Basarri
(Ignacio Eizmendi)

1913 (Errezil)
1999 (Zarautz)

Egile honen
beste liburuak

BERTSOA

Atano III. Bere edestia bertsotan

1949, Itxaropena

Basarri

1950, Itxaropena

Kantari nator

1960, Itxaropena

Sortu zaizkidanak

1973, Auspoa

Kezka giroan

1983, Auspoa

Nere Bordatxotik

1992, Auspoa

ARTIKULUAK

Bertsolaritzari buruz

1984, Auspoa

Laugarren Txinpartak

1966, Auspoa

GAZTE DENBORAN NESKA BATI

 

Zorionean egin nuen nik

Sara errira biaita,

ta txoraturik gelditu nintzan

damatxo bat ikusita.

Zu goraltzeko ez daukat itzik,

o biotzeko Klarita,

ain zera biotz-ikuitzallea

ene, ain zera polita!

 

Gorputz liraņa, begi argia,

irriparra ezpaņetan,

urretxindorra kantari beziņ

alaia zera izketan.

Orren urruti bizi bearrak

ez nauka nere onetan,

zugan pentsatzen nago ni beti

egunez eta gabetan.

 

Emakumeak lore bezela

artu ditzagun aurrena,

ta goazen danok beroiek dauden

baratzatxoan barrena.

Danak usaintsu, guri ta mardul,

au begien zoramena,

baņan neretzat zu dan-danetan

krabeliņik ederrena.

 

Nere begiak arpegi ori

sarri nai dute aurrean,

soņez urruti banago ere

gogoz or nazu urrean.

Mundu onetan bearko degu

nork daki zenbait urtean...

Nik zu gogoan izango zaitut

arnasa dedan artean.

 

 

 

AITA SALBATORE MITXELENA ZANARI

 

Negu-sarreran berri txar batek

mindua du Euskalerri;

mantu beltzetan jantzi zaitezte

Urbia eta Aitzkorri!

 

Zuen maitale sutsua berriz

etzaizute urbilduko,

zuen altzoan poema-gairik

ez du berrira bilduko.

 

Arantzazu'ko Ama maitea,

zeu al zinan aren eske?

Zure gogoa al zan, biurtu

zedilla zerutar gazte?

 

Lurreko kantu eztien danak

zuri eskeņi dizkizu,

betikotasun osoan orain

kantuz or ariko zaizu.

 

Euskal baratzak zuen lorerik

usaintsuenetakoa,

negu-sarreran esku on batek

goruntz eramandakoa.

 

Zertan ukatu, Ama maitea,

utzi digun utsunea?

Bearrekoa genduan, ustez,

oraindik zure semea.

 

Euskalerriak eta euskerak

abe sendo bat galdua,

Salbatorentzat goiz iritxi da

munduko azken ordua.

 

Maiteak iges egin dio ta

alargun gaur Arantzazu,

il-kanpaiaren jardun geldia

belarritan burrundatsu.

 

Kendu txapela, euskaldun maite,

toki eman otoitzari,

galdu deguna Goietan dedin

zerutarren bertsolari!

 

Negu-sarreran berri txar batek

mindua du Euskalerri;

mantu beltzetan jantzi zaitezte

Urbia eta Aitzkorri!

 

Zeruko Argia, 149'gn. zenb., 1966/1/2.

Garapena: Dijitalidadea SL