Anjel
Lertxundi

1948 (Orio)

Egile honen
beste liburuak

NOBELA

Goiko kale

1973, Gero

Ajea du Urturik

1971, Etor

Hamaseigarrenean aidanez

1983, Erein

Urtero da aurten

1984, Erein

Tobacco days

1987, Erein

Carla

1989, Erein

Kapitain Frakasa

1991, Erein

Otto Pette

1994, Alberdania

Lehorreko koadernoa

1998, Alberdania

Zorion perfektua

2002, Alberdania

Ihes betea

2006, Alberdania

Konpainia noblean

2004, Alberdania

Zoaz infernura, laztana

2008, Alberdania

NARRAZIOA

Piztiaren izena

1995, Alberdania

Azkenaz beste

1996, Alberdania

Letrak kalekantoitik

1996, Alberdania

Argizariaren egunak

1998, Alberdania

Lurrak berdinduko nau

1990, Erein

IPUINA

Hunik arrats artean

1970, Lur

Aise eman zenidan eskua

1979, Erein

SAIAKERA

Mentura dugun artean

2001, Alberdania

Gogoa zubi

1999, Alberdania

KRONIKA

Italia, bizitza hizpide

2004, Alberdania / Berria

BIOGRAFIA

Martin Ugalde, leialtasun baten historia

1997, Andoaingo Udala

ETNOGRAFIA

Tresak eta Kordelak

1993, Zarauzko Udala/Itxaropena

ANTOLOGIA

Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)

1991, Erein

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Gizon kabalen piurak

1982, Erein

Tristeak kontsolatzeko makina

1982, Erein

Eskiatzaile herrenaren kasua

1988, Erein

Kaxkajo bahituaren kasua

1988, Erein

Paris de la France-ko pateen kasua

1988, Erein

Alarguntsa sikodelikoaren kasua

1989, Erein

Sardina ezpain gorriaren kasua

1989, Erein

Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe

1993, Erein

Estalaktita rockeroaren kasua

1989, Erein

Musubero mon amour

2000, Elkar

Aizak eta aizan elkarrekin dantzan

2002, Elkar

Nire kuleroak

1999, Elkar

        Aitona Txomini ateratako argazkiak aho zabalik eta begiak arranpalo utzi ninduen. Jo eta ma. Baina ez nintzen horrela jarri argazki ona zelako. Edo aitona Txomin zineko galai bat baino guapoago atera zelako.

        Ez.

        Nire aitonak kulero txiki batzuk zeuzkan eskuan! Nire kulero txiki batzuk! Horregatik gelditu nintzen ahoa bete hortz, eta begiak beren zulotik atera beharrean.

 

        Xanti Kukuluk ere aitonaren argazkiari begiratu zion, betaurrekoak begietatik sudurrean behera jaitsiz:

        —Oso argazki ona dun: behetik gora atera dion, kontrapikatuan, eta oso efektu polita lortu dun: aitonak

handiagoa ematen din horrela. Zineko galai baten itxura guztia din —esan zidan Xanti Kukuluk; baina, berehala, betazalak kizkurtu zituen—: Zer da aitonak eskuan daukan hori?

        —Ezer ez, ezer ez ! —erantzun nion urduri eta hitzarekin hitza janez. Argazkiak hartu nituen.

        —Zer gertatzen zain, Maxe? Zuri-zuri hago! —esan zidan Xanti Kukuluk.

        —Zera... Zera...

        Ezin nuen hitzik egin, ezin nuen hitza hitzarekin lotu. Abailduta nengoen, eguzki-galdatan urtutako izozki bat baino berago.

        —Zera... Zenbat da? —atera zitzaidan halako batean.

        Xantik presaka nintzela pentsatuko zuen. Ez zuen, behintzat, ezer esan. Begiak erdi itxirik, kalkuluak egiten hasi zen bere ohiko sisibasa azkarrean: «Hamasei argazki koloretako, argazki bana hamasei duro, hamasei bider hamasei duro...»

        —...berrehun eta berrogeita hamasei duro.

        Eurotan kontatzen ikasi behar dugun garaiotan, Xanti Kukuluk durotan kontatzen segitzen du, nire aitona Txominek bezala.

        —Mesedez, Xanti... Esango al didazu pezetatan?

        —A, bai, barkatu —begiak erdi bildu zituen berriro; eta berriro ere sisibasaka jardun eta gero—: Mila berrehun eta laurogei pezeta. Ama pasatuko al da ordaintzera?

        —Ez, ez, neuk ordainduko dizkizut.

 

        Ez nuen amaren erretolikarik entzun nahi. «Ez al dakizu lanik gabe geratu naizela hipermerkatuan, zu diru eske etortzeko?». Itsulapikotik ateratako neure diruarekin ordaindu nuen Xanti Kukuluren lana.

        Malekoitik barrena egin nuen etxerainoko bidea. Eguzkia plisti-plasta zebilen uraren gainean, urrezko distiren dantza politak sortuz. Primerako giroa egiten zuen igerian egiteko.

        Nik, ordea, ez neukan bainatzeko gogorik. Ez nuen aitonaren argazkia beste ezer buruan.

Garapena: Dijitalidadea SL