Anjel
Lertxundi

1948 (Orio)

Egile honen
beste liburuak

NOBELA

Goiko kale

1973, Gero

Ajea du Urturik

1971, Etor

Hamaseigarrenean aidanez

1983, Erein

Urtero da aurten

1984, Erein

Tobacco days

1987, Erein

Carla

1989, Erein

Kapitain Frakasa

1991, Erein

Otto Pette

1994, Alberdania

Lehorreko koadernoa

1998, Alberdania

Zorion perfektua

2002, Alberdania

Ihes betea

2006, Alberdania

Konpainia noblean

2004, Alberdania

Zoaz infernura, laztana

2008, Alberdania

NARRAZIOA

Piztiaren izena

1995, Alberdania

Azkenaz beste

1996, Alberdania

Letrak kalekantoitik

1996, Alberdania

Argizariaren egunak

1998, Alberdania

Lurrak berdinduko nau

1990, Erein

IPUINA

Hunik arrats artean

1970, Lur

Aise eman zenidan eskua

1979, Erein

SAIAKERA

Mentura dugun artean

2001, Alberdania

Gogoa zubi

1999, Alberdania

KRONIKA

Italia, bizitza hizpide

2004, Alberdania / Berria

BIOGRAFIA

Martin Ugalde, leialtasun baten historia

1997, Andoaingo Udala

ETNOGRAFIA

Tresak eta Kordelak

1993, Zarauzko Udala/Itxaropena

ANTOLOGIA

Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)

1991, Erein

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Gizon kabalen piurak

1982, Erein

Tristeak kontsolatzeko makina

1982, Erein

Eskiatzaile herrenaren kasua

1988, Erein

Kaxkajo bahituaren kasua

1988, Erein

Paris de la France-ko pateen kasua

1988, Erein

Alarguntsa sikodelikoaren kasua

1989, Erein

Sardina ezpain gorriaren kasua

1989, Erein

Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe

1993, Erein

Estalaktita rockeroaren kasua

1989, Erein

Nire kuleroak

1999, Elkar

Aizak eta aizan elkarrekin dantzan

2002, Elkar

Musubero mon amour

2000, Elkar

        Gurasoek argazki-makina txiki bat oparitu zidaten hamar urte bete nituen egunean. Oso erabilerraza da makina, berak egiten baitu lan guztia: argia neurtu, enfokatu, kontrasteak berdindu... Zer atera nahi duzun, harixe begiratu, eta aski duzu botoia sakatzea:

Klik!

        Kamera japoniarra da eta kameraren markak, berriz, doministikuaren zalaparta, samsung!, ekartzen dit gogora. Japoniarrek, begiak erdi itxi, eta zalaparta horrekin egiten dute doministikua, seguru nago: samsung! Argazki-album eder bat ere oparitu zidaten gurasoek. Urre koloreko letra handi distiratsuak ditu azalean:

 

MAXE,

ZORIONAK

 

        Ordutik, ez dut egunik pasatzen argazkirik atera gabe. Karretea bukatzen denean, errebelatzera eramaten dut. Argazkien artean onenak aukeratu, eta albumean gordetzen ditut. Aitarena, telebistaren aurrean erdi lotan, eta ahahaharrausika. Amarena, gelaz gela aspiragailua passssatzen. Gorka tontozaperoarena, zzzooopa zzzuuurrupatzen. (Gorka tontozaperoa nire neba da. Eta ez daki argazki bat atera niola zopa zurrupatzen. Jakingo balu, garbituko ninduke).

        Tamalez, nire argazki-makinak ez ditu aharrausien, aspiragailu-hotsen edo zurrupaden argazkiak ateratzen. Zer egingo zaio, ba? Egunen batean asmatuko dute hotsak ere erretratatzen dituen makinaren bat. Eta usainak erretratatzen dituena. Eta ametsak... Eta sentimenduak...

        Baina joan zen astean Frantziako Bordelen atera nuen argazki batez hitz egin nahi dizuet orain. Les Landes izeneko hango ostatu batean geunden nire gelako neska guztiak, andereņo Maripi taldeko arduradun genuela, eskubaloiko txapelketa batean parte hartzera joanda.

        Goiz batez, lagunei esan nien eskubaloiko partidak jokatzen genituen kiroldegiko harmailetan jartzeko. Baina Iratxe goraegi jarri zen; Ane ttirripittina, Onditz erraldoiaren atzean; Izaskunen begiak zoro bi ziren, pasadako uso eta eltxoei segika...

        Harriak ere aspertzerainoko nekeak hartu behar izan nituen taldea behar bezala jartzeko. Eta, halako, batean,

 

KLIK!

 

egin nuen. Gero, karreteko azkeneko argazkia zenez, gure ostatutik hurbil zegoen argazki-denda batera joan nintzen. Hurrengo goizerako errebelatuak zeuden argazkiak.

        —Ici vos photos...

