Zaldubi
(Juan Bautista Gesalaga)

1884 (Zarautz)
1957 (Zarautz)

Zarautz'ko Zaldubi bertsolaria. Antonio Zavala

1967, Auspoa

ZARAUTZKO ERRIARI

 

Bertso berri batzuek

nai nituzke jarri,

Zarautzko erriyaren

alabantzagarri,

nolako ederra dan

esango det sarri,

ikasi nai baditu,

gusto duenari.

 

Zarautzko erri ori

orra nun daguan:

Getari ta Oriyo,

Aiaren albuan,

ondartza aundiya eta

itsaso onduan...

orrelain ederrikan

ote da munduan?

 

Hi milla metro eta

luzia dan kosta,

jendia jolasteko

oso apropos-ta,

udara izanagatik

fresko edo otz-ta,

kasik mundu guztiyan

oberikan ezta.

 

Kostan itzal ederra

arku telazkua,

bertatik artutzeko

itxas-aize preskua;

altavoza entzunaz

moda berrikua,

penak aztu-azteko

ai ura lekua!

 

Itxaso zabaleko

ango olatuak,

apar txuri-ederrak

urak goratuak;

kanpotar asko dira

orri beiratuak,

ikusi utsarekin

kasik txoratuak.

 

Espaņiya bezela

beste erreņuak

mugitu azten ditu

itsasuen soņuak;

etorri eta bertan

arturik baņuak,

sendatutzen dituzte

dauzkaten daņuak.

 

Udaran arrotz askok

egite'ute jira,

Espaņi guztitikan

etorritzen dira;

frantzes eta ingeles

alemanak badira,

Amerikatik ere

etorri oi dira.

 

Zarautzko kale eder

ongi garbituak,

zikiņa kentzen dabilz

beti enpliatuak;

igual Plaza zarra

eta merkatuak,

txukun jarriyak dauzka

Ayuntamentuak.

 

Emengo palaziyo

ta etse-edertasuna,

dana txukun jarriya

ura apaintasuna!

Orrek erakusten du

aberastasuna,

ezta nonai billatzen

orlako ontasuna.

 

Pelotarako frontoi

ederrak badira,

iņoiz partidu onak

jokatutzen dira;

jendia franko ere bai

albotik begira,

galtzen dutenak triste

ateratzen dira.

 

Ola edo fabrikak

badira ugari,

segitzen diyotenak

nor bere lanari;

etsia apaintzia

pentsatzen dunari,

buelta bat egiteko

diyotet denari.

 

Hotel edo ostatuz

badago aukera,

zuk nai dezun lekuan

geldituko zera;

baldin oie-danetan

gusto ezpazera,

igual juan zindezke

norbaiten etxera.

 

Relijiyua ezta

atzera gelditu,

parroki ederra ta

komentu asko ditu;

apaiz edo frailliak,

mojak e baditu,

aurrera eta geiago

bitez ugaritu.

 

Kolejiyuak edo

eskola asko dira,

maisu eta maistra

abillak badira;

diyotenez jakintsu

ta abillak dira,

gaztiak edukatzen

saiatutzen dira.

 

Nekazaritza eztet

utzi nai aztuta,

ixilik lagatzia

merezi eztu-ta;

lana lasai eginda

kosetxak poztuta,

batzuek bizi dira

txit aberastuta.

 

Eraritikan bada

biar dan tamaņa,

sagardo ederrak eta

asko txakoliņa;

ardua ere bada

gutxi xamar baņa,

bertako kosetxakin

Zarautzen egiņa.

 

Musika ona dagola

askok dute esan,

kasikan egunero

jotzen dute plazan;

jendia franko ere bai

ibiltzen da dantzan,

mozkorrak baleude

bezela balantzan...

 

Negu beltza igaro

baldin badezu triste,

udaran Zarautzara

etorri zaitezte,

inor gelditu gabe,

nola zar da gazte...

damutuko zaizunik

ez sekulan uste!

 

 

 

SAN PELAYOREN BIZITZARI

        1913

 

Milla beatzi eun kunplitu eta

amairugarren urtian,

notizi bat zabaldu biar det

euskaldunaren tartian;

Zeruko Aita, lagun zaidazu

denbora pixka batian,

paper onetan San Pelayoren

bizitza jarri artian.

 

San Pelayon bizitza txikitatik

nai nuke adierazi,

Galiziyako erri batian

au zan jaio eta azi;

aita ta ama aberatsakin

amar urtian zan bizi,

osaban ordez presionero

gero jarri zan lenbizi.

