Jose Luis
Padrón

1970 (Legazpia)

Egile honen
beste liburuak

POESIA

Ibaia euri-erasotan bezala

2000, BBK-Euskaltzaindia

Bihotzak planto

2001, Olerti Etxea

Txori erratuen bilera

1998, Erein

Zure bila itsasoa bidaliko dut

2002, Bermingham

Hitz-erraietan

2001, Urretxuko Udala

Leihoak

 

haurtzaroa datorkit gogora ez dakit zergatik

kartoizko haur hura oinazez blai teila gorriak

eta eguzkia leihoan kolorea

eta iganderako zapaten artetik ateratzen zitzaidan

arnasa astean behin zu ikustea baino

gauza hunkigarriagorik astean behin

atzetik egotea zen abentura bakarra

nire besoetan puxka batean leihoa

beti dago nire poemaren sakonean leihoa

orain hemen bezala egoteko eskubidea

liburutegiko leihoaren aurrean sentitu izan nuen

hotzikara hantxe egon besterik ez dut egiten

ezeren zain egon beharrik ez egon ezeren zain

egon beharrik ez

 

 

 

Eskuak

 

lastima ematen didate dendan liburuek

gurea bezalakoa da elkarri dioten atxikimendua

haienaren gisakoa ase ezin grina benetan

benetan horregatik dut hain gogoko hain

idaztezin gogoko haiena dela niri ere dagokidan

bizimodua zure bizitza laburrak irauten duen

bitartean mundu hau atseginagoa egitea

hitzen nire xamurtasuna behar duzula beste

ezer baino gehiago gogo txarrez utziko nauzula

eskuetatik ausentziaren aurrean ilea orrazten bezala

poliki-poliki zotinka loak hartzea bezala

lastima hitz polit horietan jarria dugun esperantza

 

 

 

Elurraren isila

 

isiltasun hura zen gehien maite nuena

munduko soinu ankerren heriotza

isiltasun handi hartan ez nintzen inoiz batere

kezkatu isiltasunaz

ez zen ezer ez entzuten libutegiko urruneko

ertzean fitxetan zebilen idazmakina besterik ez

hori dut gogoan eta Eugeni

liburu piloa aurrean eseririk

burnizko letrei eragiten eta eragiten

urrunaz bestaldera begiratu eta esaten zuen

udazkena joan dela hamar egun besterik ez dira

eta euskal olerki sailean elur hodeiak dabiltza

isiltasuna nire elur mahai txiki hartan

eta beste ezer ez zegoela munduan

hala ematen zuen

Garapena: Dijitalidadea SL