Egile honen
beste liburuak

NARRATIBA

Hontzaren orduak

1999, Elkar

101 gau

2000, Elkar

Bizitza eredugarriak

2006, Elkar

IPUINA

Albahaka lurrina

1996, Elkar

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Zozoa eta biok

1982, Elkar

Kaltxaberde, Tturku eta Gotzon

1984, Elkar

Papartxuri eta Biboteluxe

1985, Elkar

Zazpi gelako hodeietako etxea

1987, Gipuzkoako Foru Aldundia - Zarauzko Udala

Muxi eta Puxi

1987, Elkar

Mutiko Ausarta eta Neska Panpoxa

1989, Elkar

2.061: antzinako kronikak

1990, Elkar

Ausarta eta Panpoxa tartaloen basoan

1991, Elkar

Katixa eta Kroko

1992, Elkar

Indianoa

1993, Elkar

Lau titiriti, bi tatarata..

1995, Errenteriako Udala

Etxerako bidea

1995, Elkar

Agure jakagorria

1995, Elkar

Hiru lagun

1995, Elkar

Katixa, Kroko eta Kokoroko

1997, Elkar

Kikik Koko nahi du

2000, Elkar

Arreba txiki bat dut, eta zer?

2002, Elkar

Horazio eta jaguarra

2002, Elkar

Jokin Galtxagorri

2004, Elkar

Alfonbra berria

2006, Elkar

Mixi Marrau

2007, Elkar

Zaldun beltzak

2008, Elkar

Axa mixa zilarra

2000, Elkar

MINTZATZEN DA, ETA MIHIRIK EZ;

BADABIL, ETA ZANGORIK EZ;

ELURRA BEZAIN ZURIA,

BIKEA BEZAIN BELTZ.

 

        Hor goiko hori igarkizun bat da, noski, eta hiru lerro horien atzean ezkutatzen den gauza zein den asmatu behar duzu.

       

Asko pentsatu ondoren,

eta zer izan daitekeen igartzen ez badiozu,

zoaz hemen eskuinean adierazten dizugun atalera:        bi

 

 

XINGOLA-MINGOLA,

PARETAN GORA.

 

        Ba al dakizu zer den?

       

Erantzuna:        lau

 

 

        Oraingoan, ipuin bat:

 

TXEPETXA ETA ARRANOA

 

        Behin batean, joan zen txepetxa arranoarengana eta apustu egin zion:

        —Baietz zu baino gorago igo hegan!

        Arranoak, harro, barre egiten zion txepetxari.

        —Gorago igo? Hi burutik sano al hago? Hegan nork gehiago egin apustu egin nahi duk?

        —Bai.

        —Eta noiz izango da hori? Noiz indartuko haiz hi niri aurre egiteko adina?

        —Nahi duzunean! Noiz egingo dugu apustua?

        —Oraintxe bertan!

        Eta arranoa hegan hasteko preparatzen ari zen bitartean, txepetxa arranoaren luma artean ezkutatu zen, eta nola hain arina den, hark ez zuen somatu ere egin.

        Arranoa hasi zen hegan eta egin zuen gora, eta gora, eta gora... Erabat nekatuta zegoenean, esan zuen:

        —Nahikoa igo naiz. Zeharo nekatuta nago baina hemen inguruan ez dago txepetx txolin horren arrastorik. Irabazi dut.

        Eta beherantz abiatu zen. Baina gorenean zegoenean, txepetx txikia luma artetik irten eta hegan hasi zen, arranoa igo zena baino pittin bat gehiago.        Arranoa behera zihoala, honela egin zuen oihu

        —Nik irabazi dut! Nik irabazi dut!

        Arranoa ikaragarri haserretu zen eta txepetx gaixoa hantxe bertan akabatu nahi zuen, baina nekatuta zegoen eta ez zuen harrapatzerik izan.

        «Nik irabazi dut! Nik irabazi dut!» kantatzen du txepetxak ordutik, baina sasi artean ezkutatuta, beti ere.

        Arranoaren beldur baita oraindik...

 

Igarkizun bat zain duzu:        zortzi

 

 

KENDUAZ HAZI ETA GEHITZEN DENA.

 

Ba al dakizu zer den?                hamar

 

 

KOXKIN, KOXKIN HARGINA,

PARETA-ZULOAN SORGINA.

 

Zer da?                hamabi

 

 

        Sarritan, lehentxeago barrez ari zen ume txikia negarrez hasten da gero.

        Lehen, hori gertatzen zenean, honela kantatzen zioten negarrez ari zenari:

 

LEHEN BARREZ,

ORAIN NEGARREZ,

SOLDADU ZAHARRAREKIN

EZKONDU NAHI EZ.

 

Igarkizun bat zain duzu:        hamasei

 

 

BAGINELA ETA BAGARA,

BI ANAIA BIKIAK;

GU AURREAN JARRITA,

HOBETO IKUSIKO DITUZU

GAUZA GUZTI-GUZTIAK.

 

Ba al dakizu zer diren?                hogei

 

 

ERBIA ETA TRIKUA

 

        Negu batean, joan zen trikua erbiaren etxera eta beretzat lekutxo bat eskatu zion hotzak akabatzen zegoela eta.

        Erbia errukitu egin zen eta lekutxo bat eman zion triku gaixoari.

        Denbora asko baino lehen, hasi zen trikua triki-triku, triki-triku, bazterrak endredatzen eta azkenean, han egon ezinik, erbiak alde egin behar izan zuen bere etxetik.

        Horregatik esaten da: trikuak erbiari egin ziona egingo digu horrek guri, hau da, babesean hartu dugunak geure txokotik bidali egingo gaitu.

 

Igarkizun bat zain duzu:        hemezortzi

 

 

Hemen duzu beste bat:

 

SASIRA JOAN ETA URRATU EZ,

URETARA JOAN ETA BUSTI EZ.

 

Zer da?                hogeita lau

Garapena: Dijitalidadea SL