        Eta astiro-astiro hitz egin zidan dendari frantsesak, hitzak ondo ahoskatuz. Aitona Txomini hartutako frantsesezko hiztegiņoan begiratu gabe ulertzen nion nik behintzat. Oso dendari atsegina zen, bai, Bordeleko hura. Ez, ordea, gure herriko Xanti Kukulu bezain maitagarria. Ez zidan, behintzat, esan:

        —Oso politak atera zaizkin oraingoan, Maxe. . .

        Eta Bordeleko dendari hark ez zizkidan argazkietako argibide teknikoak ere eman.

        Nola emango zizkidan, ba, argibideak, nik zipitzik ere ez baldin badakit frantsesez? Dena dela, argazkiak banan-banan pasatzen hasi zen emakumea, eta nik bat onetsi ahala, beste bat erakusten zidan, kortesia osoz galdetzen zidalarik ea argazkia ondo zegoen:

        —C'est bien?... C'est bien?...

        Eta, halako batean, kiroldegiko harmailetan ateratako argazkia jarri zuen mahai gainean.

        —C'est bien?...

        Aho zabalik eta begiak arranpalo geratu nintzen: sekula-sekulakoa zen argazkia. Hankaz gora eta ipurdiz behera erortzeko modukoa.

 

MUSUBERO, MON AMOUR

 

        Aho zabalik eta begiak arranpalo geratu naiz, sekula-sekulakoa baita argazkia. Hankaz gora eta ipurdiz behera erortzeko modukoa.

        Ni, behintzat, ahoa bete hortz utzi nau gure gelako neska-taldeari ateratako argazkiak. Jo eta ma. Baina ez naiz horrela jarri kiroldegiko tribunan ateratako argazkia apartekoa delako. Edo nire gelako neska guztiak ondo enkoadratuta eta pinpirin-dotore atera direlako.

        Ez.

        Taldearen atzeko aldean, kiroldegiko tribunaren albo batean, irteera bat ikusten da, erdi ilunpean.

        Horra arte, normala.

        Eta kiroldegiko irteeran ikusten denak ere normala ematen du: gizon bapomotel bibotedun bat ageri da argazkian, emakume bati bizkarretik besoa pasatzen; musuka ari zaio emakumeari, eta sekulako estutua ematen.

        Horra artekoa ere, normala da, bai.

        Ez gaude, ba, Frantzian, maitasunaren lurraldean? Agur esateko, elkarri lau eta sei eta zortzi musu ematen dioten tokian, hain zuzen ere? Je t'aime eta mon amour tankerako esaldi laburrak, eztia jaten ari balira bezala, natural-natural esaten dituzten lekuan, alegia?

        Ni ez naiz musuekin-eta batere lotsatzen. Eta telebistan ere, gauza berdeak-eta jartzen dituztenean, ni ez naiz lotsatzen.

        Aita, bai: neska bat titi-bistan agertzen denean, «zer da hori?», esaten du. Eta telebistako kanala aldatzen du. Baina aitak, bakarrik gelditu orduko, berriro neska titi-freskoen kanala jartzen du.

        Baina, argazkira itzuliz: nor uste duzue dela gizon bibotedunak estu-estu eta arrima-arrima eginda besarkatzen duen emakumea?

        Andereņo Maripi!

        Eta hori ez da normala. Niri ez zait, behintzat, normala denik iruditzen. Argazkian agertzen den eszena hori normala balitz, andereņo Maripi ez zen atzo kiroldegiko irteerako ilunpe hartan kukutuko. Aski zuen bibotedunari musua natural-natural ematea. Denen agerian eta inoren lotsarik gabe, alegia.

        Baina inork ikusterik nahi ez balu bezala ageri da argazkian.

        Hor dago koska, hori da gakoa, horra ni jo eta ma utzi nauen ixtorio-mixterioa:

        Andereņo Maripi gordean, isilean, ezkutuan ari dela musuka.

        Klandes tinitatean, alegia: gure aitona Txominek ere ibili behar izan omen zuen moduan, orain urte asko sindikatua antolatzen aritu zenean.

        Aitonaren klandestinitateak, ordea, poliziari zion beldur. Baina Andereņo Maripiren klandestinitateak? Nori dio beldur Andereņo Maripik, horrela ezkutatzeko?

        Guri, gelako neskoi? Loraine bere alabari?

        Bere senarrari, behintzat, ez dio beldur handirik andereņo Maripik. Nola, ba?, Andereņo Maripiren senarra eta Loraineren aita Bordeletik oso urruti baitago, auskalo nongo itsas bazterren batean, merkatalontzi bateko kapitain.

        Horixe da, bai, ditxosozko argazkiaren atzeko partean gertatzen denaren ixtoriomixterioa eta gakoa eta koska: zer arraio gorri egiten ari da andereņo Maripi musu beroak ematen gizon arrotz bati? Argazki-dendatik atera naizenean, laino beltz itsusi batek, grausk!, irentsi du eguzkia.

Garapena: Dijitalidadea SL