Mendi-Lauta
(Txomin Arruti)

1897 (Zarautz)
1968 (Zarautz)

Loretxo

1937, Eguna

I

 

        Emezortzi urteko neskatil gastea gipuzkoar kosta uri txiki batean bizi da, gurazoakin. Alaba bakarra izanik, maite dute gurazoak, bakarra eta emakumea danian ba'dirudi gurazoak maiteago dutela...

        Aita ama'k karlatarrak dira, jatorriz karlatar sendikoak. Sendi aundiki ta aberatza eta adiskidetasunak ere aundiki artean.

        Alabatxoa karlatar onak bezela... erdal zaletasunean asia. Euzkeraz ba'daki, gurazoak erakusten alegindu ez badira ere, umetxoa zala uriko ume artean ikasia da.

        Gurazoak sendian ez dabilkite euzkera, eta euzkel-usaiari dioten gorrotoa aundia da. Neskatil gastea lekaime ikastetxean ikasketak egiña da eta ikasketak egin ondoren etxeratu dala aldi gutxi.

        Emezortzi urte ez dira lagun txarrak emakume liraña izateko eta Loretxo'k gastetasuna eta polit liraintasuna berekin dauzka. Uri txiki batean neskatil gastea eta luzaroan etxetik at ebilita etxeratzean, Uri'ko mutil gasteak inguruan izan oi ditu. Gaste, polita, zintzoa... aberatza bada, gasteak ezik mutil zarrak ere inguratuko zaizka...

 

*

 

        Uri txikitan erriketa edo politikak zer ikusi aundia dauka adiskidetasunarekin eta jakiña, Loretxoren gurazoak karlatarrak izanik beren adiskidetasunak karlatar eta españar aristokratak ziran.

        Gurazoak bereala ekin zioten beren alabatxoa aundiki sendi artean aurkezten, ezkongaia billatzeko haundikia. Loretxori gurazoak sartu zioten euzkel-abertzaletasunarentzat gorroto bizia, españar aundiki artean atsegin baizan joera au. Bai ta ere euzkel kutsua zeukan guziarentzat; abertzaleen gauzak ba'ziran eta abertzaletasuna gorrotagarri karlatarrentzat.

 

*

 

        Bereala asi ziran iru edo lau gaste udaldia igarotzera etorritako españar fruta batzuek ondoren. Bat baño bestea mutil gaste dotoreagoak. Dantzari egokiak, bigote txikidunak, ondartzan eguzkia artu ta akeitetxean izlari azkarrak.

        Loretxo gastea jolasean dabil guziekin, ez baizaio bururatu ere senargairik bear duenik... Bere gurazoak, ordea, alabak baño gogo geigo daukate alabatxoak lenbait'len senargaiarekin ekiteko relazio benetakoakin...

        Gurazoak Loretxoren ondoren dabiltzan bateri begia bota diote, madrildarra da, sendi aberatz bateko semea. Ekin diote alabari mutillatzaz goralpenak egiten, baño, alabatxoari etzizaion atsegin mutil gastea senargaitzako.

        Gurazoak nabaiturik alabak etzakala gogorik beak nai zuten mutil gastea senar gaitzat artzeko, aserre agertzen ziran.

        Bazkaitan ari dirala gurazo-alabatxoak, onela mintzatzen zan ama, bere alabari:

        —Loretxo: Xabier mutil gaste egokia da, osalari ikaslea, gurazoak aberatzak. Badakit zuretzat txoratua dagola... nolaz ez dezu senar gaitzat nai? Zu gastea zera eta ez dakizu gurazoak bezela bizibide berri. Xabierrekin ezkontzen zerala ondo izango zera. Zu aberatza zera eta Xabierren sendia ere bai.

        Udaldiak emen gurazoen etxean igaroko dituzute eta neguan Madriden, elkarrekin igaroko ditugu. Zorion aundiagorik nai dezu? Jakitun nago Xabierren sendia, Madrideko sendi aundikietan oso sartua dagola. Aristokrata sendia da. Aita iltzean beak daukan konde tituloa zuretzat izango da eta zu kondesa izango zera nere alaba maitea, eta zure gurazoak kondesa baten gurazoak, zer geigo nai dezu? Ez aal da egia aitatxo?

        —Oso ondo ari zera eta nik uste det Loretxo ere poz pozik egongo dala, bada, Xabiertxorekin sarritxo ikusten det ondartzan. Ez da egia Loretxo?

        —Emezortzi urte dauzkat, nik ez det oldoztu senargairik bear detanik. Gastea naiz eta jolastu egin bear det, emezortzi urterako asi gabe senargaiarekin.

        Aberatza izango da, sendi aundiki semea, kondea, nai dezuten guzia, maite ez badet zertarako artuko det senargaitzat? (Negar zotinka) Ez det nai! Ez det nai!

        —Amak dio— Loretxo: Etzaite bildur izan senargaia artzeko, orain maite ez baduzu ere, ebilian elduko zera maite izaten. Alkarrekin zabiltzatela erraxago maiteko duzu. Uste det senargaitzat artu bear dezula eta lenbait'len, ba-da, Xabierrek nai aña emazte gai izango ditu...

        —Amatxo: Utzi dirazu oldozten. Egun batzuen buruan Xabier udaldia igarota Madrid'ra jungo da eta idazkiz erraxago egin nezake ondo oldoztu ondoren, nere asmoak agertu. Ez det uste nere burua atzipetu bear detanik eta gutxigo gizon bat maite izan gabe maite detala agertuz.

        —Derizkiozuna egin dezazu. Zuk ikusiko dezu zer egiten dezun. Gurazoen asmoa badakizu.

Garapena: Dijitalidadea SL