Mitxel
Murua

1961 (Zarautz)

Egile honen
beste liburuak

HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Maripuzker

2002, Elkar

Pirritx eta Porrotx arrantzan

2004, Elkar

Pello Telleriaren amets eroak

2006, Elkar

Pirritx eta Porrotx sukaldean

2008, Elkar

PATATAREN HISTORIA

 

        Afaldu ondoren, Amaiak ipuin bat kontatzen zien la beti Pirritxi eta Porrotxi. Janariei buruzkoa gehienetan.

        —Zer ipuin kontatuko diguzu gaur, Amaia? —galdetu zuen Pirritxek.

        —Baaa... zer iruditzen zaizue patataren historia kontatuko banizue?

        —Baaaiiii! ! ! —esan zuten Pirritxek eta Porrotxek biek batera.

        —Patata janari miresgarria da, altxor bat, energia handia duelako —hasi zen kontatzen Amaia—. Garai batean ez zegoen patatarik Euskal Herrian, ez Frantzian, ez Espainian eta ezta Europa osoan ere, eta jendeak gosea pasatzen zuen.

        —Eta zergatik ez zegoen patatarik? —galdetu zuen Pirritxek.

        —Patata Ameriketakoa delako jatorriz, tomatea, babarrunak, piperrak, artoa eta txokolatea bezala. Garai batean Ameriketako indiarrek bakarrik ezagutzen zituzten janari horiek, eta ez zuten goserik pasatzen.

        —Katxiporreta! Eta indiarrak patatak, artoa eta txokolatea janez ederki asko bizi tiren bitartean, gure aitonak hementxe goseak amorratzen! —kexatu ten Porrotx.

        —Halaxe da, bai —esan zuen Amaiak—. Europako jendeak Amerika ezagutu ez zuen bitartean, ez zekien patata, artoa edo txokolatea zer ziren ere.

        —Jo! Zer gaizki! —kexatu zen Pirritx.

        —Baina, Ameriketatik janari horiek ekarri zituztenean, bizitza erabat aldatu zen Euskal Herrian eta Europa osoan, gosea desagertu egin baitzen. Hala ere, patata izan zen Ameriketatik Europara ekarri zuten janaririk inportanteenetako bat.

        —Orduan, Ameriketako indiarrekin zorretan gaude! —esan zuen Pirritxek.

        —Zalantzarik gabe —esan zuen Amaiak—. Hala ere, Europako jendeari kosta egin zitzaion patata jaten ikastea. Hasieran, inork ez zuen jan nahi, eta abereei ematen zieten.

        —Katxiporreta! Ez ziren tonto makalak! Zergatik ez zuten ikasi Amerikako indiarrengatik?

        —Ez dakit, beharbada harroegiak zirelako —esan zuen Amaiak.

        —Harroak ez, tontoak! —kexatu zen ostera ere Porrotx.

        —Baina gaur egun denok jaten dugu patata, eta goxo askoa da —esan zuen Pirritxek.

        —Bai, eta hori Antonio Augusto Parmentier izeneko frantses jakintsu bati zor diogu. Esan bezala, hasieran abereei ematen zieten jateko patata, abereei eta presoei ere bai, garai hartan presoak animaliak bezala tratatzen baitzituzten.

        -Tira, gaur egun bezalatsu -esan zuen Porrotxek.

        —Baaa —jarraitu zuen Amaiak—, gertatu zen Parmentier kartzelan sartu zutela.

        —Zergatik? Zerbait txarra egin al zuen?

        —Ba, ez dakit. Uste dut gerra batean preso hartu zutela. Kontua da kartzelan sartu zutela, eta kartzelan patatak bakarrik ematen zizkieten jateko presoei. Parmentier jauna konturatu zen presoek osasun hobea zutela, kanpoan zeudenek baino.

        —Patatak jaten zituztelako —esan zuen Pirritxek.

        —Horixe! —esan zuen Amaiak—. Kartzelatik atera zenean, Parmentierrek esan zuen patata janari ona zela, eta hari esker gosea betiko desagertuko zela. Báina inork ez zion sinetsi.

        —Burumotzak halakoak! Denak tontoak al ziren garai hartan? —kexatu zen ostera ere Porrotx amorruz.

        —Ez, ezjakinak ziren, Porrotx. Baina Parmentierrek ez zuen etsi, eta txanpa txiki bat egin

        —Zer tranpa? —galdetu zuen Pirritxek.

        —Patata-sail bat erein zuen, eta egunez guardiak jarri zituen hura zaintzeko. Gauez, ordea, zaindariak desagertu egiten ziren, Parmentierren aginduz. Hurrengo goizean berriro agertzen ziren zaindariak. Jendeak gero eta jakin-min handiagoaz eukan.

        —Badakit zer gertatu zen -esan zuen Porrotxek—. Jendea patata-sailera sartzen hasi zela gauez, zaindariak joaten zirenean.

        —Halaxe da, bai -esan zuen Amaiak—. Jendea patatak lapurtzen hasi zen gauez. Probatu zuten patata, eta gustatu egin zitzaien. Eta batek besteari esan, eta ahoz aho zabaldu zen patatak jateko ohitura.

        —A zer artaburuak ziren gure arbaso haiek! -esan zuen amorruz Pirritxek.

        —Bai horixe! Inbidiak indar handiagoa zeukan gure arbasoen artean arrazoiak baino —erantsi zuen purrustaka Porrotxek.

        —Tira, gaur egun bezalatsu, Porrotx —esan zuen Amaiak irribarrez.

Garapena: Dijitalidadea SL