Juan
Iruretagoiena

1899 (Zarautz)
1982 (Zarautz)

Egile honen
beste liburuak

ANTZERKIA

Atso poxpoliña

1929, Martin y Mena

Sutan biotza

1931, Eusko Argitaldariak

POESIA

Otarka aza

1929, Euskal Esnalea

OTARKA AZA

 

Alkarrizketa au burni-bidean gertatzen da. Geltoki batean trena gelditu da, ta geldi dagon bitartean, kotxe batean doazen bidaztiak ala itzegiten dute.

 

        BIDAZTIA: (Sartuaz) Arratsalde on, jaunak.

        BASERRITARRA: Baita zuri ere.

        2. BASERRITARRA: Ongi etorri.

        BASERRITARRA: (2. baserritarrari) Ez al egoan bada lo?

        2. BASERRITARRA: Jaun orreri agur egiteko esnatu nauk eta neri ori esan...

        Ez dek orregatik berriz ori esaten lanik izango. (Lotan asten da berriro) .

        BIDAZTIA: (Baserritarrari) Faborez jaso zazu otar au toki egiteko.

        BASERRITARRA: Ez jauna.

        BIDAZTIA: Nola gero ezetz?

        BASERRITARRA: Ez jauna, esan det.

        BIDAZTIA: Bi andre datoz ta berentzat lekua biar da, ta otarrak ezi juan ditezke gizonen lekuan.

        BASERRITARRA: Egia, ezin juan ditezke.

        BIDAZTIA: Orduan ez dakit, ba, zergatik kendu nai ez dezun otar ori. Jarri zazu or goian sarian, lekurik baldin badago.

        BASERRITARRA: Ez det jarriko.

        BIDAZTIA: Zergatik ordia?

        BASERRITARRA: Neria ez delako, arraiua!

        JEFEA: Zeinena da, ba?

        BASERRITARRA: Lo dagon onena. Tira, zu, lo al zaude? (2. baserritarrari itzeginaz)

        2. BASERRITARRA: Zertarako daan.

        BASERRITARRA: Otar au exeri-lekutik kentzeko.

        2. BASERRITARRA: Bai, berialaxe (Kentzen du otarra) Orra esana egin; exeri, nai dezutenean.

        JEFEA: Eta zergatik ez dezu esan ori asieratik?

        BASERRITARRA: Jaun onek galdetu ez ditalako. Kanpela jazten duten auek gu baino motzaguak diralako, gutxiago dakitelako. Aurren-aurreneko esaten da: «Zeinena da otar au?» Eta otarraren jabeari esaten zaio: «Nai al dezu faborez kendu otar ori ortik?» Aginduakin egiten dezute zuek. Neri ez dirazute agintzen zuek ezertarako. Gizonetik gizonera alde gutxi.

        JEFEA: Tira, bada gizona, tira.

        BASERRITARRA: Jo zazu orain nai badezu trena asteko txilipitua ta guazen azkar, etxian txerria iltzeko nere zai daude ta. Tira, jo txistua. Arre! ...

Garapena: Dijitalidadea SL