Egile honen
beste liburuak

NARRATIBA

Hontzaren orduak

1999, Elkar

101 gau

2000, Elkar

Bizitza eredugarriak

2006, Elkar

IPUINA

Albahaka lurrina

1996, Elkar

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Zozoa eta biok

1982, Elkar

Kaltxaberde, Tturku eta Gotzon

1984, Elkar

Papartxuri eta Biboteluxe

1985, Elkar

Zazpi gelako hodeietako etxea

1987, Gipuzkoako Foru Aldundia - Zarauzko Udala

Muxi eta Puxi

1987, Elkar

Mutiko Ausarta eta Neska Panpoxa

1989, Elkar

2.061: antzinako kronikak

1990, Elkar

Ausarta eta Panpoxa tartaloen basoan

1991, Elkar

Katixa eta Kroko

1992, Elkar

Indianoa

1993, Elkar

Lau titiriti, bi tatarata..

1995, Errenteriako Udala

Etxerako bidea

1995, Elkar

Agure jakagorria

1995, Elkar

Hiru lagun

1995, Elkar

Katixa, Kroko eta Kokoroko

1997, Elkar

Axa mixa zilarra

2000, Elkar

Kikik Koko nahi du

2000, Elkar

Arreba txiki bat dut, eta zer?

2002, Elkar

Horazio eta jaguarra

2002, Elkar

Jokin Galtxagorri

2004, Elkar

Mixi Marrau

2007, Elkar

Zaldun beltzak

2008, Elkar

Alfonbra berria

2006, Elkar

        Orain kontatu behar dizuedan istorio hau Larrabetzun gertatutakoa omen da, eta niri kontatu zidaten bezala, hitz bakar bat ere aldatu gabe, errepikatuko dizuet.

        Itxura denez, Ioanioren eta Marisaren etxean egongelako alfonbra zaharkitu samarra zegoen, eta beste bat erosteko asmoa zeukaten aspalditik. Baina badakizue, gerorako utzi eta gerorako utzi, azkenean...

        —Gaur bertan erosi behar dugu alfonbra berria —esan zion Marisak Ioaniori halako batean—. Zoaz Bilbora alfonbra pertsiarrak saltzen dituzten dendara, eta eros ezazu bat.

        —Baina, Marisa —esan zuen Ioaniok—, zuk badakizu ni oso txarra naizela alfonbrak aukeratzen.

        Ioanio berrogei urtetik gorako gizona zen, sudurra kakoduna zuen, eta metalezko betaurreko txiki batzuk, sudur handi samarraren gainean.

        —Berriz ere izango zara txarra beti zure emaztearen eskuetan uzten baduzu aukera! Tira, txorakeria gutxi, eta zoaz azkar.

        Marisa ere berrogei urtetik gorako emakumea zen, ilea gorriz tindatutakoa zuena eta ienio bizikoa. Galtzekin ibili ohi zen ia beti, baina egun hartan gona luze bat iantzi zuen. Bilera garrantzitsu batera ioatekoa zen, itxuraz, eta horregatik izango zen, agian. Galtza edo gona, kontua da urduri zegoela. Eta Marisa urduri dagoenean, broma gutxi!

        Ioaniok, berriz, gogo gutxi zeukan alfonbra erostera ioateko, baina Marisari nola esan ezetz! Eztabaidan ari zirela, Anartz eta Aiora, Ioanio eta Marisaren seme-alabak, etorri ziren.

        Anartz bederatzi urteko mutikoa zen, amaren antz handikoa, sudur-motza eta ile kizkurduna. Aiora, berriz, hamaika urteko neska-motza zen, nahiko beltxarana eta ile ilunekoa.

        Aiora beti prest egoten zen «aitatxori» laguntzeko, eta Anartz, berriz, beti amorratuta ibiltzen zen Aiorak esaten zuenari kontra egiteko.

        —Nik lagunduko dizut alfonbra aukeratzen —esan zion Aiorak aitari.

        —Ederki, Aiora. Eskerrik asko —esan zion aitak, baina ez zirudien oso gustura zegoenik laguntza horrekin.

        —Aiorak zurekin ioan behar badu, nik ere zurekin ioan nahi dut —Anartzek.

        —Inbidix! —esan zion Aiorak, mingaina ateraz.

        —Tuntuna! Aiora, ipurdia gora...

        —Nahikoa da! —egin zuen oihu aitak—. Biok nirekin oraintxe bertan. Goazen!

        Hirurak Bilbo aldera ioan ziren, hiriaren sarrerako saltoki erraldoi horietako batera. Lantegi itxurako denda handi batean «Alfonbra pertsiarrak» iartzen zuen kartel handi batean.

Garapena: Dijitalidadea SL