1961 (Zarautz)
Egile honen
beste liburuak
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
2004, Elkar
2006, Elkar
2008, Elkar
Maripuzker
2002, Elkar
Behin bazen neska alai bat puzker asko botatzen zituena; horregatik Maripuzker deitzen zioten denek.
Behin, festa batera joan zen Maripuzker, eta dantzan ari zela puzker handi batek ihes egin zion:
-PRRRRROUMM!
Jende guztiak dantza egiteari utzi, eta berari begira jarri zen. Maripuzkerrek, lotsa-lotsa eginda, esan zuen:
—Ai, ama!, hau lotsa! Nahiago nuke munduko ipurdian banengo!
Hori esan zuenean, burua bueltaka hasi zitzaion Maripuzkerri, eta bera konturatzerako munduko ipurdian agertu zen.
Munduko ipurdian puzkerrak bizi ziren, noski. Bazen han puzker gorri bat, beste guztiak baino gizenagoa eta handiagoa zena: puzkerren kapitaina.
Maripuzker negarrez ari zen dena beldurtuta. Puzkerren kapitainak hala ikusi zuenean, goxo-goxo galdetu zion:
—Zer egiten duzu zuk hemen?