1948 (Orio)
Egile honen
beste liburuak
NOBELA
1971, Etor
1983, Erein
1984, Erein
1987, Erein
1989, Erein
1991, Erein
1994, Alberdania
1998, Alberdania
2002, Alberdania
2006, Alberdania
2004, Alberdania
2008, Alberdania
NARRAZIOA
1995, Alberdania
1996, Alberdania
1996, Alberdania
1998, Alberdania
1990, Erein
IPUINA
1970, Lur
1979, Erein
SAIAKERA
2001, Alberdania
1999, Alberdania
KRONIKA
2004, Alberdania / Berria
BIOGRAFIA
Martin Ugalde, leialtasun baten historia
1997, Andoaingo Udala
ETNOGRAFIA
1993, Zarauzko Udala/Itxaropena
ANTOLOGIA
Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)
1991, Erein
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Erein
1982, Erein
1988, Erein
1988, Erein
Paris de la France-ko pateen kasua
1988, Erein
Alarguntsa sikodelikoaren kasua
1989, Erein
Sardina ezpain gorriaren kasua
1989, Erein
Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe
1993, Erein
1989, Erein
1999, Elkar
2000, Elkar
Aizak eta aizan elkarrekin dantzan
2002, Elkar
Goiko kale
1973, Gero
Anjel Lertxundi estilista bat da, gure gaurko narratiba sortzaileak dauzkan estilista oso gutxitako bat; bakarra behar bada. Eta hori guztiz garrantzitsu da. Estiloa eta hizkuntzaren moldatze egoki, beharrezkoa, azken finean bat dira: nobelak, ipuiak, poemak «egin» egin behar dira, eta ez «bota». Lertxundi egiten saiatzen da: artista bat da.
Xabier Lete (Zeruko Argia, 1973-11-25)
Astarrain ibaia Euskal Herriko ibai guztiak bezalakoa zen orain urte batzuk. Ez zen luzea. Zabala ere ezin izan hain menditsua dugun herri honetan. Baina gardena genduen. Bihotza zabaltzen zait, eta mila poz-jariotan irekitzen, hau gogoratzen dudanean. Zerbait gardena dela esatea zail egiten zaigun garai nahasi hauetan —egungo Astarrain ikusi besterik ez dago— tamalgarria deritzat Astarrain eder hartaz hitz egiteari. Haren ertzetako baserrietan sortua da hainbat abesti. Bertsolaritzaren loreak Astarraingo ildoan Lebiatan berri bezala jaio, eta bertsolarien begiak liluratzen zituenean; amuarrainetan jardundako gure oin bustien dantza bizkorren garaietan; ipar-haizeak gure eztarrietako hitza borobiltzen zuenean.
Gaurko Astarrain honek gorroto biziko tximista dakar bere uretan. Trena hegaletik zihoakion. Gaur bezala. Baina hegaletik zihoakion baita baratze oparoen lur aberatsa ere. Hegaletik zihoakion mahatsondoaren txakolinaren mozkor gozoa. Hegaletik, beti bihotzetik, joan zaio herriaren kordea.
Bukolkeria hauek ez dute sentidurik gure bizitza sumendi baten ikaretan kulunkatzen ari zaigun garai hautsi hauetan.
Baina orduan ere ez. Gerra oraindik odolean zuenean ekarri ninduen amak eta, odolak odol, gerra daramat nere bihotzean ere. Aitak itxaropen baino fede gehiagoz ekin zion lanari. Senide ugari ginen, eta aitaren bazkalondoko sagarraren azalak jan behar izaten genituen. Horregatik-edo maite dut orduko Astarrain gardena. Eta haren inguru gardenagoa.
Astarrain itsasoratzen den haran hertsian eraiki dute nere herria. Arrantzale herria, nahiz eta ni baserri ttipi, eta ttipitasunean behartsu, batean jaioa izan. Kaia ibaiaren ezker aldeko golko tipi batean dago eta nere herriko kaleak Astarraingo hildoan hasten dira, ze ura baita gure jaio-berritako lehen laguna. Eta jostailua. Zumea bezala bihurtzen dira nere herriko kaleak gure arrantzaleen bizileku zigortuetan. Atzerritarrak ez du kale horietako gizonen begietan irakurtzen ikasiko. Agur luzeetan bustitako begi horiek ikusi dute anitz sendi hautsirik! Heriotzak itxaropenaren zirrara ebagitzen duenean bakarrik itzaltzen dira nere herritarren begietako argiak.
