1970 (Legazpia)
Egile honen
beste liburuak
POESIA
2000, BBK-Euskaltzaindia
2001, Urretxuko Udala
1998, Erein
Zure bila itsasoa bidaliko dut
2002, Bermingham
Bihotzak planto
2001, Olerti Etxea
EKAINEAN HASTEN DA UDAZKENA
Ekainean hasten da udazkena.
Horregatik idazten dut hainbeste
gai eternalen inguruan,
heriotza dela, maitasuna dela, bakardadea dela.
Eta ez dut itzalaren gorputza arimarengandik bereizten.
Eta ez dakit nola dihoazen poesigintzaren xehetasunak,
nola dabilen goizero askatasun-gosez hiltzen den herria,
nola dabilen kanposantu inguruko bankuan
nirekin esertzen zen edadeko gizona,
eta egunen tristeziak bihotzari bere pisu osoarekin loturik dirau,
eta ez naiz jendearen irribarre burlosoaz ere.ohartzen,
eta gaurregunera arte ezagutzen ez nituen keinuak
ikusten ditut neugan, ia ezer ez dago etxean,
edonon aurkitzen zaitut, izarrak emvaro erortzen dira.
Orain ere edozein gauza egingo nukeela
zuri kontatzeko aukera izatearren, momentu bat, arren,
zurekin egoteko.
Baina esperantza egunsenti iluneko lorea da.
Eta ekainean hasten da udazkena, denbora aurrera doa.
Eta gero negarra etortzen da.
HoSTO A
Ikasi egin dut.
Liburuak irakurri.
Liburuak idatzi.
Bidaiak egin.
Maiternindu.
Baina bizitza
udaberriko lore
zimeldu bat dela
iruditu zait.
Agur bat da.
Udazkena da.
MAKALA GURE ESPERANTZA
Bularrak argi gutxi ematen du.
Mapamundiak animaren tankera.
Nora joan ez dakit.
Hutsari begira,
ikuskizun bati bezala.
Feria bateko tiro barraketako
panpinak,
gizonak eta gizonak
erortzen dira.
Maitasuna, argi eta bulka,
danentzakoa dala.
Orduak egiten ditut zure bihotzean
eskuak eta oinak garbitzen.
Gana holakoetan ohi duen bezala.
Ortzean izar argiaren galdemin bizia.
Ez dakit nola, baiua hitz bat pizten zait
ezpaineko mami-mamian:
aurrera.