1948 (Orio)
Egile honen
beste liburuak
NOBELA
1973, Gero
1971, Etor
1983, Erein
1984, Erein
1987, Erein
1989, Erein
1991, Erein
1994, Alberdania
1998, Alberdania
2002, Alberdania
2006, Alberdania
2004, Alberdania
2008, Alberdania
NARRAZIOA
1995, Alberdania
1996, Alberdania
1996, Alberdania
1998, Alberdania
1990, Erein
IPUINA
1970, Lur
SAIAKERA
2001, Alberdania
1999, Alberdania
KRONIKA
2004, Alberdania / Berria
BIOGRAFIA
Martin Ugalde, leialtasun baten historia
1997, Andoaingo Udala
ETNOGRAFIA
1993, Zarauzko Udala/Itxaropena
ANTOLOGIA
Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)
1991, Erein
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Erein
1982, Erein
1988, Erein
1988, Erein
Paris de la France-ko pateen kasua
1988, Erein
Alarguntsa sikodelikoaren kasua
1989, Erein
Sardina ezpain gorriaren kasua
1989, Erein
Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe
1993, Erein
1989, Erein
1999, Elkar
2000, Elkar
Aizak eta aizan elkarrekin dantzan
2002, Elkar
Aise eman zenidan eskua
1979, Erein
Gizaki arteko tentsioen adierazgarri bilakatu nahi du textuak, eta, aszesi literario moduan, alde batera laga dira expresibitate diztiratsuak eta soinu argiak. Tentsioa bere biluztasunean adierazi nahi izan zaigu. Horretarako, era desberdinetako maitasun, adiskidetasun eta giza erlaziotako tentsioak aukeratu dira.
Jon Kortazar (Jakin, 1981-06)
EMAIDAZU ESKUA
Baiezkoa eman nuenean ez nekien ongi zein bidetara eramango ninduen beste modukoa izateko indarrik ez zuen nere hitz harek. Oso erraza bait da neska batekin kafetetxe batetako txoko izkutuenean eseri eta «samba» edo «bosa nova» baten doinuak lapurtutako agindu batetan kulunkatzea.
Buruhauste franko nuen garai hartan eta gorputzak indar-berritzea duela konturatzen zarenean zaila izaten zaizu oso indar izkutu horri aurka egitea.
Kafetetxetik irten eta jaiotzekoa zen udaberriaren haize hotza aurpegian, eta nire beso artean nuen neskaren haize beroa eskuetan nabaritu nituen.
Noski bere etxera igoko nintzela. Parre egiten genuen biok eta banekien nik ongi whisky gehiegiarena zela, gure artean ez bait zegoen, bestez, zertaz parre eginik.
—Ez da nire grinaren ondorioa —esaten nion nire buruari—. Gauzak egin ala ez egin, hortara jarri ala ez —esan nahi izaten nion nik eta nire hitz posibleak bitxiak iruditzen zitzaizkidan. Benetan esan ote nizkion inoiz hitz haiek? Nire barnean gelditzen ziren beti seguraski.
Goserik dugu beti itxaropena eta berotasuna zer den jakingo bagenu! Herria ilunpe osoan zegoen eta hobe. Honela errazagoa zitzaidan nire ausardia biztea eta autobusean sartu ginenean jende gutxiegi zegoela eta gauzak nabarmenegiak izango zirelakoan ez nion nire lagunari besoa bizkar gainetik pasa.
Hamabost urtetan bezala, gure behatzak eten ezinezko katea bihurtu zitzaizkigun.
—Ongi al zoaz?
Beti izan dut neskak nerekin aspertu egiten ote diren edo halako grina gaizto bat eta badakit ongi al zoaz? edo, ongi igaro al duzu? galdetzen dudanean zerbait etetzen dela. Aitortu nahi ez genuenaren ingurura hurbiltzen da gure pentsamendua eta bizitza beti josten ari dela konturatzen zara. Penelope gixaixo bat zaigu bizitza eta egunsentian gauez jositako guztia askatzen da.
Ongi al zoaz? galdetzen dudanean gauzak gehiegi okertzen ditudala baina ezinezkoa dut, azkarregi mihineratzen dut nire grina etengabea.
Behar bada ez da nere irudimena besterik eta bere behatzak behin ere baino kateago nabarmendu nituen nire kateetan. Amodioaren hamar Agur Mariako errosario bihurtzen zitzaigun eraztun hura.
Orain konturatzen naiz bere behatz mehe eta luze haiek atsegin zitzaizkidala Kale Nagusiko kafetetxean ikusi nuen lehendabiziko hartan. Zigarroa zuen behatzen artean eta haizearen buhadetan murgiltzen zitzaion keak lapurtzen zion begirada. Buruan zerabilkien doinu batek ere lapurtua zuen bere gorputzeko eta oinetako ritmoa.
Geroago sarritan entzun nion behatzenganako amodio ero bat zuela barnean eta ezin zituela behatz lodiko gizonak jasan. Harrez geroz behatzak zaintzen gehiegi ahalegindu naizela deritzat baina orduan lanak bazuen ordaina edo hala uste nuen behintzat nik.
—Nork pentsatuko ote zuen horrelakorik? —galdetu zion gure aurrean eserita zegoen emakume batek bere lagunari.
—Bai, atzo goizeko seirak aldean.
—Nire senarra ere bihotzetik...
Behatzetik behatzera zihoen gure arnasa baina une honetan ez ditut bost behatz besterik eta bakarrik, oso bakarrik aurkitzen naiz.
Idazteari ekiten diot noiz behinka eta badut nire mugak ikusteko begirik eta orduan ere banekien zertan amaituko zen guztia. Autobusetik jetsi ginen eta gure behatzen arteko katea hamar zati luze eta garbietan eten zenean ere gisa honetako errealitatearen bigarren alderdira egin nuen salto eta nire pentsamendua edo grina eroa bihotza baino azkarragoa nabaritzen nuen. Behatzen katea etetzeak ekarri zuen bihotzaren hondamena eta zaila zizkidan lehendabiziko errealitatera salto egin eta berriro ere katea hestu bat jostea. Horrelaxe abiatu ginen haren etxeruntz. Bata bestearen aldamenean. Autobusaren azken hotsak gauaren sakontasunean ito zirenean iritsi ginen bere etxearen atarira.
—Bigarrenean bizi naiz.
Baina zergatik gelditzen zara hemen? Iluntasunaren atzean norbait dago gordeta eta parrezka dugu. Ahal dudan era onenean erantzuten diot parrari, jakingo banu bezala zelan amaitzen diren iluntasuneko hitzik gabeko elkar hizketa luze hauek! Esku finegiak ditut iluntasuna harrapatu eta ukabilaren bihotzean izkutatzeko, baina une batetako pentsakizun hauek zulo ilun eta itun batetan murgilduko naute.
Oso urrutikoa, ilunaren edo zuloaren beste aldekoa da
Pixkanaka-pixkanaka, gauean, nere arnasa bere opera etortzen ari zitzaidanean, denbora txarrak iritsi zitzaizkidala eta ongi konturatzen nintzen nire bizitza ez zela kafetetxe haietan itotzekoa izango. Etxera iritsi nintzenean, amak begi-zuloak edo nabarmendu zizkidan berehala prestatu bait zidan gaueroko kafesne beroa.