Anjel
Lertxundi

1948 (Orio)

Egile honen
beste liburuak

NOBELA

Goiko kale

1973, Gero

Ajea du Urturik

1971, Etor

Hamaseigarrenean aidanez

1983, Erein

Urtero da aurten

1984, Erein

Tobacco days

1987, Erein

Carla

1989, Erein

Kapitain Frakasa

1991, Erein

Otto Pette

1994, Alberdania

Lehorreko koadernoa

1998, Alberdania

Zorion perfektua

2002, Alberdania

Ihes betea

2006, Alberdania

Konpainia noblean

2004, Alberdania

Zoaz infernura, laztana

2008, Alberdania

NARRAZIOA

Piztiaren izena

1995, Alberdania

Azkenaz beste

1996, Alberdania

Letrak kalekantoitik

1996, Alberdania

Argizariaren egunak

1998, Alberdania

Lurrak berdinduko nau

1990, Erein

IPUINA

Hunik arrats artean

1970, Lur

Aise eman zenidan eskua

1979, Erein

SAIAKERA

Mentura dugun artean

2001, Alberdania

Gogoa zubi

1999, Alberdania

KRONIKA

Italia, bizitza hizpide

2004, Alberdania / Berria

BIOGRAFIA

Martin Ugalde, leialtasun baten historia

1997, Andoaingo Udala

ETNOGRAFIA

Tresak eta Kordelak

1993, Zarauzko Udala/Itxaropena

ANTOLOGIA

Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)

1991, Erein

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Gizon kabalen piurak

1982, Erein

Eskiatzaile herrenaren kasua

1988, Erein

Kaxkajo bahituaren kasua

1988, Erein

Paris de la France-ko pateen kasua

1988, Erein

Alarguntsa sikodelikoaren kasua

1989, Erein

Sardina ezpain gorriaren kasua

1989, Erein

Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe

1993, Erein

Estalaktita rockeroaren kasua

1989, Erein

Nire kuleroak

1999, Elkar

Musubero mon amour

2000, Elkar

Aizak eta aizan elkarrekin dantzan

2002, Elkar

Tristeak kontsolatzeko makina

1982, Erein

Kontatzeko manera xinplea oso lortua dago eta xinpletasun hori ez da kasualitatezkoa. Modu honetan idatzitako prosa hau jostailuz beteta dator bai hizkuntza aldetik nola gaia aldetik ere.

Mikel Hernandez Abaitua (Susa, 1982-01)

Donostian
Elefanteak ikusi zirenekoa

 

        Alkateak bere bulegoko leihoa ireki zuenean, ezin zuen sinetsi begien bistan zuena: Alderdi Eder neurri, mota eta modu guztietako elefantez beterik zegoen. Gorriz jantzitako elefante dotore bat soka saltoan, egunkaria irakurtzen ari zen elefante korbataduna, hiruzpalau elefante elkarren artean hizketan, elefante asko hondartzan etzanda, zenbait eguzkia hartzen, beste zenbait paletan, saltaka, itsasora begira, txikleaz globoak egiten, pipak erosten, pipak saltzen, usoei ogi apurrak botatzen...

        Alkatea, bulegoko ateari ikaragarrizko danbatekoa eman eta Hertzain Nagusiarengana joan zen.

        —Zer gertatzen da Alderdi Ederren? —alkatea ez zegoen goiz hartan txantxetarako.

        —Alderdi Ederren? —galdetu zion Hertzain Nagusiak harriturik, marfilezko hortz luze, zuriak erakutsiz— Zer gertatzen da, bada?

        —Dena elefantez beterik dagoela! —Udaletxe guztian entzun zen alkatearen kantalotsaren oihartzuna.

        —Aibala, a ze gauzak esaten dituzun zuk gaur goizean! Alderdi Eder elefantez beterik dagoela? Eta Amara, eta Egia, eta Urgull, eta Igeldo... A ze gauzak entzuteko jaio garen errukarriok!

        Alkateak ez zekien zer pentsa eta zer egin. Hertzain Nagusiari kargua kendu zion han bertan. Zuzendu zen gero Udaletxeko beste funtzionariengana, hauek Hertzain Nagusiaren hitz berberak esan zituztela eta alkateak kargua kendu zien deneri. Hertzain Nagusiak eta funtzionariek greba egitea erabaki zuten.

 

        Bitartean, alkatea Alderdi Ederrera irten zen zer gertatzen ote zen ikustera. Kontuz-kontuz ibili beharko zuela erabaki zuen, elefanteek zapal ez zezaten. Soka saltoan zebilen elefanteak egunon! esan zion, egunkaria irakurtzen ari zenak kaixo!, hizketan ari zirenek, zer moduz?, paseoan zebiltzanek eguraldin ona, eh?, saltaka ari zirenek, gero arte, itsasora begira zeudenek gaur itsaso zakarra dugu, doministikuka ari zirenek Jesus!, txikleaz globoak egiten ari zirenek, osasun!, pipak erosten zituztenek bizitza goraka doa, usoei ogi-apurrak botatzen ari zirenek, berriz, ez zuten alkatea ezagutzen eta, noski, ez zioten kasorik egin.

        Alkateak ez zion inori erantzun eta elefanteek edukaziorik gabeko alkate bat zutela agintari pentsatu eta hurrengoan botorik ez ematea erabaki zuten.

        Negua zen eta zirkorik ez zegoen anuntziatuta egun haietan. Gainera, alkateak zirkoa izatez gerotan jakin behar zuen, berak ematen bait zuen horretarako baimena. Gure alkate gizarajoak ez zekien zer pentsa, zer egin.

        Autoan sartu eta Donostian zehar buelta handi bat eman zuen, ea auzoetako egoera nolakoa ote zen jakin asmoz. Zebra igarobideetan, dendetan eta espaloietan, tabernetan eta banketxetan, leihoetan eta balkoietan, bazter guztietan elefanteak ikusten zituen. Elefante dexente ikusi zuen, pentsa, baita elefante txikiak haur kotxetan eramaten ere.

 

        Halako batez, semaforoa gorrian zegoenik ikusi ez eta beste auto bat jo zuen. Beste autoko gidaria haserre bizian irten zen autotik.

        —Elefante tunante! Tronpatu egin al haiz? —aurrean zegoena alkatea zela ikusi eta gero:

        —Barka, alkate jauna, barka!

        Alkateak hondamen guztiak ordainduko zituela, tronpa luzeko gidariak ezetz, azken aseguroetako paperak bete zituzten eta bakoitzak bere bidea hartu zuen. Alkateak Udaletxe inguruko garage batetara eraman zuen autoa konpontzera eta, ondoren, bere bulegoruntz abiatu zen.

 

        Hertzain Nagusia eta funtzionariak Udaletxeko atarian zeuden greba zein egunetan hasi eta zenbat egunetan luza eztabaidatzen.

        Alkatea zuzendu zitzaien. Hertzan Nagusiak eta funtzioilariek betilun eta zorrotz begiratu zioten.

        —Beno, beno, mutilak —esan zuen alkateak— burukomin dexentez jaiki naiz gaur eta gauzak neurritik kanpora atera ditut. Has zaitezte, mesedez, eguneroko lanean.

        Eta bere tronpa luzatu zien funtzionari guztiei banan-bana barkazioa eskatzen zien bitartean.

Garapena: Dijitalidadea SL