Eta gorago, itsasoa eta mendia bere haizetan estutu eta maitemintzen diren txokoan eraiki zuten behin baserri bat. Oso zaharra da, eta sarritan pentsatua dut berritzeko une tristea ere iritsia duela, baina zenbat nahigabe nere aitona baserri zahar haren jabe izan gabe.
Talai-mendiren hegal batetan eraikia dago, eta haren bizkarrak itsasoaren muxu bigunenak eta ekaitz indartsuenak jasan behar izaten ditu, haren begiak Astarraingo ildoko harri borobilekin jolasten diren bitartean. Gaur larrosak eta liliak zaintzen dituzte atarian, baina ni haurra nintzenean bi intxaurrondo sendo zeuden gela guztietako leihoetatik baserriko bizitza ezkutuenean sartu nahirik. Udako igande arratsaldeetan hantxe egoten ginen guztiak, intxaurrondoaren kerizpean. Haurrok intxaurrondo batetik zintzilik zegoen kolunpio zahar batean jolasten ginen, eta gerritik belaunetaraino jeisten zitzaidan zirrara gozoa. Gurasoak eta osabak mahai baten inguruan biltzen ziren musaldi baten lasaigarrian. Sagardo bonbil bat izaten zuten igandero mahai gainean, eta guk ere jaten genuen Goiherritik ekarritako gazta gogorra.
Eta gauza da kolunpioan kulunkatuta jaioa naizela itsasoaren eta mendiaren amodien txokoan, eta zainez zain galtzen ari naizela amodio gozo honetan.
Kolunpioaren zirrara sentituaz egin nahi nuke lo. Etzan, eta heriotzaren ilunpean murgildu. Mila zigorren txistua dabilkit inguruan, eta ohea estuegia zait. Gorputza askatzen doa, zartatzen. Maindireak tolestatu, armarioan sartu, eta ohe biluziaren gainean.
—Orain lasai ninteke, ama. Ez zaitut itoko.
Izerdiak nahigabetzen nauen tristuraren ordu biluzi honetan ez dut nere begiak liluratuko lituzkeen Astarrainik. Zikindu zitzaigun gure herriaren bekatu zabalenean, sakonenean, eta gaur nere ohearen ertzeko amildegi beltzean gogoratzeari ekin diodanean, nere barneko Astarrain lehorrak murgildu nau mila zurrunbuilotan.
Mendian erori eta belar bihurtuko banintz, itsasoan erori eta ildoko arraultze borobilen antzeko harri izatera iritsiko banintz, ohetik jaiki, pijama txoko batetara bota eta nadin betiko zurekin.
Baina Astarrain berriak sortzen dira nere zainetan, eta konturatu gabe murgiltzen naiz betiko joan zitzaizkidan kale estu haietako haizetan. Zezen zauritu bat bezala nabil gora eta behera bizitzaren azken gorriak adarreratu nahian, baina zezen-plaza honetan ez dago eguzkirik eta gosea dute begiratzen nauten begiek.
Kontuak aski garbi azaldu ditut. Ez du mundurik merezi nere kezka eten honek, eta horregatik-edo gogoratzen dut gaur goizean ikusi dudan haur herrena. Lagunek, zakur gaiso bat bezala xaxatzen zuten.
Haur guztiak haren inguruan «herrena» hitzaren ritmo hautsian.
—Korrika apustu bat...
—Ez, ez. Ni bakardadearekin jolasten naiz.
—Ez.
—Korrika!
—Ez!
—Korrika ez, baina herrenka ote?
—Ez, ez. Ez dizuet esanen. Bakardadea da nere laguna, eta beti dut nerekin.
Eta bakea. Mila margotan iritsi zait lasaitasuna. Konturatu naiz, nere oroimen herrena, ametsa errealitatearekin nahasten den muga urdinean zintzilika nuela.