Anjel
Lertxundi

1948 (Orio)

Egile honen
beste liburuak

NOBELA

Goiko kale

1973, Gero

Ajea du Urturik

1971, Etor

Hamaseigarrenean aidanez

1983, Erein

Urtero da aurten

1984, Erein

Tobacco days

1987, Erein

Carla

1989, Erein

Kapitain Frakasa

1991, Erein

Otto Pette

1994, Alberdania

Lehorreko koadernoa

1998, Alberdania

Zorion perfektua

2002, Alberdania

Ihes betea

2006, Alberdania

Konpainia noblean

2004, Alberdania

Zoaz infernura, laztana

2008, Alberdania

NARRAZIOA

Piztiaren izena

1995, Alberdania

Azkenaz beste

1996, Alberdania

Letrak kalekantoitik

1996, Alberdania

Argizariaren egunak

1998, Alberdania

IPUINA

Hunik arrats artean

1970, Lur

Aise eman zenidan eskua

1979, Erein

SAIAKERA

Mentura dugun artean

2001, Alberdania

Gogoa zubi

1999, Alberdania

KRONIKA

Italia, bizitza hizpide

2004, Alberdania / Berria

BIOGRAFIA

Martin Ugalde, leialtasun baten historia

1997, Andoaingo Udala

ETNOGRAFIA

Tresak eta Kordelak

1993, Zarauzko Udala/Itxaropena

ANTOLOGIA

Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)

1991, Erein

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Gizon kabalen piurak

1982, Erein

Tristeak kontsolatzeko makina

1982, Erein

Eskiatzaile herrenaren kasua

1988, Erein

Kaxkajo bahituaren kasua

1988, Erein

Paris de la France-ko pateen kasua

1988, Erein

Alarguntsa sikodelikoaren kasua

1989, Erein

Sardina ezpain gorriaren kasua

1989, Erein

Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe

1993, Erein

Estalaktita rockeroaren kasua

1989, Erein

Nire kuleroak

1999, Elkar

Musubero mon amour

2000, Elkar

Aizak eta aizan elkarrekin dantzan

2002, Elkar

Lurrak berdinduko nau

1990, Erein

KEINU BATEN PIKARDIA

 

        Goizero bezala, lanera irten da Jose Zendoia. Gogotik joko du gaur eguzkiak, mendi arteko zeru gorrixtaren esanera. Balentziaga kalera baino lehen Zumardi parketik pasa behar du. Uharkako ahate zaharrenak erosoago dabilela dirudi gaur. Ari zaio sendatzen majaderoren batek harriz jo zion hanka. Beti eramaten du Jose Zendoiak patrikan, estraza paperez bilduta, bezperako ogi mokorren bat. Ganoraz sartu beharko diote ahateek gaurko ogiari mokoa, harri koskorra baino gogorrago dago-eta. Auskalo noizkoa den.

        Gero arte, Eugenio... Zer moduz dago ama, Pako?

        Heldu da Kale Nagusira. Egunkaria erosi du. Pasadatxo laburrak. Titularrak bakarrik, munduaren nondik norako nagusienak ezagutzeko lain. Gerra. Prezioak gora. Ministrari kontseilua. Horiexek dira, aldaketa gutxirekin, bizitza osoan irakurri dizkionak egunkariari. Eszenarioz aldatzen dira gerrak, ez dute deskuidatuta ere behera egiten prezioek eta ministrari kontseiluetan ez da dimisio bakar baten miraria suertatzen sekula.

        Fuerte dago Xaharra bera baino ministrari gazteagoen artean.

        Pantano bat inauguratzen ikusi zuten Josek eta Karmenek igandeko NoDoan.

        Egunkariko titular batek bereganatu du Jose Zendoiaren arreta.

        Visita del Caudillo a San Sebastián.

        Lanera iritsi bezain laster, telefonoz deitu du etxera. Emaztea jarri zaio.

        —Karmen, prestatu beharko didazu orain ere makutoa... Berriro dator Pakito... Etzi...

