Egile honen
beste liburuak

NARRATIBA

Hontzaren orduak

1999, Elkar

Bizitza eredugarriak

2006, Elkar

IPUINA

Albahaka lurrina

1996, Elkar

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Zozoa eta biok

1982, Elkar

Kaltxaberde, Tturku eta Gotzon

1984, Elkar

Papartxuri eta Biboteluxe

1985, Elkar

Zazpi gelako hodeietako etxea

1987, Gipuzkoako Foru Aldundia - Zarauzko Udala

Muxi eta Puxi

1987, Elkar

Mutiko Ausarta eta Neska Panpoxa

1989, Elkar

2.061: antzinako kronikak

1990, Elkar

Ausarta eta Panpoxa tartaloen basoan

1991, Elkar

Katixa eta Kroko

1992, Elkar

Indianoa

1993, Elkar

Lau titiriti, bi tatarata..

1995, Errenteriako Udala

Etxerako bidea

1995, Elkar

Agure jakagorria

1995, Elkar

Hiru lagun

1995, Elkar

Katixa, Kroko eta Kokoroko

1997, Elkar

Axa mixa zilarra

2000, Elkar

Kikik Koko nahi du

2000, Elkar

Arreba txiki bat dut, eta zer?

2002, Elkar

Horazio eta jaguarra

2002, Elkar

Jokin Galtxagorri

2004, Elkar

Alfonbra berria

2006, Elkar

Mixi Marrau

2007, Elkar

Zaldun beltzak

2008, Elkar

101 gau

2000, Elkar

Era guztietako gaiak eta osagaiak dakartza formula berezikoa den liburu pertsonal honek: mitologia klasikoa eta sineste berriak, esaera zaharrak nahiz pasadizo xelebreak, hala botanika nola zoologiarako gustua, han eta hemen bildutako adabakiak, inguruko nahiz urrutiko bitxikeriak, jakintza eta umorea batzen ditu... Plazerez idatzitako liburua dirudi eta egokia da plazerez irakurtzeko, eta plazerez ari garela, sexu-kontuak bezalaxe, piskanaka, gauero ataltxo bat irakurtzea gomendatzen digu egileak, nekatu ez gaitezen, baina denak, edo ahal direnak segidan irakurtzea ere ez da ideia txarra. Gu ez ginen gogaitu, oroitzapen ederra dugu oraindik.

Koldo Goitia eta Koldo Beheitia (Ostiela, 2001-04)

Estatua baten historia

 

        Yorkshireko Ripon herrian omen dago estatua, Italiako lantegi batean egindakoa.

        Eskultoreak Poloniako erregerentzat egin omen zuen eta errege bat ageri zen, errege guztiak bezalakoa, alde horretatik ez dago bitxikeriarik, eta oina gudari turkiar baten gainean jarrita omen zeukan, garaipen baten oroigarri edo. Kontua da Poloniako erregek ez zuela dirurik estatua hura ordaintzeko, eta egilea estatua handi eta saltzen zaila izango zitzaion batekin geratu omen zen.

        Baina eskultorea bizkorra izan eta ingelesei eskaini zien, aldaketa batzuk egin ondoren: erregea Charles II.a izango zen orain eta Oliver Cromwell edukiko zuen menperatuta oinpean.

 

        Gauza bitxia benetan, Charles IIak ez baitzuen hori egiteko aukerarik izan Cromwell bizi izan zen bitartean.

        Cromwell eta Erresuma Batuko erregetzaren arteko borroka nahiko bitxia izan zen. Alde batetik arrazoi politikoak zeuden: Charles I.ak, Charles II.aren aitak, aginte osoa nahi zuen erregetzarentzat —beretzat, alegia— absolutismo gogorrena ezarriz. Jainkoarengandik jasotako agintea zuela zioen, gizonei agintzeko. Beste aldetik, arrazoi erlijiosoak zeuden Cromwell eta erregetzaren arteko liskarrean: Cromwell puritanoa zen, kalbinismoaren jarraitzailea eta Ingalaterrako eliza erreformatuaren zabarkeria begi txarrez ikusten zuena; erregetzaren gehiegikeriaren aurrean, agintearen ikuspegi erabat puritanoa zeukan.

