Basarri
(Ignacio Eizmendi)

1913 (Errezil)
1999 (Zarautz)

Egile honen
beste liburuak

BERTSOA

Atano III. Bere edestia bertsotan

1949, Itxaropena

Basarri

1950, Itxaropena

Laugarren Txinpartak

1966, Auspoa

Kantari nator

1960, Itxaropena

Sortu zaizkidanak

1973, Auspoa

Kezka giroan

1983, Auspoa

ARTIKULUAK

Bertsolaritzari buruz

1984, Auspoa

Nere Bordatxotik

1992, Auspoa

GUGANDIK EGATU BERRI DAN
LIZARDI OLERKARI OSPETSUARI

                (Irratizkiņez esana)

 

Negu trinkoa urrundu eta

eldu da udaberria,

euskaldunori atsegiņ zaigun

aldi alai pozgarria.

Etorrera au pozez agurtzen

bearko luken erria,

samintasunak estali eta

orra or itun negartia,

orra or itun negartia!

 

Oitura on bat ez galtzearren

ni mendi goruntz abitu,

zugaitz laztan maitea eskertu

gabe ezin ba gelditu.

Bere kerizpe zoragarrian

iņortxo ez dut nabaitu,

an exertzen zan olerkaria

ez baidut aurten arkitu,

ez baidut aurten arkitu.

 

Ene, Lizardi, ene, ba, txindor,

zu beti neke garratzez,

aberri mintzo berdiņ gabea

oitara jaso bearrez.

Eriotz zikoitzak uxatu zaitu

ta Euskadi naigabez,

Zarautz, Tolosa, kabi zureak

ler bear dute negarrez.

 

Euskel olerkari gurenak artu

digu betiko loa,

euskel baratza landatuta da

zeru goitara igoa.

Baņa Euskadi olerkari

gabe ezta egotekoa,

Jauna altsua, erruki zaite

ta biali ordekoa,

ta biali ordekoa.

 

 

Argia, 1933-VI-11.

 

 

 

BASETXEKO IKUSPEGIAK

Negu erreņu beltza

aldendu da urrun,

ta udaberri ertza

orain gure lagun.

 

Gaur ertza, biar erdi,

lan aro bizia...

Orain duk ire aldi,

o nekazaria!

 

Mutillak esnarazi,

oiu, beti bezela,

bizkorki ta bizi

jeiki ditezela!

 

Eguzki erregea

ager duk goietan,

giro berdingabea

gaur gure lurretan.

 

Karramarru, lai, golde,

atxur, sarde, pala,

ez, arren, ezer gorde,

dena bear dala.

 

Idi biak uztartu,

gertu zimaurra,

ongarri oro artu

goza zagun lurra!

 

Alabatxo gazteak

txarroa eskutan,

indar du pitar meak

egarrune estutan.

 

Urretxindorrarentzat

abestea errez,

nekazari orrentzat

lur lana zan legez.

 

Deitu du aurten ere

nekazari zaarrak,

gelatxoak uts daude,

urrun gazte indarrak.

 

Nekazari zaarraren

naigabe astuna:

berak daki ziurren

balio ez duna.

 

Baņa lurrari kemen!

Beingoa zer zafo?

Zaar, aul dagon arren

erasoko dio.

 

Amaika aldiz bustia

len bere izerdiz,

aberri dei bizia...

ta orra or berriz.

 

Nekatuko da, bai,

nekazari zaarra,

baņa ez jabetuko

sasi ta larra.

 

Menditik, zorionean,

semeak datozenean,

urten dedilla

euren billa.

 

Zorion poza

orduan goza

guztiok,

gaztiok,

orok,

zaarrok.

Orain

erein,

gero jaso

benaz oso.

Uztaroa,

eder giroa.

Udazkenean,

askatasunean...

Euskadi...

Ala bedi!...

 

Gudari, 5'gn zenb., 1937

Garapena: Dijitalidadea SL