Mitxel
Murua

1961 (Zarautz)

Egile honen
beste liburuak

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Maripuzker

2002, Elkar

Pello Telleriaren amets eroak

2006, Elkar

Pirritx eta Porrotx sukaldean

2008, Elkar

Pirritx eta Porrotx arrantzan

2004, Elkar

        Udako egun eguzkitsu batean, Pirritx eta Porrotx Getariako portura joan ziren, arrantzan egiteko asmotan.

        —Porrotx, nik ez dakit arrantzan egiten, seguru zuk badakizula?—galdetu zuen Pirritxek kezkatuta.

        —Benooo! Duda, ala? —erantzun zion Porrotxek harropuztuta—. Inguru hauetan ez da ni bezalako arrantzalerik!

        Hala, Porrotxek prestatu zituen arrantzako kanaberak, jarri zituen amuak, berunak eta kortxoak, eta...

        —Lixto, hartu Pirritx —esan zion Porrotxek kanabera bat lagunaren eskuetan jarriz.

        Pirritxek ez zekien traste harekin zer egin, ordea, eta larrituta begiratu zion Porrotxi:

        —Eta? Zer egin behar da orain?

        —Urrutira bota. Begira nola egiten den!

                Porrotxek hartu zuen bere kanabera, eutsi zion arnasari, bota zuen gorputza atzeraka kortxoa eta amua indar handiagoz urrutira jaurtitzeko, eta...

        —Et, et, et! Zer ari haiz, eroa! —garrasi egin zion aldamenean arrantzan ari zen agure petral batek.

        —Katxiporreta! A zer sustoa eman didazun, aizu!

        —Sustoa hik arrainei emango dieana! Non daukak beita, makala?

        —Beita? —harritu zen Porrotx.

        —Bai, beita!, amuan zerbait jarri beharko duk, ba? Edo amuarekin buruan jota pentsatzen duk arrainak harrapatzea, makala halakoa! Porrotx haserretu egin zen agure harekin, baina Pirritxek arrazoi eman zion gizon zaharrari.

        —Arrazoi du, Porrotx, amuan beita jartzea ahaztu zaizu.

                Porrotx isildu egin zen. Hartu zuen marmarka bere ogitartekotik txorizo mutur bat eta amuan larri zuen.

        —Txorizoa? —esan zuen burlaizez gizon zaharrak—. Ez diat egundo inor ikusi txorizoarekin arrantzan egiten. Jarri iezaiok arrautza frijitua ere, hemengo arrainak litxarrero hutsak dituk eta! Ja, ja, ja!

        —Aizu, petralontzi jauna, zuk begiratu zeure kanaberari, nik badakit zertan ari naizen eta!

                Porrotxek, haserre, kortxoa eta amua ind¿

        —Kaixo! —esan zuen neskatila batek. —Katxiporreta! A zi ezin da lasai arrantzan

                Porrotxek, haserre, eutsi zion arnasari, bota zuen gorputza atzeraka kortxoa eta amua indar handiagoz urrutira jaurtitzeko, eta...

        —Kaixo! —esan zuen justu orduantxe begi ttiki-ttikiak zituen neskatila batek.

        —Katxiporreta! A zer sustoa! Zer gertatzen da gaur hemen? Zergatik ezin da lasai arrantzan egin? —petraldu zen Porrotx berriz ere.

                Orduan, begiratu zion begi ttikiak zituen neska hari eta purrustaka jarraitu zuen:

        —Esan, zelgatik ezin da gaul alantzan lasai egin, e?

        Neska barrez hasi zen orduan.

        —Hara! Zergatik hitz egiten duzu horrela? Txinatarra al zara?

        —Txinatala, ni? Ez, ez... Ni Polotx naiz, euskalduna. Txinatala zu zala.

        —Bai, ni getalial-txinatala naiz, eta nahi baduzu, holela hitz egingo dugu, oso jolas dibeltigalia da eta. Begila: akelak adalak okelak ditu. Badakizu holelako gehiago?

        —Bai, noski: Lokelen txakulak ez daki gitala jotz... Baina nola jolasa? Zuk ez al duzu horrela hitz egiten, ba?

        —Ez, noski. Nik zuk bezala ahoskatzen ditut errreak eta beste letra guztiak. Baina nahi baduzu, segituko dugu «ele-eleka» jolasean.

        Agure petralak barre egin zuen ostera ere, eta neskari esan zion: —Alferrik ari haiz honekin, Li, ez din adar jotzea ulertuko. Izan ere, zer espero daiteke amuan txorizo mutur bat jartzen duen makal batengandik? —eta Porrotxi begira, txantxetan esan zuen—: Hi, hi... hi elai!

        —Hi bai elaiela! —erantzun zion Lik.

        Agurea eta neska barre algaraka hasi ziren. Porrotx gero eta ernegatuago zegoen, eta begirasun zorrotza botatzen zien biei.

Garapena: Dijitalidadea SL