Salbatore
Mitxelena

1919 (Zarautz)
1965 (Chaux-de-Fonds, Suitza)

Egile honen
beste liburuak

POESIA

Arantzazu, euskal poema

1949, EFA

Ama-semeak Arantzazuko kondairan

1951, EFA

Ogei kanta Arantzazuko

1952, EFA

Idazlan guztiak (I eta II)

1977, EFA

Laburtuaz

2000, Olerti Etxea

SAIAKERA

Unamuno ta Abendats

1958, Darracq

Arraun ta amets

1955, Itxaropena

MAITASUNEZKO GAU ARTAN

Maitasunezko gau artan

erraņuz zegon aintziran,

zeruan anbat izarņo

uretan islatzen ziran.

Ez duzu gogoan nola

izarņok islatzen ziran

erraņuz zegon aintziran?

Alaxe nerau gau artan

zure begien diztiran,

liluraz zenun begiran!

Bakar-bakarrik sarritan

nijoakio ordudanik;

baņa goibeldu zanetik,

aintzirak eztu izarņorik.

Zeru goibeldu zanetik,

aintziran ezta izarņorik.

Aintziran ezta besterik:

orbel oroimingarriak

urlo geldian lo, soillik...

Garapena: Dijitalidadea SL