Anjel
Lertxundi

1948 (Orio)

Egile honen
beste liburuak

NOBELA

Goiko kale

1973, Gero

Ajea du Urturik

1971, Etor

Hamaseigarrenean aidanez

1983, Erein

Urtero da aurten

1984, Erein

Tobacco days

1987, Erein

Carla

1989, Erein

Kapitain Frakasa

1991, Erein

Otto Pette

1994, Alberdania

Zorion perfektua

2002, Alberdania

Ihes betea

2006, Alberdania

Konpainia noblean

2004, Alberdania

Zoaz infernura, laztana

2008, Alberdania

NARRAZIOA

Piztiaren izena

1995, Alberdania

Azkenaz beste

1996, Alberdania

Letrak kalekantoitik

1996, Alberdania

Argizariaren egunak

1998, Alberdania

Lurrak berdinduko nau

1990, Erein

IPUINA

Hunik arrats artean

1970, Lur

Aise eman zenidan eskua

1979, Erein

SAIAKERA

Mentura dugun artean

2001, Alberdania

Gogoa zubi

1999, Alberdania

KRONIKA

Italia, bizitza hizpide

2004, Alberdania / Berria

BIOGRAFIA

Martin Ugalde, leialtasun baten historia

1997, Andoaingo Udala

ETNOGRAFIA

Tresak eta Kordelak

1993, Zarauzko Udala/Itxaropena

ANTOLOGIA

Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)

1991, Erein

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Gizon kabalen piurak

1982, Erein

Tristeak kontsolatzeko makina

1982, Erein

Eskiatzaile herrenaren kasua

1988, Erein

Kaxkajo bahituaren kasua

1988, Erein

Paris de la France-ko pateen kasua

1988, Erein

Alarguntsa sikodelikoaren kasua

1989, Erein

Sardina ezpain gorriaren kasua

1989, Erein

Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe

1993, Erein

Estalaktita rockeroaren kasua

1989, Erein

Nire kuleroak

1999, Elkar

Musubero mon amour

2000, Elkar

Aizak eta aizan elkarrekin dantzan

2002, Elkar

Lehorreko koadernoa

1998, Alberdania

1

 

        Zeru beltzak egunak zeramatzan hustularri. Uholdeak ere izan ziren bazterretan. Garbiak ziren seinaleak harralde osoan, itsasoak erruz jaurti baitzuen bere haserrearen zaborra hondartzaraino. Poto herdoilduak; oholak eta egur-puskak; arratoi tzarrak, beren sabelalde uhandituak zerurantz; kondoiak; neurri eta kolore guztietako plastiko gasoilduak; botila lokaztuak; panpina baten enborra, ez esku eta ez hanka, umezurtz hunkigarria bere biluztasun gorrixka hartan; sare-puskak eta kordelak. Uholde zaharragoetako hondakinak ere ageri ziren nonahi: muskuilu zuri jangaitzak zeramatzaten itsatsirik.

        Zabor artetik, neu ere. Baina ez ezeren bila nenbilelako. Bihotzak abisua pasatu zidanetik, egunero ematen dut paseoa hondartzan. Pare bat ordu egin ohi dut. Oin hutsik, hotzik ez bada. Gomazko zorua duten zapatak janzten ditut bestela. Egun hartan ez zuen hotzik egiten eta ateri zen artean. Oinak, ordea, zapatetan sartuta neuzkan, zaborraren kausaz.

        Badaezpada.

 

 

2

 

        Isiltasuna gustatzen zaion Robinson Crusoe baten pareko nenbilen, bakarrik eta isilik, atsegin baitut itsasoaren mila hotsak entzutea, olatuek eta kaioek hondarretan utzitako arrastoak begiratzea. Bihotzaren takatekoari eskertu behar diot hutsalak diruditen gauza hauen handitasunaz jabetzen hasi izana.

        Uda partean, berriz, walkman txiki batez ibiltzen naiz: hondartzaratuen builak itsasoaren murmurio etengabea eta kaioen txirrioak estaltzen dituenez, walkmanarekin estaltzen ditut nik hondartzaratuen builak. Eric Clapton entzuten dut halakoetan. Eta, batez ere, Rolling Stones, aspaldikoa dut-eta Mick Jagger eta enparauen aldeko lehia. Adarra jotzeko jendearen irudimen deabruak gaitzizen batez lotu berri zituen bakarrik ibiltzeko nire koska eta musikarako zaletasuna.

        Rollingston Crusoe naiz orain mundu guztiarentzat. Pozik jakingo nuke nor den gaitzizenaren asmatzaile gaitzgizona. Neuk ere, gaitzgizondu, gaitzizen bat asmatu, eta mendeku hartzeko, jakina.

 

 

3

 

        Kaio ugari zebilen zeruan. Hegoak zabal-zabal, ez zuten mugimendurik egiten. Planeatuz ari ziren hegan, noizean behingo hegoen astindu laburra baizik erabili gabe: haizearen norabide indartsura egokitzen zuten hegaldia. Baina itsasertzeko zakar eta zabor ugariaren artean mokogairen bat ikusi orduko, hegoei eragiten zieten; orduan, harri astun baten gisa jaisten ziren, amen batean eta zuzen. Ez zuten denbora asko galtzen zabor artean, eta, berriro ere hegan hasten zirenean, zerbait eraman ohi zuten mokoan. Itsasoak hondarretara botatako lupia erdi ustelen bat izan zitekeen; alga-sorta; arratoi tzarren baten barrunbe-puska...

        Nigandik oso gertu igarotako kaio batzuen zalapartak aztoraturik, mezu bat idatzi nuen hondarretan aterkiaren puntaz:

        Hitchcock, lagunduuuu!!! Heeelp!!! Kaioen bazka izateko batere gogorik ez zuen naufrago errukarri honek mezua izenpetu zuen gero:

        Rollingston Crusoe.

Garapena: Dijitalidadea SL