1951 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
NARRATIBA
1999, Elkar
2000, Elkar
2006, Elkar
IPUINA
1996, Elkar
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Kaltxaberde, Tturku eta Gotzon
1984, Elkar
1985, Elkar
1987, Gipuzkoako Foru Aldundia - Zarauzko Udala
1987, Elkar
Mutiko Ausarta eta Neska Panpoxa
1989, Elkar
1990, Elkar
Ausarta eta Panpoxa tartaloen basoan
1991, Elkar
1992, Elkar
1993, Elkar
1995, Errenteriako Udala
1995, Elkar
1995, Elkar
1995, Elkar
1997, Elkar
2000, Elkar
2000, Elkar
Arreba txiki bat dut, eta zer?
2002, Elkar
2002, Elkar
2004, Elkar
2006, Elkar
2007, Elkar
2008, Elkar
Zozoa eta biok
1982, Elkar
Zozo berritsua
Noiz hasi zen hitzegiten hegaztitxo hau?
Jaso eta etxera ekarri nuenetik denbora luzera izan zen. Ordurako txita garaiko lumatxoak galduak zituen eta luma sendo eta beltzez jantzirik. Harro-harro eginda. Libre utziz gero ihes egingo zuela pentsatuz kaiola batetan sarturik neukan, leihoaren ertzean zintzilik. Beste ertzean, zintzilikaturik hura ere, beste kaiolatxo bat zegoen. Bueno... egia esateko ez zen kaiola, piper poto bat baizik. Barnean zegoen kilkirrak arnasa hartzeko, zuloz beterik zegoen eta gaikaldea zelofanezko paperez itxia.
Oso kantari ona zen kilkirra eta berduraz eta ardotan bustitako ogimamiz elikatzen nuen.
—Toritzu ardo zopak —esaten nion nik, eta haiek eman bezain laster hasten zen kantari.
Zozoari ez nizkion ematen. Honi fruituak, zizareak eta ogi papurrak eta aleak ematen nizkion. Horrela ba, egun batetan eman nizkion ardo zopak kilkirrari eta ogi mamiak zozoari. Honek, burua alboratuta begi bakarrez nahiko haserretuta begiratuz esan zidan:
—Nik ardo zopak nahi (oraindik ez zuen hitzegiten ondo ikasi).
Harri eta zur gelditu nintzen. Zer esan jakin gabe, busti nuen mami bat ardotan eta kaiolan jarri nion. Zain-zain egon nintzen ea zerbait gehiago esaten zuen, baina kilkirraren kri-kria besterik ez zen entzuten.
Pentsatu nuen ez zela izango egia zozo hark hitz egin zuenik eta nik egingo nuela amets. Behin baino gehiagotan eman nizkion berriro ere mamiak ardotan busti gabe baina behin ere ez zidan berriro ezer esan.
Egia da baita ere bien bitartean zozoari txistu egiten erakutsi niola eta garai hartan erakutsi nion, eta berak ikasi zuen, Pintto, Pintto... abestia.
«Beno, pentsatzen nuen nik, ez du hitz egiten ikasiko. Nola ikasiko du ba? Ez al da nahiko txistuka ikastea? Lehenago ere ezagutu izan dira abestu eta txistu egiten duten zozoak baina behin ere,ez dut entzun zozo hiztunik izan denik.»
Horrela pentsatzen nuen nik egun euritsu bat iritsi zen arte.
—Kilkirrak ihes egin du —esan zidan zozoak, eta berriro ere zeharo harrituta gelditu nintzen.
Egia zen gainera. Euriak gaineko papera busti egin zuen eta han egindako zulo batetatik kilkirrak ihes. Begira-begira gelditu nintzaion zozoari eta nire zalantzak betirako kendu zituen hau esan zuenean:
—Ez al da gehiago etorriko hona! Hori baino kantari txarragorik! Egun guztia kri-kri-kri. Buruko min galantak jarri dizkit.
Hementxe bukatu ziren nire duda guztiak: zozoek hitz egin dezakete, ipuinetan behintzat. Eta nola orain ipuinetan ari garen, nire Ikatzek hitzegingo du eta asko gainera. Nire belarri ondoan jarri eta kontu kontari makina bat historia irakatsi dizkit. Eta orain nik zuei kontatzen dizkizuet.
Askotan eta askotan bera kontaketan ari zen bitartean nik papera eta boligrafoa hartzen nituen eta berak nire belarrira isurtzen zituen hitzak nik tinta beltzez paper zuri gainean idazten nituen.
—Zertan ari zara hor? —galdetzen zidan Ikatzek.
— Zuk esandakoa hemen paperean ipintzen —erantzuten nion.
Ez zen oso gustora gelditzen.
— Um, um! Ez dakit zuk denak egiak jartzen dituzun. Irakurtzen ikasi beharko dut eta gaizki jartzen dituzunak zuzenerazi.
«Hori ere bai?, pentsatzen nuen nik. Irakurtzen ere ikasiko ote du txoritxo horeek?»
Baina oraindik ez du irakurtzen ikasi. Hobe! Gezur batzu ere jarri ditut nik hemen eta... A!, eta isilik zuek ere. Ez kontatu hemengo ezer nire zozoari gero!!!