1974 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
POESIA
1999, Alberdania
NOBELA
2004, Elkar
2006, Elkar
2009, Elkar
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Airean ere negu usaina nabari da
2000, Erein
2006, Elkar
2008, Elkar
Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin
2005, Elkar
Poema-bildumaren zartada ez da haundi horietakoa, ezpada apurka-apurka iragazten dena. Barruraino sartzen dira bere deskribapenak (haizea, gaua, etxeko eszena hunkigarri bezain single bat) baina labur antzean geratzen zaizkio gogoeta filosofikoak, apur bat gehiago ez arriskatzearren. Denak datoz, ordea, liburu bakarrean. Eta nahasteak koadro eder bat osatzen du.
Igor Estankona (Deia, 2005-06-21)
TANTAKA, IBAI ZATIAK
Errotondaren erdian,
gasolindegiaren eta peajearen artean,
palmera bat landatu dute.
Zentzugabea,
gehiegi pentsatutako hitz bartbezala.
Argia lehortzeko
eta behiak hiltzeko bakarrik balio duen
oasi faltsu bat
inoiz hasi ez genuen ihesaren erdian.
Aspaldiko galtzen patriketan ahaztutako
esku zahar bar bezala.
Penaz begiratzen dut
bere itzal mikatza,
eguzkiaren eta autoen jirabira
bere inguruan.
Oharkabean, tantaka,
ibai zatiak galtzen ari banintz bezala.
HIRU BIZAR
Azukre bizarrarekin joan naiz
zurekin kafea hartzera.
Lehenengo tragorako,
gaztetu egin naiz.
Orain nire bizarra bel-beltza da,
eta zuk asko maite nauzu.
Bigarrengo tragorako ordea,
bizarra kafetan urtu zait.
Orain ez daukat bizarrik,
orain haur bat naiz.
Eta zuk gizonak maite dituzu.
Joan egin zara.
Baina nik ezin dut zu gabe bizi,
eta erle bizar luze batekin
azaldu naiz zure etxe aurrera.
Orain nire muxuek
hegan egin dezakete
eta txilarraren
eta eztiaren zaporea dute.
Maite nauzula esan didazu leihotik.
TABAKOA
Iltze bat masturbatzea bezala.
Edo
atzamar batek
bere buruaz beste egitea, ispiluko punturen bat
seinalatu ondoren.
Gauaren lehengusua beti.
Begiak eta hortzak
iluntzen,
izarrak lurperatzen.
Samina
eta hitza
eta kea
eta oroimena
lagun dituela.
Hire etsaiak.
Hire hezurrak.
Puta politaren belarritako beltza
Zakurraren begiak, kale ertzean.
Aitaren jertsearen usaina,
negarrez,
bere zilbor parean helduta
besarkatzen huenean.
Bere begirada luze hura.
Eztarririk gabeko mingaina.
Aulki galdu bat,
hondartzan,
eta itsasoa haserre.
Hiltzea bezala,
heriotzaz pentsatzen
hasi hintzenean.
Zeruko hodei bakar horri
musu gris bat
bidaltzea bezala.