1919 (Zarautz)
1965 (Chaux-de-Fonds, Suitza)
Egile honen
beste liburuak
POESIA
1949, EFA
Ama-semeak Arantzazuko kondairan
1951, EFA
1955, Itxaropena
1977, EFA
2000, Olerti Etxea
SAIAKERA
1958, Darracq
Ogei kanta Arantzazuko
1952, EFA
ITXASOAN URAK AUNDI
Itxasoan urak aundi
probatuta gaude ongi.
Goian oztina, behean urdina
ur eta ur beti
sorterritikan urruti
famili gabe aspaldi...
Urrunago ta maiteagoa
zaitugu, Laburdi !
Itxasoak urak gazi
ez dakianak ikasi.
Bakailutara bi hilabeteko
urtero goazi.
Gurekin batean nahasi
etorri hadi lehenbizi
ikusiko dek hobea dala
lehorrean bizi.
Joanaldi bakoitzean
senarrok abiatzean
han joaten dira Arantzazura
andreak taldean
bide luze ta latzean
gure alde otoitzean...
Zeru-laguntza ondo beharra
itxas haserrean!
Udara heldun orduko
bueltan gaituzu agudo
Terranobako urak utzita
beste urterako.
Jan eta edan, bateko
kantu ta zantzo, besteko
etxerakoan pozik ez bada
gure poza noizko?