Pello
Esnal

1950 (Andoain)

Egile honen
beste liburuak

NOBELA

Nada de agua en Madrid

1997, BBK-Euskaltzaindia

BERTSOA

Itzuliko naiz

1995, Sendoa

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Malkos

1990, Elkar

Nabukodonosor

1991, Elkar

Zazpi kolore ditu ostadarrak

1991, Erein

Txukunago ibiltzen da kostako trena

1992, Bruño

Xaxpi

1993, Desclée De Brower

Pello Errota

1998, Sendoa

Txirrita

1998, Sendoa

Salomondarrak

1999, Ibaizabal

Otsogorritxo

1999, Ibaizabal

Azeri-zuloa

2001, Elkar

Egundokoa haiz, Segundo!

2005, Erein

Kutun kutuna

2005, Bruño

Manuel Olaizola Uztapide

2007, Bidegileak

Bertsozaletasuna mutikotatik

 

        Uztapidek, bizi zela, gogoan zituen zortzi urterekin ikasitako bertsoak. Joxe Antonio Urkia Garate Orioko Exkela joaten omen zen Arroara bertso-paperak saltzera. Meza ondoan kantatu ohi zituen ahots ederrez, eta bukatutakoan hasi saltzen. Hari entzunez bertsozaletu zen Manuel, eta hari erositako bertsoz burua bete. «Pentsatu besterik ez dago: zortzi urterekin asi ta amaseirekin-edo tabernara joaten asi giñanerako, burua dana bertsoz betea gendukan guk», dio Manuelek berak.

        Asteasuko Aranburu-berri ere joaten zen Zestoako feriara bertso-paperekin.Arozpide baserriko mutilzaharrarekin jardun ohi zuen bertsotan. Eta, halako batean, hamasei urteko Manuel ere trabatu da Aranburu-berrirekin bertsotan. Oso gazterik ezagutu zuen Uztapidek beste bertso-saltzaile bat ere: Bizkaiko Prudentzio Abarrategi Besamotza.

 

        Auzolan asko izaten zen orduan baserrietan. Egun batean, igitaiaz garia ebaki ondoren, berrogei bat lagun bilduak ziren Olaberri baserrira: tartean, Zubeltzu bertsolaria. Bertan zegoen morroi Uztapide, hemezortzi urteko gaztea. Afalondoan, elkarrekin jardun zuten biek bertsotan.

        Mila pezetakoa zen Manuelen urteko soldata, eta morroiak behar zituen arropak. Olaberri utzi eta Atauna joan zen, markesaren basora. Ilunabarrean, txabolan zeudela, Zepai sartu zitzaien barrura, hura ere baso haietan lanean. Ordurako jarduna zen Akilino Zepai bertsotan Txapel eta Txirritarekin. Uztapide, berriz, orduan estreinatu zen Zepairekin.

 

        Uztapidek, dena dela, ez zuen parte hartu 1935eko bertsolari-txapelketan, I. Bertsolari Egunean, Basarrik irabazi zuen hartan. Hurrengorako, ordea, izena eman eta Azpeitian suertatu zitzaion kanporaketa. Baina, aurrekoa Tolosan zenez, han zen entzule, abenduaren 29an, bertara bildutako bederatzi bertsolarien —tartean zen Txirrita bera— jarduna aztertzen, Azpeitiko saiorako zerbait ikasiko zuelakoan. Gero, hamaika bertsolari neurtu ziren Azpeitian: Uztapide, Zepai, Txapel, Loidisaletxe, Kortatxo...

        Txapelketa Nagusia Donostian jokatu zen, II. Bertsolari Egunean, 1936ko urtarrilaren 19an, lurralde bakoitzeko onenekin. Tartean zen Uztapide. Eta berari omen zegokion lehen saria, baina Txirritari eman adinagatik, Uztapiderentzat bigarrena utzita.

 

        Berehala, gerra etorri zen. Eta bertan ibili ziren Basarri eta Uztapide, alde banatan. Hura amaituta, aurreko bertsolarien lekukoa hartuz, biek jasoko dute bertsolaritza goi-mailaraino, herriz herri ibiliz kantuan, beste bertsolari batzuekin batera.

        Oiartzungo Laguntzarrene baserrira joan zen gero Uztapide bizitzera. Eta, hantxe, aldameneko tabernan, aurkitu zuen Kontxita Iturain, gero emazte izango zuena. Berrogeita hiru urterekin ezkondu zen Manuel. Baina familia hazi beharrak ez zuen bertsolaritzatik atzeratu.

Garapena: Dijitalidadea SL