Antonio
Arruti

1884 (Zarautz)
1919 (Tolosa)

Egile honen
beste liburuak

POESIA

Olerki galduak

1998, Elkar

Lukainka

1913, Martin y Mena

LUKAINKA

 

Tolosa'ko Euskal-jaien bitartez

Euskalerriaren alde'k 1913an egindako

Batzaldian, lendabiziko saria

Irabazi zuan ipui onek 7'gn. gaian

 

 

        —Etorri al dek ama?

        —Ez, eta etzekiņat etorriko dan ere.

        —Lau t'erdietako irten balu Zarauztik....

        —Ez agon txarra! Nola nai uken ori? Irurak izango itunan ara eldu daneko; etzekiņat zenbat eginkizun arautu bear dizkin; badakiņ gaiņera ango Leketxean aitortzeko asmoa zeramala...

        —Bai, biar Ama Neskutsaren Sorkundea dek-eta...

        —Lau t'erdietako ezin amaituko zizkiņan ba ainbeste gauza.

        —Egia diok.

        —Badakin zer ordu degun?

        —Seirak alde.

        —Zazpiretako agertzen ez bada, berari ez itxagoteko esan din.

        —Ordu bete luzea oraindik! Aspertuko gaituk.

        —Ez al daukan zer egiņik? Antolatu al den afaria?

        —Or zeukak lapikondokoa, baita esnia ere egosita pertzian...

        —Eta bi lukainka mutur auek...?

        —Txikiena batentzat. Eta andiena, ama datorrenian, erdibituta bientzat izateko oldoztua zeukat.

        —Eta ez badator ama?

        —Orduan... ipuirik ederrena oraintxe asmatzen duanarentzat.

        —Ez den ateraldi makala! Nai den asi?

        —Ekin eiok euk.

        —Adi zan ba burura datorkidan au.

 

*

 

        Ludi osoko jaun eta jabe, ta biztale guztien berdingabeko nagusia zalako ustez, aizez puztuta arro-arro zebillen bein batean leoia. Bai al da, zion bere buruari, bai al liteke ni bezin galant, eder, sendo ta irme danik? Zeņek nere aunditasuna? Nork nire almen eta indarrak? Ez dago nere atzaparrak zatitu ta nere legatiņak zeatuko ez luketen gauzik. Naikoa da nere orroi bat abere txiki ta aundiak izututa utzitzeko. Aski ta naikua naiz ni neu bakarrik. Beste guztiak nere bear izan arren, ez det nik iņoren bearrik.

        —Zeņek daki? —erantzun zion leoiaren bakarrizketa bere orma zulotik aditu zuan sagu txiki batek.

        —Ire bearra! —irri-barrez esan zuan leoiak. Algara eta amorrua bat-batean etorri zitzaizkion.

        Baņa, bai al zan iņor eguzkiaren azpian bere aunditasuna ta agintia ez aitortzeko arpegia zeukanik?

        —Aski naiz ni —len baņo arroago jarraitu zuan—. Beste guztiak nere bear izan arren, ez det nik iņoren bearrik.

        —Zeņek daki? —txistu zoli baten eran erantzun zion berriro sagu zirtzillak. Baņa tximista baņo ariņago ezkutatu bear izan zuan bere burua, suak artutako leoiaren atzaparretatik iges egiteko.

        Egunak juan eta egunak etorri, kaiola batean arkitu zuan goiz batean bere burua leoiak. Gizajoa lo zegon bitartean atxitu zuten eiztari azkar bik. Aren orroak eta marroak! Irakiten zeukan odola, aotik bitsa zerion, eta bi txinpart gorri-gorrien antza zeukaten aren begiak. Eta dena alperrik! Orduantse bai artuko zukela poz-pozik norbaiteren laguntasuna! Amorruz itxututa zegon ta etzituan ikusten kaiola bazterrean lanean ari ziran bi sagu; ez ere aditu bere marroakin, aiek ateratzen zuten otsa. Alako batean begiratu zuan zoko artara, eta bai ezagutu ere orma zulotik itzegin zion sagua.

        —Zer ari aiz or? —galdetu zion leoiak.

        —Begira! —erantzun zion saguak, bere ortz zoliakin ebakitako ola erakutsirik.

        —Eskerrik asko! —esan zuan leoiak kaiola lagatzen zuan bitartian—, baita onela jarraitu ere, basoruntz abiadura artu baņo len: Gaizki egin nuan. Ez da iņor isekatu bear. Ez da iņor aundia eta altsua izan arren, noiz edo noiz txikienen eta zistriņenen bear izan ezin litekeanik.

 

        —Mutill, ez dek txarra, baņa ikusiko diagu zeiņentzat dan lukainka mutur luzea. Leoiena dek ipui au ere. Adi zak:

 

*

 

        Aizez ondo puztuta zeraman bere buruba leoiak bein batean. Arpegiko narrua kendu, ta lepua biurrituko bazioten ere, etzuan siņistuko bera aiņakorik izan zitekeanik. Ta berak onela sinistea naikua izan balitz! Beste guztiai au bera sinistuerazi nai... Baita aitortu biarko ere, lepo gaņean edo lepo alboan iduki nai bazuan iņork bere burua, etzeukala lur osoak ura bezelakorik.

        Onelako burutasun arroz bero-bero eginda, irten zan goiz batean bere zulotik. Mendira zijuazen ardi, larrera zijuazen bei, auntz, asto... mueta askoko abereak arkitu zituan leoiak bere bidean. Guztiai eta bakoitzari itandu zien:

        —Zein da zuen nagusia? Nor da zuen jaun ta jabea?

        —Gizona, gizona! —erantzuten zioten danak.

        —Gizona, gizona! —zion bere artean leoiak.

        —Zein ote da ori? Auxe da abere ori ezagutzeko nai bizi-bizia. Bai ote da ni aiņa? Ez dek oraindik beintzat ni aiņa danik nere arpegiaren aurrean jarri. Ez da jarriko ere.

        Onda jarraitzen zion bideari mar-mar egiņaz, eta ikusi gabe oso aurrean zeukan arte, alde batera eta bestera buztana zerabillen txakur jostalaria.

Garapena: Dijitalidadea SL