Andoni
Egaña

1961 (Zarautz)

Egile honen
beste liburuak

NOBELA

Pausoa noiz luzatu

1998, EEF-Alberdania

IPUINA

Sokratikoek ere badute ama

1989, Erein

SAIAKERA

Zozoak beleari

1997, Alberdania

Hogeita bina

2004, Hariadna

Bat-bateko bertsolaritza

2001, Bertsozale Elkartea

ARTIKULUAK

Aitaren batean

1990, Elkar

BIOGRAFIA

Basarri

1999, Sendoa

Imanol Urbieta. Luzea da bidea

2002, Ibaizabal

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Zaudete geldi pixka batean

1999, Elkar

Txirri, Mirri eta Txiribiton mendian

2000, Alberdania

Popo loritoa

2001, Baigorri

        Amonak, amak, aitak eta gainerakoek "bihotza", "maitia" eta horrelako hitzak erabiliz deitzen didate. Umore onez daudenean! Umore txarrez badaude Ander!!! egiten didate oihu haserre. Eta nire izena Ander da. Baina izena baino garrantzitsuagoa da nire adina. Zortzi urte ditut. Datorren urtean bederatzi.

        Datorren urtean bederatzi urte egitea oso garrantzitsua da niretzat. Bederatzi urteko neska-mutilek suertea daukate. Zortzikoek baino handiagoa eta hamarrekoek baino ere bai. Bederatzi urterekin bakarrik izaten dute neska-mutilek urtean zehar hiru opari handi jasotzeko aukera: urtebetetze egunekoa, Olentzerok ekarritakoa eta Jaunartzekoa.

        Nik ordea, bederatzi urte egingo ditut eta bi opari bakarrik jasoko ditut. Ni ez naiz joaten Katekesira. Nik ez dut Jaunartzea egin behar. Amak kontatu zidan zergatik. Baina ez nion ezer ulertu. Aitarengana joan nintzen gero. Eta aitak esan zidan galdetzeko amari, amak askoz hobeto azalduko zidala. Egia esan, aitak beti horixe erantzuten dit: nik uste dut ez duela nirekin denborarik galdu nahi. Bera oso pozik egoten da telebistaren aurrean oin-hutsik eta garagardoak edaten.

        Bigarren aldiz joan nintzaion amari galdezka. Ama asko haserretu zen. Baina nirekin ez, aitarekin baizik. Gero, gorantz begiratu zuen, arnasa sakon hartu eta erantzun egin zidan azkenean. Jaunartzea ez egitea ez omen zen garrantzitsua. Opari batengatik behintzat ez zela egin behar.        Jaunartzeak ez omen zuen zerikusirik opariarekin. Hori barruko gauza izaten dela eta barruko gauzak oso garrantzitsuak direla, opariak baino garrantzitsuagoak.

        Ulertu nion. Oraingoan bai. Ulertu nion. Jaunartzeak eta opariak zerikusirik ez bazuten, orduan, oparia egiteko eskatuko nien gurasoei. Eta "barruko gauza" baldin bazen, banekien zer eskatu: loritoa! Loritoa barruko gauza da, ezta? Kaiolan egoten da ia egun osoan. Loritoa barrukoa ez bada...

        Banekien eskatuta ere, amak eta aitak, ezetz esango zutela hasieran. Beti ezetz esaten dute lehenengoan.

 

 

Garapena: Dijitalidadea SL