1913 (Errezil)
1999 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
BERTSOA
Atano III. Bere edestia bertsotan
1949, Itxaropena
1950, Itxaropena
1966, Auspoa
1960, Itxaropena
1983, Auspoa
1992, Auspoa
ARTIKULUAK
1984, Auspoa
Sortu zaizkidanak
1973, Auspoa
ZARAUTZ ERRIARI
Ene, Zarautz maite,
nere amets laguna,
kantuz datorkizu
ainbat maite zaituna.
Ain zera kutuna,
garbi ta txukuna,
gure alaitasuna...
Lore izarduna,
indar daukazuna,
parerik eztezuna!
Zeure zaindaritzat
daukazu Talai-mendi,
bestetik Pagota
otoizka goi Jaunari;
Barbara'n gain ori
Torre Eiffel dirudi;
bi pausora Getari...
Itxasoko begi
or dezu Mollarri,
guzion txoragarri!
Kanpotar millakak
bixitatzen zaituzte,
gero ta geiagok,
nik alaxen det uste.
Etortzeko eske
ta joateko triste,
zu gustatzen ainbeste...
Zugana nai dute,
aitortzen digute,
oberik ezpaidute!
Lur ontan ezta, ez,
indartuko arantza,
beste gisakoa
da guk degun baratza.
Zarauztar neskatxa,
maitetasun utsa,
balio dun dirutza!
Eder du gorputza,
aingeru izkuntza...
Atoz, bada, Zarautz'a!!!
Zeruko Argia, 1968-VIII-11
ETXEAN DEGU GAITZA
Zarautz erritik apalki nator
Aloņaren magalera,
ezin gorderik dauzkadan kontu
batzuk zuri esatera.
Ama laztana, entzun, arren!, zuk
bertsolari eskaera,
bein bear eta Euskalerrian
zure bearrean gera.
Emen agertu ziran garaian
zer naigabe ta samiņak,
esan zeikean danak zeudela
oso burutik egiņak:
Oņaztar eta Ganboatarrak,
lapurrak eta sorgiņak...
Orduko marka guztiak orain
ez al daude eragiņak?
Ama maitea, zeure almena
garbi agertu zenduan,
arro ziranak apaldu ziran,
ta bearra bagenduan.
Otzago edo epelagoa,
fedea bazan orduan,
orain erabat galdu degu-ta,
animalien moduan.
Gure lurreko goraberak gaur
zein negargarri dabiltzan,
ekaitza pranko ikustekoak
gera munduko bizitzan.
Munich, Viet-Nam, ta beste ainbat
beti aotan ez izan,
begira zagun, o, euskadunok,
etxean nola gabiltzan.
Alkar arteko adiskidetzak
joanak ditugu igesi,
iņorentzako errukirik ez,
danerako geu lenbizi.
Au egia da, anai maiteok,
eta ukatzen ez asĄ:
alkar ikusi baiņo naiago
suge-gorria ikusi.
Bizkar gaiņean artuak gaude
makiņa bat danbateko,
ta motiborik asko badegu
berriz kezkaz egoteko.
Deabruaren almen aundiak
artu gaitu gu menpeko,
len igaroak naikoa ez ta
odol gorria tarteko.
Sendatu gabe dago oraindik
erri zar onen zauria,
beldur ikaraz jarria nago
sortu leikela berria.
Berriro ere infernu bizi
laister da Euskalerria,
maitetasunak artzen ezpadu
gorrotoaren tokia.
Lenez gaiņera ez gaitezela
anai artean zatitu,
zentzuz osatu gaitezen ondo,
umekeriak garaitu.
Gure lur onek begiak goruntz
Zugana jaso nai ditu,
ta okerrena gerta baiņo len,
Ama, gutaz errukitu.
Anaiak nola ibili leike
alkarrekin arakintzan,
noiz jarri bear degu apalki
Jaunaren serbitzaritzan?
Gure babesle paregabea
erri au kontuan izan,
olatu trakets, ondagarriak
azpian artu ez gaitzan.
Zeruko Argia, 1972-X-29