        —Denak dira Jainkoaren erreminta patuaren aurrean —zioen—, eta Hark nahi duena besterik ez dugu egiten gi-zakiok. Erregeren aginteak Jainkoaren nahiaren azpian egon behar du beti.

        Gainera, Oliver Cromwellek benetako eliza erreformatua Ingalaterran —eta agian lurbira osoan— ezartzeko Jainkoaren tresna zela uste zuen, hala sentitzen zuen bere hezurretan.

        Beraz, erregeren aurka Parlamentua defendatu zuen Cromwellek, eta Charles I.ari eta erregetza absolutista harrotuaren jarraitzaileei aurre egin zien, hitzez eta armaz, bere jarraitzaile sutsuekin —ironside izenekoak—. Borroka-ren ondoren, errege garaituak Eskoziara ihes egin behar izan zuen.

 

        Garaile, Parlamentua jarri zuen agintaritza nagusi bezala baina berak indarra eta boterea emandako Parlamentu hark txepelki erantzun zien Cromwellen eskakizunei -Parlamentuak gehiegizkoa zeritzan gizon haren barre suari, eta ez zuen iraultzarik nahi, agintea bai, baina istilurik gabe.

        Sututa, berriro borrokari ekin zion itsu-itsuan: eskoziarrak eta erregezaleak zanpatu zituen, Parlamentuan txepelkerietan ibilitakoak kaleratu eta puritano gartsuz osatu zuen Parlamentu berria.

        Bitartean, Charles I.a harrapatu, epaitu eta hil egin zuen; erregetza betiko baztertu zuen eta Parlamentuan aginte nagusia zeukan errepublika antzekoa -Commonwe-alth- osatu.

        Horraino Cromwellen garaipenak eta espiritu menderaezina.

 

        Gero, gehiegikeriak: bi urte, izuz eta ikaraz, Irlandako katolikoen matxinada menderatzeko eta hainbat eskoziarren buru harroak lurreraino eraisteko. Eskoziarrek Charles II.a, Charles I.aren semea, aukeratu zuten errege -euren autonomia-eskubideak hori zilegi egiten zuela esanez- eta egoskor jarri ziren: errege huraxe nahi zutela esaten zuten, eta ez Commonwealth izena zuen ezezagun bat.

        Gerra eta izugarrikerien artean, Parlamentuan ere mokoka hasi ziren elkarren artean eta Cromwellek -ordurako Lord Protector eta armadako nagusi bilakaturik- diktadura militarra inposatu zuen; Parlamentua ez bazitzaion bere eskumenera jartzen, desegin egiten zuen hala iruditzen zitzaionean -1653, 1654, 1658...

        1658 urtean hil zenean, Richard Cromwell haren semak hartu zuen agintea, baina seme honek ez eduki aitaren nortasuna, gogortasuna edo Jainkoarenganako beneta ko itxaropena, eta zortzi hilabete baino lehen bota egin zuten agintetik Charles II.a jartzeko -Estuardotarren errestaurazioa deritzona.

 

        Orduan, John Milton -puritanismoaren poeta handia, Charles I.aren absolutismoaren etsaia, Cromwellen iraultzaren defendatzaile sutsua- izan zen Oliver Cromwell hilari geratu zitzaion defendatzaile bakarrenetakoa.

        Charles II.ak Oliver Cromwellen hezur zaharrak bere hilobitik aterarazi —orduan izango zuen aukera bere erret oina Cromwellen lepagainean jartzeko— eta gaizkileak urkatzen zituzten lekura eramateko agindu zuen.

        Charles II. mendekati hau da, beraz, eskulturako erregea, eta Cromwell menderatua haren oinpean dagoena. Estatuak badu pittin bat itsusten duen akats txikitxo bat: Cromwell kristau sutsuak turbante bat du, edozein turko paganok bezala.

Garapena: Dijitalidadea SL