        Telefonoa esegi duenean, karpeta batetik errebisagai dauzkan fakturak atera ditu. Haiei begira hasi da, eta pila desberdinak osatu ditu, gero, mahai gainean; arroxa kolorekoak arroxa kolorekoekin, urdinak urdinekin...

        Alboko mahaian dagoen ile gaztain koloreko neska gazteak presa adierazi dio:

        —Hamabitarako prest nahi ditu faktura guztiak Don Ignaziok.

        —Izango ditu; zaude lasai, Maite.

        Idazkaria da Maite. Bost urte besterik ez ezkondu zenetik, eta senarrarengandik berezi berria da. Josek ez ditu dibortzioa eta horrelako jokabideak ez gaizki, ez ondo ikusten. Baina larritu egin da Maiteren begi marroisketara begiratu eta tristezia bustia nabarmendu dienean. Seguru dago Maiterena bezalako kasuetarako dibortzioa legeztatuko balute, Maitek gaindituko lukeela tristezia, irekiko liokeela leihoa itxaropenari.

        Franco xaharra ez da, ordea, batere dibortzio zale.

        —Korreosera noa. Nahi al duzu zerbait, Jose?

        —Diru-jiro hau bidaliko bazenio Xabierri...

        Eguerdian, etxeranzkoan, Zumarditik pasa da berriro. Ahate zaharrak herrenka jarraitzen du. Inguratu da Jose berdez pintatutako hesiraino eta konturatu da ahate zaharrak hanka zornetua daukala.

        Behin etxean, telefonoa hartu eta Udaletxeko zenbakia markatu du. Begira diezaiotela ahateari. Majaderoren batek harriz jo zuela igandean eta...

        Udaletxean ez dute inoiz begiko izan Jose. Lehor erantzun diote gaurkoan ere. Badutela ahate baten hankarekikoa baino kezka larriagorik. Telefonoa etsipenez esegi eta Karmenek prestatua dion makutoa miatu du gero, ea dena dagoen. Manta eskoziarra, jantzi-erantziak, bizarra kentzeko tresneria...

        —Zerbait falta al zaizu, Jose?

        —Falta? Izatez gero ere, sobra. Bizarra kentzeko makinila bai, behintzat.

        Franco Donostiara datorren bakoitzean detenitu eta Gobernu Zibileko kalabozotara eramaten dutenez, bizarra lagatzea erabaki du.

        —Hartara, traste gutxiago, ez al duzu uste, Karmen?

        Keinu egin du Karmenek airean, senarraren hitzak uxatu nahi izan balitu bezala.

        —Beti gauza bera esaten duzu. Bost egun triste pasako dituzu zabar traza horrekin eta gero, akabo!, bizarra kentzen hasiko zara lanera bueltatu bezain laster, don Ignaziori ez zaiola-eta batere gogoko.. .

        —Oraingoan ez, oraingoan bizarra lagako dut. Baita itsasoa lehortzen bada ere... Gainera, beti esaten duzu gustatuko litzaizukeela ni bizarrarekin ikustea...

        —Bai, baldin eta behingoagatik utziko bazenu.. . Baina don Ignaziori kontra ez egiteagatik...

        —Ezta hori, Karmen!

        —Tira, Jose, ez zaitut eta gaur goizean ezagutu.

        Bazkaltzera eseri dira. Babarrun gorriei ekin aurretik, gutun bat luzatu dio Karmenek Joseri. Semearena.

        Melillatik.

        Queridos padres.

        Ez du semeak arazorik nahi. Kartak irakurtzen al dizkiate?, galdetu dio aitak, eman dioten permiso bakarrari esker etxeratu denean. Semeak ez daki. Uste du baietz.

Horregatik, badaezpadare, gaztelaniaz egiten ditu gutunak. Habla en cristiano, entzun behar izan du sarri soldadu euskaldunekin berriketan ari izan denean...

        Queridos padres...

Garapena: Dijitalidadea SL