1949 (Azpeitia)
Egile honen
beste liburuak
NARRAZIOA
1986, Durangoko Udala
NOBELA
Gizon bat bilutsik pasiloan barrena
1991, Elkar
1996, Kutxa Fundazioa
1998, Bertsolari
2003, EEF-Elkar
2008, Elkar
Longa kapa beltza
1984, Haranburu
Ipuinak antzeko xamarrak dira elkarren artean, egituraren aldetik nahiz gaiarenetik. Denetan ageri dira bizitzako une garrantzitsu zenbaitek utzitako aztarnak, oroitzapenaren bidez aideraziak, momentu horretako kontaeran tartekatuak, gertaerak erabat nahasiz, kontaerako pasarte guztiei garrantzi bera emanez, erritmo lasaian gogorapenak, frakasuak, tabernazuloetako pasadizuak, goizeroko alu ferekatzeak eta gazte denborako haurren sexu esperientziak aditzera emanez. Maitasunezko harremanak ditugu nagusi, beren ongaitzak aurrean direla. Esatekoa da gainera Agirreren hizkera adierazgarria eta indar handia daukana dela.
Iñaki Camino (Argia, 1985-06-16)
Soziedadea garbitzen emakume bat, silak mahai gainean ankaz gora. Emakume hori ere ankaz gora ipurdiz gora jarriko balute jejeje tamaino superrekoa dena behar bada ez dakit laxo rosa bat darama iztarrondoan edo braga beltzak marka Eros edo Erosterbe edo Eroski. Beltza misterioaren kolorea, gauarena. Hala ere izar nimiño begibakar bat dago han itsasaldetik lotsagabea lainoaren atzetik kuku keinuka, keinuaren atzetik lainuka. Stella maris. Refugium. Portuko faroa nere bokazio izkutua, fareroa. Itsasoaren menbrilo berdeaz ase, hodeizontearen linea lau eta halaber kurboaz begiak pausa pentsamenduak kontatuz eta zeruko urdin iluna gaueko urdin beltzera iragaiteko puntuan klisk faroa piztu eta pentsamenduak kontatzen segi memoria itzaldu edo itsasoa lainotu arte, Baionako barraraino nik zu zitu maiteago txoriak txeren txumeak txaino. Bai ona. Chambre d'amour. Hondar gainean lokartzear abuztuko ostirala arrasten ari zenean, ur tanta bik asaldatu ninduten eta itzultzean aurpegi beltzaran hura, oh! pardon esan zidan bi eskuekin melena bustia marruskatzen eta ilargiaren aurpegi zurbila fondoan. Aurpegi ahizpak. Geroztik kalera ordez farol aldera jo ohi nuen gauero magnetismo telurikoek eraginda neskaren ausentzia ilargiaren presentziarekin betetzera, grabedadearen zentroa berriro neure baitara itzuli nuen arte. Orain gaueko pantaila beltzean leihoetako argiek konstelazio txikiak eratzen dituztenean, txamarra hartzen dut giltzakkarterakarneta eta amaagur nator via lactea txiki honetara Erdikale numero 5, 7, 9 noa oa amodioa eta tristura nahasten direneko lekura. Amodioak beti dakar tristura, plazerrak desplazerra. Egiteko gehiago emaiten dio bekatoreari... edo pekatu egin eta konfesio bezperako beldurra ordu batzuk gehiago eta zerura. Avemariapurisima. Ukitu egin nuen. Non? Eskolako frontoi atzean. Ez, seme, gorputzaren zein partetan esan nahi diat. Ah! ileak dituen lekuan baina bera hasi zen. Ez dio axola, seme, zein hasten den. Biok zabaldu zenioten deabruari atea. Bost errosario aldare aurrean. Behatzetan kiribiltzen ziren ile gogor banakak zituen erreliebe gabeko zilbor zuri eta beroaren hegoaldeko anguloan. Aurpegia gonarekin tapaturik zuen eta algara txiki eroak egiten zituen, haren bi mutil kutunok mapa hura esploratzen ari ginelarik. Kilimatu egiten nauzue, esaten zuen lotsagabeak. Plano zuri hartan tesoroa seinalatzen zuen lekura heldu ginen eta ez nintzen atrebitu, bihotzak min emateraino kolpatzen baitzidan. Ileen sensazioa behatzetan ihes egin nuen.
Geroztik desioak beharturik hurbildu natzaion bakoitzean, «Ah tontoa», esan eta eskibatu nau. Bizkiak izan zituen eta garrafoiaren silueta hartu zuen kolpetik. Orain barberoaren goian bizi da, «Otsoaaaa etorriiii etaaaaa kraaaaausk» haurraren aho bobobilean papila lirdinga beroa sartzen arituko da ume usaia soinean.
