Fikzioa kontestalari eta iraultzaile ba da, bere indar hori ironiatik datorkio. Ironia dela eta fikzioa kritika bilakatzen da. Lertxundirengan, asmaketa soila kontraste kritiko bilakatzen da.

Luis Haranburu Altuna (Zeruko Argia, 1971-10-10)

        Urak harrolez estalitako ametsetatik irten eta Urturiko herrixka higuina urpetu zuenean, berera erakartzean, etzuen inork usteko egoera aldrebes hark gehiegi iraunen zuenik. Herriaren bihotz lehorra ere busti zitzaionean bakarrik arduratu zen Urturi.

        Urturik bere gizaldien arminarma-sarea aski zabaldu zuenean, zenbait gizon herri hartara iritsi zirenean eta aitor oneko lurra zela arduratzean, bazekiten behin edo behin ura ere helduko zitzaiela, bainan etzuten bere indarraren haundiaz heldu zitzaien artean pentsatu.

        Urturitar zaharrenek ere ahaztua zuten herri hartan gertatutako guztia bainan hizkuntza gordetzen zuten eta bazituzten hitz ugari gizaldien erro mingarrietan beste inguruetako herriek utzitakoak, eta ba zituzten baitare bere-bereak ziren hitzak eta hamaika era-moldetan aztertzen zituzten ezagunak etzitzaizkien bainan igaroak zituztela zekizkiten min eta oinazeak.

 

        Eta hizkuntza zahar hark uraren egoera berria adierazteko balio izan zuenean, «itsasoaren sabela lehertu duk», «maldizioz eta zinez Noe-ratu gaituk». «Etengabeko eudi honen erremerioa, etxe aurrean platera lurrean dudala exeri eta zilborra busti arte zai egon». Bainan urturitarren egun haietako nahi bereiziena, ohean bakarrik sartu eta ametsak artila bezala luzatuaz, Josafat-ko zelaian esnatzea.

        Etxeak eraikitzeari uko eta itsas-ontziak egiten hasi zitzaizkigun urturitarrak. Eskoareak, haitzurrak, haizkorak eta gainuntzeko nekazari tresnak baztertu eta sare, amu, besiguamu, legatzamu, tresak, kordelak eta uretatik janariak jasotzeko beharrezkoak diren tramankuluak egiten hasi ziren. Babarrunen lapikoak urtara jaurti eta arrainak prejitzeko sartainak konpondu. Txalekoak urratu, plastikoaz busti eta sirak jozten hasi. Haurrei aitonaren abarkak jostailuz lezko itsas-onziak bezala erabiltzen erakutsi. Polaina luze batzuek erosi. Urturiko bizitza erabat aldatu zitekeen. Haurrek ziotenez, anfibioen aldrebeseko,desarroiloan murgildu zirelakoan omen zeuden guztiak.

 

        Bainan etxeak eta honelako gauzak nahiko erraz aldatu bazituzten ere, zailena bihotza, fedea, ohiturak eta hizkuntza aldatzea izan zitzaien. Mende luze-luzeetan gordetako siniskeri etxekoiak une estu-estuetan aldatu beharrak emanen zien min eta bihotz-ixurtzea.

        Eta lehenari eutsi nahiak batetik eta erabat aldatu nahiak bestetik galdu zuten Urturi. Zoriona erdian dagoela sinestu eta ezker-eskubiko piko-hostroetara igesi.

 

        Eta beste alderdietako gizon asko ere Urturira iritsi zen, Urturiko egoera bere herrietakoa baino lasaiagoa zela pentsatuaz. Nork bat, nork bestea, edozein orduetan oheratzeko ohiturekin, gatzik gabeko janariekin, maleta zaharrekin, inon lotu ezin zitezkean astoekin azaldu ziren. Berehala nabarmentzen zitzaien uraren maltzurkerian jaioak zirela, eta berak zirelako edo iritsi zela Urturira ere itsas lehertuaren gaitza.

        Elkarrekin oheratzen hasi ziren, eta onartuak izan ziren lehen hain gorrotatuak izan zirenak. Barkatuak, lehen madarikatuak izandakoak. Egoera berdina sufritzen baitzuten kanpotik etorritako gizarajo haiek ere.

        Hitzak bere hats leuna galdu zuen eta oso kezkatuak jardun ziren hontaz zenbait urturitar bainan gizarterako prestatu behar izan zen hizkuntza hark ba zuen halare zerbait gogorra. Mundu idekia.

Garapena: Dijitalidadea SL