1951 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
NARRATIBA
1999, Elkar
2000, Elkar
2006, Elkar
IPUINA
1996, Elkar
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Elkar
Kaltxaberde, Tturku eta Gotzon
1984, Elkar
1985, Elkar
1987, Gipuzkoako Foru Aldundia - Zarauzko Udala
1987, Elkar
Mutiko Ausarta eta Neska Panpoxa
1989, Elkar
1990, Elkar
Ausarta eta Panpoxa tartaloen basoan
1991, Elkar
1992, Elkar
1993, Elkar
1995, Errenteriako Udala
1995, Elkar
1995, Elkar
1995, Elkar
1997, Elkar
2000, Elkar
2000, Elkar
Arreba txiki bat dut, eta zer?
2002, Elkar
2002, Elkar
2004, Elkar
2006, Elkar
2008, Elkar
Mixi Marrau
2007, Elkar
Beste askotan bezala, Maripi andereñoaren gelako umeak oso urduri daude gaur, eta ez da erraza isiltasuna eta bakea lortzea.
Ikasleek asko mane dute andereño Maripi. Esaten dute oso txintxoa dela, eta ipuin kontalari ona, baina batzuetan ez dira oso ondo portatzen berarekin. Gelan zalapartaka eta istiluan ibiltzen dira, andereñoak esaten duenari kasu handirik egin gabe, jolasean.
Horrelakoetan, andereño Maripik hasperen egiten du, besoak zeru aldera altxatu, eta esaten du:
—Mixi marrau!
Gelako denek jolasteari uzten diote hitz horiek entzuten dituztenean, baita bihurrienek ere.
—Mixi marrau! —erantzuten diote.
Eta korrika eta presaka ipuinen txokora joaten dira denak.
Aurrez erabakita daukaten jolas bat da hori: iskanbilak eta esku artean daukaten guztia utzi eta ipuinen txokora joatea andereñoak «mixi marrau» esaten duenean.
Ipuinen txokoa gelako baztertxo bat da, eta han bakoitzak bere lekua dauka esertzeko. Denak eseritakoan, andereño Maripik hitz magikoak esaten ditu:
Mixi marrau,
katuak jan nau,
aitak hil nau,
amak egosi nau,
arreba panpoxak
piztu egin nau.
Andereñoa ozen hasten da, baina abestitxoa amaitzen ari den neurrian ahots apalagoa erabiltzen du, eta amaierarako la ez zafo ezer entzuten.
Indar handikoak dira «mixi marrau» hitz magikoak: lehen iskanbila eta zarata besterik ez zegoen gelan erabateko isiltasuna lortu dute kantatxoa amaitzerako. Gelan ez da ezer entzuten. Haurrak isilik geratu dira andereño Maripiren ezpainei begira. Ondo baino hobeto baitakite «mixi marrau» horren ondoren ipuin bat datorrela...
Andereñoak munduko bola hartu du eskuetan.
—Nongoa izango ote da gaurko ipuina? —esan du bere buruarekin hitz eginez bezala—. Ipar Ameriketakoa? Afrikakoa? Indiakoa? Australiakoa?. . .
Eta leku horiek aipatzen ari den bitartean, munduko bolan non dauden erakutsi die ikasleei. Andereño Maripirentzat une guztiak onak lira gauzak irakasteko.
Azkenean, goxo-goxo eragin dio munduko bolari, eta hura biraka hasi da.
—Mundua horrelaxe mugitzen da espazioan, Eguzkiaren biran —esan du andereñoak, beti gauzak irakatsi nahian—. Tira, Maider, ipini hatza nonbait. . .
Maider hatza Hego Amerikaren parean jartzen saiatu da. Maiderri asko gustatzen zaizkio Hego Ameriketako ipuinak. Oihaneko istorioak, zelai zabaletako kontakizunak... Baina munduko bolak biraka jarraitu du, eta hatzak «Ozeano Atlantikoa» dioen orban urdina gurutzatu du alderik alde, eta Afrikaren gainean geratu zaio.
—Non zaude? —galdetu dio andereñoak Maiderri.
—Afrikan —erantzun dio Maiderrek, pena apur batez, nahiago baitzuen Ameriketan egon Afrikan baino.
—Afrikan. Oso ondo.
Andereño Maripik betaurrekoak jantzi ditu, eta liburu handi batetik txakal gorriaren istorioa kontatu die.