Jose Luis
Padrón

1970 (Legazpia)

Egile honen
beste liburuak

POESIA

Ibaia euri-erasotan bezala

2000, BBK-Euskaltzaindia

Bihotzak planto

2001, Olerti Etxea

Hitz-erraietan

2001, Urretxuko Udala

Txori erratuen bilera

1998, Erein

Zure bila itsasoa bidaliko dut

2002, Bermingham

Ekaitzaren desioan amodio berrien sehaska

atsegina eta oinazea burdinazko eserleku

tapizeriaren agonia denbora eta heriotzarekin

hurrenez hurren zisne jubilatuen hodeiertz ebakuntzan

zatoz

itzalaldira etorkizuna betiko areagotuko zaitut

ezkutuko paisaia ezkutatuak

ukimenaren hastapen gozatsua

oraindik ezezagun den haurtzaro baten bidea

urrutitik etorria eta presaka

eta arrosa zuri bat aitak utzitako denbora bete ezina

zergatik poztu ni ez naiz gauza sentitzen

arratsaldea das flores betetzeko

hiltzeko

beldurrez ote nagoen neure buruari

lo hartzeko esnatzeko arnasa eta itoaldia

bata bestearengandik bereizteko pilulak ipuinak

galdutako kantak gerrak herriaren gardentasunean

neska bat eta mutila beltzez jantziak goitik behera

koloretako paperak biztanleak euritakoaz jantziak oso

arkupetarako kalean behera manifestariak

tranquimazin serotonina

eta ipini ezazu

baita eta batez ere

eraikin eta monumentu publikoak eraikitzeko

erabilitako egun gau urtaro haserre nirea.

 

 

 

Ia ilunabarra da zubi gainetik

hondarra euriak garbitua

euripean zenbait etxe arrunt korrika

pauso txikiak isilak itsas adarrean

beste alderaino itsasoa entzun

eta mundutik kanpora alde taxi gidariak

ihes gauerantz doazela atzealdea

ilargi ilez beterik eta ni zure ondoan

eseri eta hiri bat pizten dut jendeari

hitz egiteko Axular liburudendan

bulebar atzeko tabernetan zineman

baina kaixo ere ez didate esaten orain nora

zubi gainetik ilunabarra da.

Garapena: Dijitalidadea SL