 

Denbora artan gerra gogor bat

sortu zan moruarekin,

batalla aundiyak egiten

zituztena elkarrekin;

bitorioso atera ziran

moruak espaņolakin,

Pelayon osaba presionero

atxitu zuten beņepin.

 

Pelayon osaba obispua

presionero artuta,

urte ta erdiyan iduki zuten

kate gogorrez lotuta;

gero Abderramen erregiari

zerbait suplikatuta,

libratu zan, illoba Pelayo

ordezko preso sartuta.

 

Amar urteko aingeru gaztia

kartzela illun batian

ipiņi dute, beso ta oņak

seguratuta katian;

alaxen ere beti egon zan

Jaunaren fede fuertian,

oraziyo asko egiņaz

kartzelan iru urtian.

 

Iru urte pasa ta eraman dute

Abderramenen aurrera,

ark esan ziyon: «Jarri zaite guk

dadukagun legera;

emango dizut nere erreņuan

zeuk nai dezun aukera,

munduko jolas lasaikeritan

ederki biziko gera.»

 

Erantzun ziyon: «Orain beorrek

ofrezitzen dizkiranak,

iltzen naizenian alper-alperrik

izango ditut dianak;

argatik oņazpiratu bitez

juduen lege txaldanak,

goratuak izan ditezela

gure Jangoikuarenak!»

 

Alaxen ere Abderramen

batere etzan aserratu,

pentsatu zuan oraindikan

egingo zala mudatu;

arpegiyan igortzita esan ziyon:

«Jangoikua zazu ukatu,

eta gure idolo faltsua

obe dezu adoratu.»

 

Modu onetan asi zitzaion

berriz itzeiten Pelayo:

«Aldegin zazu, txakur gaiztua,

eta ez etorri geyo!

Pentsatzen al dek dudan nagola

artzeko iri amoriyo?

Azkenengo arnasa arte

izango nauk kontrariyo!»

 

Disimulatu zuan erregiak

egin ziyon desairia,

lisoņtxero bat bialdutzeko

atera zuan iria;

pensatu bezela bialdu ziyon

iztun parerik gabia,

baņa alperrik, etzan mudatu

San Pelayoren legia.

 

Pelayok ziyon alperrik ala

ez molestatutzeko:

«Nik ez dadukat borondaterik

bate erregientzako;

nere anima eskaņiya nago

gure Jangoikuentzako,

eta bildurrik eztaukat bate

nai badit biziya kentzeko!»

 

Aguro eman ziyon lisoņtzeruak

erregiai notizi berriya,

Pelayo zeguala aren kontrara

gogor egiteko jarriya;

orduan erregiak artu zuan

kolera izugarriya,

eta esan zuan: eIkusiko du

laister istillu gorriya!

 

Cordoba'ko errege gaizto

Abderramen irugarrenak

Pelayon kontra eman zituan

tamaņa ontako ordenak:

tenazakin elduta gora ta bera

ibiltzeko borreruenak,

gero ebakita erriyora bota

egiteko puska dienak.

 

Agindu bezela asi zitzaizkan

borrero gaiztuak elduta,

alaxen ere Pelayo firme

ez batere bildurtuta;

lendabiziko matxetiakin

beso ta oņak kenduta,

azkenian erriyora bota

zuten lepua moztuta.

 

Martiri abek pasa zituan

bi ordu eta erdiyan,

beatzi eun da oi ta bost urte

Garagarrillen oi ta seyan,

Jesus munduan izan zanetik

amargarren gizaldiyan;

orain berakin gozatzen dago

beti zeruko gloriyan.

 

Santu onen bizitza munduan

onelaxen bukatu zan,

baņa orduan ere kristau

katolikuak e izan;

gorputz santua jaso zuten

puskatu gabekuen gisan,

baita ondo sepultatu're

Santa Inesko elizan.

 

San Pelayo eguna zelebratzen da

Garagarrillen oi ta seyan,

festa aundiyak egiten dira

urtero Zarautzko erriyan;

erbestetikan persona asko

izaten da erromeriyan,

egun bat ona pasatziagatik

San Pelayon alegriyan.

 

Paper onetan orra epiņi

gertatutako egiyak,

ondo konsideratu ezkero

ain dira arrigarriyak,

gusto duanak ikasitzeko

euskeraz bertso berriyak,

Gesalaga'tar Juan Bautistak

San Pelayori jarriyak.

Garapena: Dijitalidadea SL