1948 (Orio)
Egile honen
beste liburuak
NOBELA
1973, Gero
1971, Etor
1983, Erein
1984, Erein
1987, Erein
1989, Erein
1991, Erein
1994, Alberdania
1998, Alberdania
2002, Alberdania
2006, Alberdania
2004, Alberdania
2008, Alberdania
NARRAZIOA
1995, Alberdania
1996, Alberdania
1996, Alberdania
1998, Alberdania
1990, Erein
IPUINA
1970, Lur
1979, Erein
SAIAKERA
2001, Alberdania
1999, Alberdania
KRONIKA
2004, Alberdania / Berria
BIOGRAFIA
Martin Ugalde, leialtasun baten historia
1997, Andoaingo Udala
ETNOGRAFIA
1993, Zarauzko Udala/Itxaropena
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Erein
1982, Erein
1988, Erein
1988, Erein
Paris de la France-ko pateen kasua
1988, Erein
Alarguntsa sikodelikoaren kasua
1989, Erein
Sardina ezpain gorriaren kasua
1989, Erein
Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe
1993, Erein
1989, Erein
1999, Elkar
2000, Elkar
Aizak eta aizan elkarrekin dantzan
2002, Elkar
Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)
1991, Erein
Serafin, ziri fin
Serafin Baroja
(Donostia 1840-Bera 1912)
Ama bat eta alaba bat ari ziren bazkaritan. Honek alferrik galtzen zituen ogi puska makina bat.
—Jan itzazu ogi horiek —esan zion amak—. Bihar edo etzi aurki izan zindezke pobre, eta ez dituzu orduan aurkituko orain uzten dituzun ogi puska horiek.
—Ama —dio neskak—, nik uste dut gaizkiago aurkituko ditudala jaten baditut.
Seme batek eskribitu zion bere amari esanaz nola ailegatuko zen igande goizean herrira asto txuri, polit baten gainean.
Eta amak, kontentuz zoratu nahian, esan zien etxeko morroiei:
—Badakizue: ikusten duzuenean herrian sartzen asto txuri, polit bat, esan zenezakete nire semea dela.
Haserretu ziren herri txiki bateko bi auzo, eta haietako bat, mendekatzeagatik, joan zen bestearen etxera, eta atean eskribitu zuen ikatz batekin:
Ikusi zuen besteak ateko letreroa, eta berehala joan zen kontrarioaren bila, baina, nola aurkitu ez zuen etxean, esan zion morroiari:
—Zure nagusiari esan behar diozu izan naizela bisita pagatzen. Eta beste batean, etortzen denean ni bisitatzera, ez duela nire etxeko atean bere izena jartzeko beharrik.
Lapur batzuk zeuden ate bat ezin irekirik. Etxeko nagusiak aditu zuen haien ateko soinua, eta leihora ateraz, oihu egin zien:
—Egin ezazue mesede geroxeago etortzea, oraindik ez gara eta oheratu.
Hiripedi edo barride bateko izkribau lukurudun batek sentitu zuen gau erdian hotsamar bat, eta, beldurti, beti ohi zuen bezala, lapurren bat sartu ote zen etxean, esnarazi zuen bere morroia eta agindu zion etxebarren guztia araka zezala.
Sartu zen gero, morroiaren atzetik, diruak gordetzen zituen gelan, eta esan zion:
—Mutil, begira ezak ondo, ea ikusten duan lapurren bat.
Begiratu zuen morroiak batera eta bestera, eta erantzun zion:
—Nagusi jauna, nik ez dut berori besterik ikusten.
Ixuelaren ateraldi bat
Anonimoa
(Euskal-Erria)
Pastor Ixuela, Aiako bertsolari famatua, behar baino beranduxeago joan zen igande arrats batean etxera, eta emazteak ez zion ireki nahi izan aterik, hots egin zuenean.
Orduan hasi zen Ixuela bertsoak kantatzen emaztea palakatzeagatik, baina hark erantzun zion etxe barrutik:
—Alferrik zabiltza; ez dizut irekiko.
—Ez? Bada, nire burua putzura botako dut.
—Bota ezazu, nahi baduzu.
Zer egiten du hau aditzean Ixuelak? Hartzen du han inguruan zegoen harri haundi bat eta botatzen du etxe aurretik zihoan errekara.
Emazteak, aditu zuenean harriak uretan atera zuen zalaparta, irten zen etxetik lasterka, uste izanda bere senarra zela putzuratu zena.
Ixuela zegoen ate bazterrean zut-zutik. Eta emazteak atea ireki eta kanpora irten zen orduko, sartu zen barrena, atea itxi zuen, eta oihu egin zion emazteari:
—Orain zu kanpoan eta ni barruan.