1970 (Legazpia)
Egile honen
beste liburuak
POESIA
2000, BBK-Euskaltzaindia
2001, Olerti Etxea
2001, Urretxuko Udala
Zure bila itsasoa bidaliko dut
2002, Bermingham
Txori erratuen bilera
1998, Erein
Dudarik gabe, iragan urteko euskarazko poesiaren uztan, gehien hunkitu nauen poemarioa izan da Txori erratuen bilera. Txori erratuek poesiarako ezinbestekoa den bizitzara eta sentimenduetara begiratzen dakitelako.
Ixiar Rozas (Idatz & Mintz, 1999-05)
KEZKA LARRIZ
Bidezkoa eta bidegabekoa,
egia eta gezurraren artean
erabaki behar hau!
Etengabe!
Kontzientzian erantzuna
bilatu behar hau!
Mementuoro!
EZAREN SEMEAK
Ustez gizon libreak gara,
baina edozein huskeriaren aurrean
amore ematen dugu.
Kalera ateratzea, egiaren isiltasuna,
suizidio ttikiak.
Eguneroko lokatz mardulean
indarrak kasik erabat
akituak,
eta segurtasunik
batere ez.
Lurrera begiratzen dugu
goiari eusteko ahaleginak eginez.
Itxaropena dugu sobran.
Epeburuak.
Ohitura txepelak.
Aurpegi txarrak.
Ehun mila gezur ergel.
Haragia sustengatzen digun
ikaren sarea.
Maitasunaren beldur beti
eta ametsetatik hautatutako
egitasmo hutsek,
itzal hutsek,
gure ezerako bidea
topatzen erakusten digute.
GAUAK ZAINDUTAKO ARROSAK
Gauak zaindutako arrosak irekitzen baitira
lurrean, leihopean, armairu txikietan,
agurrezko hitzak bailiran.
Eta bihotzak, oso hauskorra den txori hori,
infinituaren ilusioa galtzen du.
Azkenean nekeak bereganatu gaitu,
ez dakigu nola igaro trena atera arteko denbora luzea.
Garai batean ezagunak zitzaizkigun lekuak
orain erabat arrotz agertzen zaizkigu,
eta gustukoak genituen ametsei uko egin beharra.
Libre izaten ez dakigulako gorrotatzen gaitu haizeak.
Bizitza laburra da ekintza guztietan.
Agian maite dugu, agian asko maite dugu, baina
gure amodioa (horrela izenda badezakegu) ezer ez idatzita
dagoen liburu bateko aurkibidea da.
Gogora ezazu gainera bere gauek eta udazkenek
gela hau bete dutela gaur bertan.
Baina ederra gero, neurrigabea, gizakia bera bezala,
desagertzearen legea. Zoriontasun zeharo urrunduaren
neke eta etsipen neurtezina. Gurea izan zen hura guzta.
Oi errege baino areago eskale!
Gero dator denboren uta, mantso,
eta bularreko sua itzaltzen digu,
maite nauzun istant honetako edertasuna aldendu.