1913 (Errezil)
1999 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
BERTSOA
Atano III. Bere edestia bertsotan
1949, Itxaropena
1950, Itxaropena
1966, Auspoa
1960, Itxaropena
1973, Auspoa
1992, Auspoa
ARTIKULUAK
1984, Auspoa
Kezka giroan
1983, Auspoa
ESPAÑI'KO TXAPELDUN
Itxumustuan
presa bizian
burruka deiak
indar dik,
euskal besotan
euskal arraunek
kemen itxua
oraindik.
Boga ta boga,
seme lerdenok,
erri zar onen
onetan,
ezpal zarraren
trebetasuna
erakutsiaz
benetan.
Kontrario latz,
beldurgarriak,
atzekaldean
utzirik,
arro ez baiña,
pozik etxera,
txapel ederrak
jantzirik.
Españia'ko
txapelketan or
lenengo eta
bigarren,
bear bezela
tajututzeko
denborik izan
ezarren.
Mendi gaiñeko
artzaiak ere
pozari ezin
eutsirik,
itxas-anaien
garaitza orrek
zorabiotan
aserik.
Artzai, langille
ta nekazari,
labe bateko
opillak,
beti aurrean
ikusi nairik
odol bereko
mutillak.
Irabazi ta
galtzeko dira
gizon arteko
neurketak;
arrokeririk
gabe, apalki,
egin bulartsu
lanketak.
Arraunak gora,
arraia lenen
iñoiz zapaltzen
danean;
gero datorren
burrukarako,
saia gogotsu
lanean.
Gipuzkoarron
begietan gaur
lore mardulak
zerate;
zorion zuri,
Orio, eta
zorion zuri,
Lasarte.
La Voz de España, 1973-VIII-19
ESTATUTOA LENBAILEN!
Bein da betiko zapaltzekotan
indartu dan gorrotoa,
anai artean sendotu dedin
pakezko errespetoa,
zortzitik zazpi euskaldunek gaur
orren alde du botoa,
erri zar onek bear duana:
lenbailen Estatutoa!
Nola ez gaitu minberatuko
erriaren ondamenak?
Etengabeko morrontzan gaude
len nagusitzan geundenak.
Ongi dakite zer zor daukaten
aginpidea dutenak,
orain da ordu eskuratzeko
len kendu zizkigutenak.
Erri aundien azpian gaude,
indarrak aiek dituzte,
txarrera jota ezer dagonik
iñork ez dezala uste;
ez gaitezela alperrik neka
ezin leikenaren eske,
gutxi gera-ta, nai dutenean
errez itoko gaituzte.
Goliat eta David burrukan,
zer burruka nabarmema!
Arrai aundiak txikia jaten
izaten du gozamena;
denbora joanda gero alperrik
dira negarra ta pena,
pixkaka lortu bear degu guk
batera ezin leikena.
Kontura zaite, urtetsu ori,
kontura zaite, gaztea,
indarkerian alperrik dala
ateak jotzen astea.
Eiztari jator, bizkor batentzat
negargarri ta tristea,
eiza eskura etorri eta
iges egiten uztea.
Ba-det uste on geuk autatuak
diran gidariengana,
zuzendu naiko dutela oiek
guztiz oker dagoana.
Buruz jokatuz ikas dezagun
nola egin geure lana,
nai dana egin ezin danean
egin dezagun al dana.
Eskarmenturik asko ba-degu
oiñez ondo ikasteko,
ogeitamaika eskutik degu
jokoa irabazteko.
Burutik sano ote gaude gu
aukera galtzen uzteko?
Garaia degu geure lurrean
zerbait agintzen asteko.
Eldu lanari, eldu gogotsu,
indar berriak artuta,
euskal ontzia ikus dezagun
bere kaiean sartuta.
Espartero ta Maroto nago
ikusten besarkatuta,
eun da berrogei urtean gaude
eskubideak galduta.
Anaiartean burrukan beti,
zer gertatzen da gurekin?
Negargurea datorkit neri
ikusten dedanarekin.
Lau katu izan eta iñola
ezin bildu alkarrekin,
arriak negar egin lezake
gertatzen zaigunarekin.
El Diario Vasco, 1979-V-22; Goiz-Argi, 1979-V