1951 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
NARRATIBA
1999, Elkar
2000, Elkar
2006, Elkar
IPUINA
1996, Elkar
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Elkar
Kaltxaberde, Tturku eta Gotzon
1984, Elkar
1987, Gipuzkoako Foru Aldundia - Zarauzko Udala
1987, Elkar
Mutiko Ausarta eta Neska Panpoxa
1989, Elkar
1990, Elkar
Ausarta eta Panpoxa tartaloen basoan
1991, Elkar
1992, Elkar
1993, Elkar
1995, Errenteriako Udala
1995, Elkar
1995, Elkar
1995, Elkar
1997, Elkar
2000, Elkar
2000, Elkar
Arreba txiki bat dut, eta zer?
2002, Elkar
2002, Elkar
2004, Elkar
2006, Elkar
2007, Elkar
2008, Elkar
Papartxuri eta Biboteluxe
1985, Elkar
Orain dela hilabete batzuk Bartzelonara joan ginen familia osoa. Hara joanez gero ezin geratu bertako zooa ikusi gabe...
Animalia asko eta moeta desberdinetakoak daude han, kaiola, zelai, urmahel eta barrutietan; txiki eta handiak, erbinudeetatik hasi eta elefante handietaraino. Izurdeak eta orka handi bat ere bai akuarium erraldoi batetan. Sinistu ezinezkoa da zenbat pizti bizi diren zoologiko hartan, eta zein zoragarriak diren guztiak gainera.
Denbora luzean egoteko asmoz joan ginenez, bazkaria ere geurekin eraman genuen. Orduan, bazkal ondoren, gauza harrigarri bat gertatu zitzaigun. Nahiko nekaturik geunden hirurok: hai andrea, bai semea eta neu ere zer esanik ez. Bide ondoan zegoen harrizko aulki batetan eseri ginen eta umea loak hartu zuen. Hantxe egon behar izan genuen orduerditxo bat, beraz.
Bidearen beste aldean burnizko hesi bat zegoen. Haren atzean urez betetako erreten luze bat eta atzerago hartz pare baten bizilekua. Gordelekua harpe antzeko txabolatxo bat zen, bere burnizko ate eta guzti. Aurrean bazuen eremu bat; zelaia izango zen noizpait, baina orduan ez zuen helar bakan bakar bat ere. Zeharo gorritua zegoen, eta hantxe paseiatzen zebilen, nahiko urduri, hartz bat.
Ez zen hartz arrunta, betidanik ezagutzen dugun hartz horietakoa, ez. Kolore arrekoa zen, hai, baina sorbaldan hasi eta papar gaineraino orban zuri bat zuen. Uztai edo koilarea eramango balu bezala. Izena ere han zuen idatzia, baina egia esan, ez naiz gogoratzen zein. Himalaiako edo Tibeteko hartza zela esango nizueke, gaizki esateko beldur izango ez banintz...
Eguerdiko eguzkiak garezurra bero-bero egiten zigun. Bazkalosteko logaleak ere ez zigun inongo mesederik egiten. Bat lo eta beste biak buruari eutsi ezinik geundela agertu zen sagutxoa. Beste edozein sagutxo bezalakoa zen: ausarta, bizkorra, alaia... Itxuraz, hartzak uzten zituen hondakinak janez bizi zen. Hartzak bazuen janari ugari eta hari sobratzen zitzaionaz bapo bizi zen sagua ere.
Jaten ari zen sagua eta halako batean hartzak ikusi zuen eta biak adi-adi geratu ziren elkarri begira. Aspaldiko ezagunak ziren itxuraz eta denbora luzez egon ziren biak aurrez-aurre. Gu geunden lekutik begiratuz bi adiskide zahar ziruditen patxadazko tertulian.
— Zer esaten ote diote elkarri? —galdetu nion neure buruari.
Eta, ez dakit sinistuko didazuen ala ez, baina orduan hasi ziren harridurak. Oraindik ezin dezaket esan nola izan zen, baina begira nengoen bitartean pentsa eta pentsa hasi nintzen eta bi animalia haien arteko elkarrizketa etortzen zitzaidan burura. Behin eta berriro. Burutik kendu nahi nuen zentzugabeko hizketa hura, ezin, ordea. Hantxe neukan buruaren barru-barruan sartuta.
—Kaixo, adiskide —esaten zuen saguak.
—Zer moduz bizi gara? —galdetzen zion hartzak.
—Ondo esan beharko!
—Hau duk beroa, motel! Himalaiako elurretara ohitua dagoen hartz batentzat hau duk hau atarramendua! —kexatzen zen hartz koilateduna.
—Tira, tira! Ez ezak zozokeriarik esan —gomendatzen zion saguak—. Hire aitonak hori esatea ez hukek gaizki egongo, baina hik!... neu bezalaxe hemen jaioa haiz eta.
—Hik nahi duana esango duk, baina nik neure aitonaren odola zeramat zainetan eta nahiago diat harrabete elur, eguzki izpi bat baino —zioen pentsati hartzak. Eta gero—: Hura bai zela tipoa, nire aitona zena —esan zuen isilune luze baten ondoren.
—Hire aitona ez huan makala izango, ez ordea nireak egin zituen gauzak egin zituena. Ez horixe! —esan zion harro saguak.
—Ezetz? Jakin ezak, piztitxo kakanarru horrek, nire aitona izan zela Himalaia guztiko hartzik ospetsuena. Zer egin zian hireak ba? Ea, esazak!
—Eta hireak? Hemen alferrikakoa duk erronkan ibiltzea. Ekintzak behar dizkiagu eta ez hitzak -erdi haserretu zen sagutxoa—. Konta dezagun bakoitzak geure aitonaren historia eta gero ikusiko diagu.
—Ez zegok gaizki esana. Neuk kontatuko diat lehendabizi nire aitonarena eta ondoren heuk hirearena.
—Bale! Aurrera! Nola zian izena hire aitonak? —galdetu zion saguak hartzari.
—Papartxuri. Eta hireak?
—Biboteluxe —erantzun zion saguak.