1951 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
NARRATIBA
1999, Elkar
2000, Elkar
2006, Elkar
IPUINA
1996, Elkar
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Elkar
Kaltxaberde, Tturku eta Gotzon
1984, Elkar
1985, Elkar
1987, Gipuzkoako Foru Aldundia - Zarauzko Udala
1987, Elkar
Mutiko Ausarta eta Neska Panpoxa
1989, Elkar
1990, Elkar
Ausarta eta Panpoxa tartaloen basoan
1991, Elkar
1992, Elkar
1993, Elkar
1995, Errenteriako Udala
1995, Elkar
1995, Elkar
1997, Elkar
2000, Elkar
2000, Elkar
Arreba txiki bat dut, eta zer?
2002, Elkar
2002, Elkar
2004, Elkar
2006, Elkar
2007, Elkar
2008, Elkar
Etxerako bidea
1995, Elkar
Aitonaren etxeko eskaileretan gota abiatu denean, eskailera-mailak behin ere baino alderatuagoak eta hondatuagoak iruditu zaizkio Iñaxiori.
—Ez dituk urteak alferrik joaten! Edadeak bihurritu ditik eskailerak, ni neu bihurritu nauen bezala... —aitonak berak esandako hitzak datozkio burura.
Aitona gizaixoa!
Iñaxiok binaka igo ditu eskailera mailak eta tinbrea sakatu du.
—Din-don!
Hanka pausoak, ateko kisketa, eta izeko Miren ate erdi-irekiaren atzean.
—Egun on, izeko Mirentxu! —esan dio Iñaxiok ezpainak luzatuz eta masail ertzean musuaren keinua baino askoz gehiago ez den patxoa utziz.
Iñaxiok badaki izeko haserretu egiten dela, edo haserre paperak egiten dituela, Mirentxu deituz gero, eta agian horrexegatik egin du hori, lehen egin eta aurrerantzean ere behin eta berriro egingo duen bezala. Bien arteko jolas antzeko zerbait da.
Pasillora sartzen utzi aurretik, izeko Mirenek gogorik gabeko errietari egiten dio:
—Esan diat behin baino gehiagotan Mirentxu ez deitzeko.. .
Izekoren arrangurei kasurik egin gabe, keinu mutua egin dio Iñaxiok kokotsa goratuz, bekainak altxatuz eta burua aitona egon daitekeen aldera okertuz. «Nola dago?» galdetu nahiko lukeen keinua da inola ere.
«Erdipurdi» adierazi lezalceen keinu isilez erantzuten dio honek ere, eskuineko eskuari txaluparen balantzak eraginez.
Pasillotik egongelara doa Iñaxio.
—Zer moduz gaude gaur? —galdetu dio aitonari, zahar eta gaixoei «guka» hitz egiteko ohitura inozoari jarraituz.
—Ez nahi bezain ondo.
Harriturik geratu da Iñaxio. Azkenaldiko itxurarik hoberena du-eta aitona Martinek gaurkoan. Bizargina etorri zaio nonbait eta txukundutako ile motz zuria txapelaren atzealdetik ageri zaio. Bizarra ondo eginda dauka, larruazala leun eta distiratsu masailetan. Dotore jantzita dago.
—Joateko prest al gaude?
Aitona Martin kalerako prestaturik dago. Ez dago zalantzarik horretan. Txapel berria eta txaketa itxurako jertse irekia jantzi diote. Kalerako oinetakoak eta ez betiko zapatila xaharkituak.
—Joateko prest? Hori gure andreari galdetu beharko diok! —erantzun du agureak—. Bazkalondoren ordubete bazeramak apaintze lanetan, berriro ezkontzekotan izango duk...
«Ironi punttua», pentsatzen du Iñaxiok. «Egun umoretsua diagu gaur».
Tristurak barrena jaten badio ere, aurpegian ez nabarmentzeko ahaleginak egiten ditu gizon gazteak. Urte askotan egongela honetan txokoratuta ezagutu du aitona. Etsita eta umorerik gabe. Manta txikia hanka gainean ipini eta eskuak altzoan gurutzaturik, besaulkiari lotuta. Txapelpeko begi argien begirada lausotua aurreko paretan galdurik... Orduak eta egunak egonean eta isilean. Museoko edozein eskultura bezala harrizko eta histurazko irudi egina. Eta orain...
—Non da etxeko erregina? —galdetu du Iñaxiok pentsamendu ilunak uxatu nahiz edo—. Amona! Ba al goaz, edo?
Txikia, bizia, egonezina, txalaparta batean iristen da amona egongelaraino. Ia larogei urte ditu, baina badirudi bizkarrean eraman beharrean aurpegi zimurtuan bakarrik daramatzala. Hala ere, aurpegiko zimurrak ere ezkutatze eta estaltze lanetan aritu da, hauts eta lurrinak direla bitarteko.
—Oraintxe naiz, Iñaxio. Emaiozu ardo goxo ttantta bat gizonari, Martin!
Iñaxioren harridurarako, besaulkitik altxa eta arasara abiatzen da aitona.