Sí, chica. Hay tan pocas oportunidades en este pueblo. Bi itzal mintzo dira kalearen aparte batetan. Gauaren hegal beltzak etxeen gainetik. Galeria argiduna osatzen du kaleak farol bakoitzaren argi hil horiska galtzada bustiaren ilargi horian erreflejatuz. Bi itzalak despedituz urruntzen dira eta elkarrengana bihurtzen. Yo apenas he disfrutado hasta los 30 años. Ama gajoa joan zitzaigun arte, hik badakin. Orain alferrik galdutako urteak errekuperatu nahi zetinat. Bai neska, bihar etorri behar dun. Presentatuko dinat. Atzo ere itxoiten zegonan. Hotelera joan gintunan afaltzera eta kasik hitzegin gabe jan geninan presaz elkarri begiratu eta goazen esanez goazen eta postrea bukatu gabe elkarri helduta aszensorean sei pisoko musua ariman behera zuloan azkurea beroturik ohe gainean zabaldu gabe gauza gorri lodi ikusgarria erraiak erreaz eta ekaitz ero horren ondoren pakea. Tristaturik bezala geratu hunan otso planta horiek galdurik. Nik penaz mimatu nuen eta altzoan nuelarik bere penak kontatu zizkidan. Betikoa... separaturik, papeleoa, bakardadea. Bebarbada aurki utzi egingo dinat, hiretzat, neuk gazte baten gutizia sentitzen baitinat. Con la echadora de cartas estuve el otro día y esan zidanan unión dichosa con joven moreno eta viaje por tierra. Igual bakaziotan. Imagínate con uno de 20 años. Tiene que ser tan diferente. Son capaces de hacerlo cinco veces al día eta nik behar dinat. Necesito que me abracen cada hora gazte sentitzeko. Eta esango didan herri honetan las oportunidades que hay.
Itzalen gaineko balkoian kortinak korritzen dira eta bi begi zelatan kalera begira. Etxean bost haur. Zakur batek kalea gurutzatzen du muturrarekin adokinen gainean linea kebratu imajinarioak trazatuz, iragan bizitzaren baten galdutako zerbaiten bila. Atzetik herriko serenoa euritako sira beltzaren azpitik zango bi, bota bi, bata bi uno dos uno dos txapelean txapa txaplana «Noble y muy leal villa de? txorro morro piko tallo qué? Zumaya. Nos don Alfonso por la gracia de Dios, rey de Castilla etc... Por cuanto que nos fue dicho que los omes figosdalgo y labradores enviaron nos pedir merced que les mandasemos facer y poblar una villa en que morasen para nuestro servicio en el lugar que llaman Zumaya. Hitzak nahasian. Gazte koadrila. Alto! Batallon ar! deretxa bar! A discreción. Norkzeinekzernornorizerbaitnahidu? nik liezaguketetatekete bat ginebrarekin. Neri subjuntibozko iragan pluskualperfektoa. Edurnek akeita eman diezaioten nahi du. Toma. Akeita txola eta txokola. Nik txahala eta txekorra bokadiloan. Nik lestaulante txino golila joan eta hamal dulon enpeladole baten ipuldia jatea. Bai eta gelo miselikoldiko madlialekin lalua jotzea. Bueno hi faletiosnahikoyau. Ardoa. Alde eta kontra. Sei eta bat. Sei ardo eta kafe bat. Bai jefe. Aiba pasa Satrustegi pasa a Edurne, esta cruza en corto aurrelari atzelariak hartzen du eta gol.
Atzelari, ambisex, transexuala, transiberianoa.
Hamar gutxi dira oraindik. Hamaikari ken hamar = gau osoa.
Komuna? Bai hor, eskailburuan. La Commune de Paris. Au revoire dijo Voltaire, hor konpon dijo Danton. Komuneko tazaren forma zirkularretik obalaturantz bilakabidea historian zehar egingo diat tesia datorren urtean. Summa cum laude. Doctor en komunologia. Edo eta azken mendeotako ipurdi formaren bilakabideak komuneko tazaren diseinoan izan duen eragin determinatzaileaz. Nere gaia sakonagoa duk alegiahotsesanahidabihitzetan zientzia eta arteaz denaz bezanbatean hanbateko eragina ukan du komuneko plazerrak non iraultza industriala bera komun modernoari zor baitzaio arraioa. Benitü Lertxündik berak ere komünüan asmatu zian loretxo deitu melodia harrigarri hura eta gisako exenpluak mila zetik euskal literatura paregabeak.
Ardo honek zianuro gustoa dik. Brindemos por la muerte. Blindemos pol la muelte. Bibeamus hunc venenum eta deabruak libra gaitzala bizitzaren hatzaparretatik. Per omnia sancta sekula amen. Heriotza ala hil. Amen. Mungilis mungilis goazen. Ordaindu gabe zuzen. Amen. Disimulo askorekin.
Kalean boteila bat hautsi da lurraren kontra. Maldizioa. Gizon batek bere gorputza daraman eraman ezinik lau pauso baldres eta apatxo. Pospoloaren su dardaratia zigarroa ahoan duen aurpegia une batez argituz eta iluntasuna berriro ahoan zigarroa piztu duen pospoloaren sua itzaliz. Abots tristea. «Adiooooos mujer adiooooos para siempre adiooooos». Edan zertarako norbait ahazteko norbait zertarako beti maitatzeko maite zertarako penak bizitzeko penak zertarako ardotan itotzeko.