1913 (Errezil)
1999 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
BERTSOA
Atano III. Bere edestia bertsotan
1949, Itxaropena
1950, Itxaropena
1966, Auspoa
1973, Auspoa
1983, Auspoa
1992, Auspoa
ARTIKULUAK
1984, Auspoa
Kantari nator
1960, Itxaropena
ZARAUTZ'KO MIXIO BATZUTAN
Zarautz erriak entzunak ditu
izketa sendo, beroak,
Egiak bide bakarra du ta
an izan ziran angoak
Ikusi dana garbiro jartzen
geu gera gu lenengoak,
Oraiñarteko marka guziak
autsi ditu aurtengoak.
Obeto ezin entzun ziteken
Mixio Santuko itzik,
Eleizaratu gabe ez gendun
ez goiz eta ez arratsik.
Orratz batentzat ainbeste toki
ezin arkitu zan utsik;
Etxe zuloan ez da gelditu
gaxoren bat izan ezik.
lñoiz aztutzen ditugun gauzak
bai ederki gogoratu,
Diran bezela azaldu dira;
ez da ezer zokoratu.
Len sasitegi ziran barrenak
orra batetan loratu ;
Anima salba nai lukeanak
ba-daki nola jokatu.
Aita Lasa ta Aita Agirretxe,
izlari trebe zorrotzak,
Agertu dute zer dakarkian
pekatuaren morrontzak.
Barren guziak aztertu ditu
Jaun argi auen itz otsak,
Ongi dakite nola xamurtu
pekatuaren biotzak.
Amar agindu daude emanak
kristau guzion artera,
Egunen batez joan bear degu
beren kontu ematera.
Esamin on bat egin dezagun
anai guziok batera,
Argaltxoenak zeñetan gauden
orain kontuak atera.
Zar eta gazte, pobre ta aberats,
danetik da mundu ontan,
Neska ta mutill, ezkondu ta gai,
sartzen gera talde ortan.
Pekatuaren errañu beltza
ageri da guziotan,
Gordeta ez da ezer gelditu
aurten gure Mixiotan.
Gai errezetan bezin garbiro
jardun dira gai zalletan,
Utsegin gabe zintzo jarraituz
artzen zituzten salletan.
Goiko bi jaunak Parrokian da
Aita Abaitua prailletan,
Arrai guziak erortzen dira
dauzkaten sare malletan.
Zeru ta Lurren Jaun da Jabea
daukagu beti testigu,
Egun batean kontu guziak
eskatu bear dizkigu.
Mixioetan makiñatxo bat
kontseju on eman zaigu,
Geuretzat mesederik geiena
aztutzen ezpazaizkigu.
Zarautz, 1955'garren urtea.
MANTEROLA
Aia erritik azaldu zaigu
indar mardulez betea,
Arria errez dantzatzen orrek
berekin dauka artea.
Ez da egoki bere izena
aitatu gabe uztea,
Euskalerriko indartsu danen
buru jarri dan gaztea.
Bein bear eta Aia erritik
orrelako bat artea,
Ori lanean ikusi degun
guziok arritu gera.
Beldurgarri da arri zarreri
egiten dien sarrera,
Eldu orduko jasotzen ditu
lurretikan bizkarrera.
Kolorez gorri, gorputzez sendo,
auxe ba-da mutikoa,
Bai jasotzalle garbi, ederra,
bai maneju aundikoa.
Naiz jarri arri zilindroa ta,
berdiñ zaio kubikoa,
Jostallu gisan erabiltzeko
indarra dauka naikoa.
Egun batean orrek Azpeiti'ñ
mundu guzia arritu,
Amabi arruako arriak
etzuan asko larritu.
Azkenerako kontrariorik
iñon ez dula gelditu...
Oraiñarteko marka guziak
oso beian utzi ditu.
Ondo osatzen zaigu mutilla,
gerri, belaun eta beso,
Amabi arruako arria
erabiltzen du eroso.
Orduerdian eun aldiz orrek
bizkarrera garbi jaso,
Olakoari kontra egiten
gaitza izaten da oso.
Erakutsia daukazu garbi
ortarakoa zerala,
Sinista zazu egindakoak
ortxe gelditzen dirala.
Zure indarrak Euskalerrian
berekin dauka itzala,
Jaun Zerukoak urte askoan
ondo kontserba zaitzala.
Zarautz, 1959'garren urteko Azaroa