1948 (Orio)
Egile honen
beste liburuak
NOBELA
1973, Gero
1971, Etor
1983, Erein
1984, Erein
1987, Erein
1989, Erein
1991, Erein
1994, Alberdania
1998, Alberdania
2002, Alberdania
2006, Alberdania
2004, Alberdania
2008, Alberdania
NARRAZIOA
1995, Alberdania
1996, Alberdania
1996, Alberdania
1998, Alberdania
1990, Erein
IPUINA
1970, Lur
1979, Erein
SAIAKERA
2001, Alberdania
1999, Alberdania
KRONIKA
2004, Alberdania / Berria
ETNOGRAFIA
1993, Zarauzko Udala/Itxaropena
ANTOLOGIA
Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)
1991, Erein
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Erein
1982, Erein
1988, Erein
1988, Erein
Paris de la France-ko pateen kasua
1988, Erein
Alarguntsa sikodelikoaren kasua
1989, Erein
Sardina ezpain gorriaren kasua
1989, Erein
Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe
1993, Erein
1989, Erein
1999, Elkar
2000, Elkar
Aizak eta aizan elkarrekin dantzan
2002, Elkar
Martin Ugalde, leialtasun baten historia
1997, Andoaingo Udala
Liburu txikia baina oso interesgarria euskal kulturaren langile hori ezagutzen laguntzen diguna, Martin Ugaldek merezimendu osoz jaso behar zuen omenaldi apala, errespetuz eta leialki egina.
Javier Rojo (El Correo, 1997-11-05)
Iltzaileak
Martin Ugalderen Iltzalleak da ahozko tradizioarekiko lotura zuzenetik zein kostunbrismoaren bideetatik desbideratzen eta bide propioa egiten ahalegintzen den lehendabiziko euskal ipuin-bilduma.
Sarritan erreibindikatu dut Iltzalleak euskal ipuin modernoaren hastapen gisa. Gauza bera egin dute, nik dakidala, Inazio Mujika Iraolak, Koldo Izagirrek eta Xabier Mendiguren Elizegik ere.
Erreibindikazio gero eta onartuago horrek baditu kortesiatik haratago dauden arrazoi garbiak, gurean Ugalde baitugu ipuin literarioaren autonomia erreibindikatzen duen lehendabiziko euskal autorea:
«En el País Vasco, y también en España, hay la constumbre de creer que este género es un arte menor dedicado a los niños, algo así como lo que la acuarela de ilustración infantil es a la pintura formal».
Kostunbrismotik guztiz urrun, Martinek eta haren adiskide Jokin Intzak gerra inguruko urteetan bizi eta ikusi izan zituzten gertakari lazgarrien ispilutza egiterakoan, Ugalderen errealismoak bat egiten du galtzaileekin. Erresistentziako ipuinak deitzen die Ugaldek berak, pose neutral-estetikoen juzkuekiko kezkarik gabe.
Badakigu, beraz, zein den Ugalderen talaia (haren posizioa ez da sekula ekidistantzia aseptikoa izan, eta ez da inoiz saiatu irakurleak horrelakorik pentsa dezan). Lekukotzaren autentikotasunak du garrantzia, eta ez gertakarien deskribaketa objektibo-uste hotzak. Onak eta gaiztoak baino, irabazleak eta galtzaileak bereizten ditu Ugaldek. Edo sufrimendua banatzeko mekanismoen jabe guztiz ahaltsu bihurtu direnak eta sufritzaileak. Historiak banatutakoak, beraz, eta ez juzku moralak...
Hala ere irakurleak hautaketa horri iritzi liezaiokeen manikeismoak ironia du ukendu, eta, Lizardiren ondoren, Ugalde dugu tresna horri, gauza bat esan arren beste guztiz desberdin bat erakusten digun baliapide maltzurrari, bere benetako neurria ematen dion euskal idazlea: begirada ez da esfinge hotz hieratiko batena, asmo jakinez bideratua baino...
Ugalderen lehen ipuinotako modernitatearen beste ezaugarri bat ipuinaren tajukera da, erritmo biziz, elipsiez eta jauzi narratiboez osatua. Iradokizuna, zehar-esana eta ezkutatzen dena ere kontakizunaren parte garrantzitsuak dira: idazleak hainbat elementuren ausentzia nabarmentzen du irakurleak lerro-arteko kontakizun eta mezu intsinuatuak ere jaso ahal izan ditzan.