1961 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
NOBELA
1998, EEF-Alberdania
IPUINA
1989, Erein
SAIAKERA
1997, Alberdania
2004, Hariadna
2001, Bertsozale Elkartea
ARTIKULUAK
1990, Elkar
BIOGRAFIA
1999, Sendoa
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1999, Elkar
Txirri, Mirri eta Txiribiton mendian
2000, Alberdania
2001, Baigorri
Imanol Urbieta. Luzea da bidea
2002, Ibaizabal
Alaken!
Gogoan dut lehenengo egunetik eragin zigula. Ez dakit zergatik. Edo bai. Seguraski bere ikatz begiek eragin ziguten. Edo bere begiratuak: aldi berean hain gogorra eta hain jolastia... Ez dut gogoan ze letra modu zeukan ere, polita edo itsusia. Baina ez zait sekula ahaztuko etorri zen lehen egun hartan arbelean nola ikatzi zuen:
«Alaken! Alaken! Alapikulatunpaire, errespundelapikulatunpa, Jesus Maria Jainkoa zen. Oh leri lelo, zeinen den goxo, neguan etxe txokoa.»
«Alapikula...» eta «errespundela...» ikasi nahian ibili ginen lehen egun hartan. Gero, kantuan, oharkabean ikasi genituen, eta gaur, hogeitamar urtetik gora joan diren honetan, buruz dakizkit. Alegia, bihotzez.
Horregatik, Manolori buruzko lerro hauek idazten hasi naizelarik, eta kantu edo data edo izenen baten dudak sortu zaizkidanean, paperetara eta dokumentuetara ez jotzea erabaki dut. Gu gara, orduko ume eta oraindik haur garenak, Manoloren lanaren dokumentu. Bihotzez ikasi genituenak guk gogoratzen ditugun bezalakoak dira izan, beren akats, hutsarte eta guzti.
Zortzi-bederatzi urte genituen Manolo Zarauzko Ikastolara iritsi zenean. Bagenekien gure aitaren laguna eta gure lagunaren aita etortzekoa zela. Joxeanen aita zen guretzat orduan Manolo. Irakasle bat. Irakasle bat gehiago esperoko genuen. Lehenengo irakasle gizonezkoa, hori bai. Baina irakasle bat.
Eta zail gertatzen zait zer aurkitu genuen zehaztea. Manolo gure bizitzatan sartu zenetik munduari bestelako begiz aurre egiten ikasi genuen. Musika erantsi genion bizitzari. Haur desberdinak izaten ikasi genuen.
Errespundela hitzaren esanahia ulertzea zen gutxienekoa. Guk ongi pasatzen en eta kito! Baina gerora ohartu ginen Manolok eman zigun lehen ikasgaiaren izenburua AUSARDIA zela. Erromatik eta Valentziatik bueltan, Aurrezki Kutxako lanpostu ziur eta eroso bati uko egin eta gure artera etorri zen. Ume mordoxka bat, eskolaridade kartilarik ere gabe ari zirenak.
Bide eginetatik aldendu eta norbere ametsen neurriko bidezidorretan sartzen, horretan ere, Manolok irakatsi zigun.
Goxoa da bai, «neguan etxe txokoa». Eta Manolori berari entzun izan diot, euskaldun izan nahiaren aukera egin zuelarik, aitaren etxea baino, semearen etxea defendatzea erabaki zuela. Han hasi zen, fraideen lokaleko ikastola zaharrean, etxeari zutik ez ezik, epel eusten.