1913 (Errezil)
1999 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
BERTSOA
Atano III. Bere edestia bertsotan
1949, Itxaropena
1950, Itxaropena
1966, Auspoa
1960, Itxaropena
1973, Auspoa
1983, Auspoa
1992, Auspoa
Bertsolaritzari buruz
1984, Auspoa
Bakoitzari berea
Bizkaia'n argitaratzen dan «Anaitasuna» aldizkarian, Xabier Gereņo idazle zintzo ta argiaren lan bat irakurri det.
Euskaldun bertsolariak ez omen dakite gaurko problemak erabiltzen.
Euskaldun abeslari berriak ari omen dira, zorionez, bertsolarien utsunea betetzen. Abeslari gazteak, beren gitarrarekin, gaztedi dana berenganatu omen dute.
Berenganatu ta dardaraz jarri.
Zorionik beroenak eman bear ori egin duteneri. Danen premian baita gure erria.
Au da nik Xabier Gereņo'ri errespeturik aundiņez esan nai niokena:
Txina'tik Donosti'ra baņo alde aundiagoa dagola euskal abeslari batengandik euskal bertsolari batengana.
Abeslari batek egundo sekula ez lezake bete bertsolari baten tokia; ezta bertsolariak abeslariarena ere.
Abeslari batek, jendearen aurrean, aurrez ondo pentsatu ta ikasitako kantuak abesten ditu. Euskal bertsolari batek, une berean osatu bear ditu esateko guziak.
Egitazko bertso-zale diranak, bertso on, mardul eta borobillak entzutera juten dira plazara, tabernara, teatrura, edo bertsolariak kantuz ari diran tokira.
Bertsolari batek, edo bertsolari izeneko batek, oso gai sakon eta interesgarriak erabili lezazke; problemarik garratzenak azaldu lezazke jendearen aurrean. Zer aurreratzen du gai sakon eta interesgarriak autatuagatik, jaiotzen zaizkion bertsoak kaxkarrak eta txarrak badira?
Benetako bertsozaleak naiago du zazpi milla aldiz, gairik ariņenean izanda ere, bertso on eta sustantzizkoak entzun; ondo borobildutako bertsoak, alegia.
Geitxo esatea ezpalitz, auxe botako nuke. Gaurko gazteak, zorigaitzez, amarretatik zortzik, eztakite bear ainbat euskera, bertsoalari on batek kantatzen dun guzia osorik bear bezela jasotzeko. Euskera ondo ere ondo jakin bear da, ezeren galerarik gabe bertso on bakoitzari bere sustantzi osoa ateratzeko.
Besterik da abeslarien lana; besterik da gitarraren laguntzaz gaur kantatzen dana.
Gure lurrean euskerarik iņork jakin badu, «Orixe» zanak, dudarik gabe.
Ta «Orixe'k» beingo batez, Aņorga'n, auxe esan zidan:
Estu ta larri ibiltzen zala bertsolariak erabiltzen zituzten esakera ta itz-joko (giro) batzuri beren esanai osoa artu eziņik.
Bertsolarien aurrean jartzen zanean ikusten zula euskeraren aberastasuna zenbateraņokoa zan; baita bear ainbat euskera etzekila ere.
«Orixe» baten aitormenak era ontan izanik, zer esan bear dute gaņontzekoak? Bertsozale purrukatua dana, bertsotan entenditua dana, bertsoa jatera ta ausnartzera juten da. Bertsoari ondotxoz balore geiago emango dio gaiari baņo. Gai egokia, eguneko gaia, ta bertso bikaņa izan ezkero, orduan da obe.
Amaika aldiz gertatu gera gu burura etorritakoak esan eziņik.
Etziran gaurko erreztasunak orain ogei urte. Ta, garai artan norbaitzuk euskal giroa sortzen alegindu ezpalira (naiz ta eragozpen audienen artean), gaur, bear bada, euskal abeslariak etzuten entzulerik izango.
Bazter guziak menderatuak edukiko zitun erderak.
Neu naiz lenengoa euskal abeslariak txalotzen. Kantuzale itxuak gera euskaldunok. Ezer baņo geiago maite degu abestia.
Bertsoa ere kantua da, bide batez. Doņu apalagoak, musika pobreagoa, erabiliko du bertsolariak zenbait belarrirentzat. Eztio ajola. Bertsozale osoa dana, bertsoa neurtzera dijoa, ta ez bertsolariak darabilkin doņua edo gaia.
Iņoiz gerta ditezke irurak batera. Bertso ona izatea, doņu atsegiņa erabiltzea, ta gai sakona gertatzea; egitazko problema bat ikutzea.
Au da bukatzeko esan nai nukena: aparteko askak bear dituztela bertsolariak eta abeslariak. Oso senidetasun gutxi dutela bien artean.
Zeruko Argia, 1968-VI-23
Zergatik ote?
Lengo egun batez, atsegiņez irakurtzen nuen «La Voz de Espaņa» egunkarian, nere adiskide zintzo Iņaki Linazasoro jaunaren artikulu bat.
Erria bertsolariengana murgildua dagoela esaten zigun, euskal olerkariak (poetak) oso aitamen gutxi duten bitartean.
Ukatu eziņezko egia da au.
Baņa... gertatzen dana, zergatik gertatzen ote da?
Gabriel Zelaia poetatzaz oroitu nintzan. Gabriel Zelaia'k erderaz idazten ditu bertsoak, eta izen aundia du gaurko poeten barrutian.
Zelaia'k au idatzi zuen baingo batean: «Bearrena ez da erriatzaz itzegitea, erriarekin itzegitea baizik».
Gogoan artzeko itzak dira Gabriel Zelaia'renak.
Gazteleraz (kastellanoz) idazten duen olerkari ospetsu batek au badio, zer esan bear euskal olerkari batek?
Euskal bertsolariak, bakoitzak bere mallan, erriari itzegiten dio, ta erriarekin itzegiten du. Erriak ondo ulertzen (konprenditzen) du bertsolariaren lana, naiz kantuz eta naiz letraz.
Au bera esan ote dezakegu olerkarien lanetzaz?
Zenbat euskaldun dira gure olerkari gallenen lanak bear bezela konprenditzeko ta txastatzeko gai diranak?
Ez ote dute egan altutxotik egin?
Gaztelera (kastellanoa), milloika pertsonek itzegiten dute. Euskera, millaka bakar batzuek. Eta... zenbatek irakurri? Zenbatek idatzi?
Gure salbazioa bide errezetik dago. Erriarekin itzegiten ikasi bear degu, izkuntzaren ona nai badegu. Gaņontzean, alper-alperrikako lan eta nekeak artuko ditugu.
Zeruko Argia, 1969-11